Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Sexologia

Pornografiaren aurrean nola esku-hartu. IKT-n erabilera nerabeen eta gazteen sexualitateen arretan: errealitateak eta aukerak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 19a

Izena emateko epea amaitu da baina badaude plazak, interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan: i.iciar@ueu.eus / 943 82 14 26 (Irati)

Internetekin batera, harremantzeko espazio berri bat sortu da. Leku bat non, espazioa, denbora eta bat-batekotasunak komunikatzeko, harremantzeko zein maitemintzeko era berri bat ekarri duen. Eta gure gazteak hor daude, egunerokotasunean sare sozialen bidez harremantzen. Horretaz gain, pornografiak Interneten modu masiboan zabaltzeko modua aurkitu du. Pornografiak gazteei eskaintzen dien eredu erotikoa estereotipo sexistaz josirik dago eta guztiz genitala da. Gainera bultzatzen duen eredu erotikoa bat bat-batekotasunean eta kontsumoan oinarritutakoa da. Honi, gaur egun gazteek jasotzen duten sexu-hezkuntza eskasa gehitzen badiogu, haur zein gazteek beraien zalantza asko pornografiaren bidez modu oker batean erantzutea dakar.

Ondorioz, sexualitateari arreta eskaintzeko premia dago. Baina hau nola egin?

Irakaslea

Helburuak

  • Sexualitatearen ikuspegi positibo, adeitsu eta aberasgarri bat eskaini, hau espresatzeko eta bizitzeko modu desberdinekin batera. Ikuspegi integratzaile batetik, gazteen sexualitatea bermatu, honi arreta eskaini eta sexualitatearen heztearen garrantzia onartu.
  • Teknologiek, Internetek eta komunikazioaren plataforma berriek identitate sexualei eta sexuen arteko harremanetan nola eragiten duten aztertu.
  • Sare sozialen eta komunikaziorako beste plataformen erabilpen egoki baterako gakoak identifikatu, neskak eta mutilak teknologia berri hauen erabileran hezteko.
  • Pornografiak haurren eta nerabeen gainean duen inpaktua aztertzea eta honek sortzen dituen erronkei aurre egiteko, hezitzaileak tresna eta baliabidez hornitu.

Edukiak

  • Sexuen arteko harremanei zuzendutako arretaren abiapuntua. (Marko kontzeptuala)
  • Neska eta mutilen sexualitatearen arretan, norberak dituen jarreren garrantzia.
  • Sare sozialak, terminologia eta gazteek egiten duten erabilpenaren errealitatea.
  • Gazteriaren ezaugarriak eta berezitasunak. Autoestimua, norbere irudiaren kudeaketa, pribatutasuna eta sare sozialak.
  • IKT-en bidez gerta daitezkeen egoera desegokien identifikazioa eta prebentzioa (kontrola, mespretxua, xantaia, intimitatearen inbasioa…)
  • Pornografiaren eragina haur eta gazteengan.
  • IKTen erabilpenaren azterketa, sare sozial motak eta egoera gatazkatsuak.
  • IKT-en erabilera egoki bati bideratzeko hezkuntza gakoak.
  • Egoera zehatz batzuen abordaia: kasuen inguruko lana.

Metodologia

Teoriko-praktikoa: alde batetik eduki teoriko desberdinak transmitituko dira eta bestetik, azterketarako, eztabaidarako eta eduki eta material desberdinen hausnarketarako espazioak sortuko dira, banaka zein taldeka. Lan egiteko modu oso aberasgarria eta atsegina izango da partehartzaileentzat.

Nori zuzendua

Haurrekin zein gazteekin lanean edo elkarlanean (elkarteetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenei.

Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, gazteen elkarteak eta beste erakunde batzuk).

Orokorrean, gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2017-06-29

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Pornografiaren

2017-06-30

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Pornografiaren

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2017ko apirilaren 27ko ebazpena). 

 

Homologazio kodea: 1768348015Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, Eibar, identitate digitala, sexualitatea, harremanak 3.0

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 649065

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.