Udako Ikastaroak :: Informatika, Teknologia

Domotika, sentsore eta automatizaziorako lehen urratsak Arduino plataforma erabiliz.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 19a

IKASTAROA BETE EGIN DA (17-06-19, 9:30), itxaron zerrenda sortu dugu.

.

Arduino elektronika irekiko proiektu bat da, hardware- eta software-prototipo errazak eraikitzeko aproposa. Objektu interaktiboak sortzean interesa duen edozein pertsonarentzat sortu zen.

Arduino erabiliz oso erraza da sentsore eta eragingailuekin lan egitea, elektronikari buruzko ezagutza maila baxua edukita. Horrez gain, Arduinok aukera ematen digu baita ere beste gailuekin, telefono mugikorrekin adibidez, konektatzeko.

Mikrokontrolatzailearekin lan egiteko, Arduino lengoaia eta garapen-inguruneak erabiltzen dira, biak software librea.

Ikastaro praktikoa izango da nagusiki baina sarrera teoriko bat ere izango du ingurunean kokatu ahal izateko. Garapen-ingurunea eta lengoaia nola erabiltzen diren ikasiko dugu oinarrizko ariketa batzuen bidez.

Ondoren, proiektu konplexuago bat garatuko dugu, sentsore eta eragileak erabiltzeaz gain, Android-ekin komunikazioa eskatzen duena

Irakasleak

  • Adriana Carcedo Martín

    UPV/EHUko Informatika Ingeniaritza Graduko 4. urteko ikaslea, konputagailuen ingeniaritzan espezializatua.

  • Iñigo Lopez Gazpio

    Informatikan Ingeniaria (UPV/EHU). UPV/EHUko Lengoaia eta Sistema Informatikoak saileko ikertzailea Donostiako informatika fakultatean eta IXA ikerketa-taldeko kidea. UEUkidea informatika sailean.

Helburuak

  • Arduinoren oinarri teorikoak ezagutzea.
  • Arduino programazio ingurunea ezagutzea.
  • Arduinon oinarrituta, muntaia sinpleak egiteko autonomia lortzea.
  • Sistema konplexuago bat eraikitzea Android-ekin komunikazioa eskatzen duena.
  • Arduino-rekin lan egiteko sarean dauden baliabideak ezagutzea.

Edukiak

  1. Oinarrizko kontzeptu teorikoak: Arduino-txartela, programazio-lengoaia eta garapen-ingurunea.
  2. Oinarrizko ariketak.
  3. Sistema konplexua eraikitzea.

Metodologia

Saioek praktikotasun handia izango dute. Nola nahi ere, hasieran aurkezpen teoriko bat egongo da eta hortik aurrera, lan praktikoa egin ahal izateko beharrezko azalpenak emango dira.

Alde teorikoa: beharrezkoak diren ezagutza espezifikoak eskolan azalduko dira eta banatuko den materialean bilduko dira.

Alde praktikoa: ikasle bakoitzak muntaketak egin ahal izateko adina material izan beharko du. Nahi izanez gero, material hori norberak ekar dezake (aurrerago zehaztuko da beharrezkoa den materiala). Bestela ikastaroan erabil dezan materiala utziko zaio. Ikasle bakoitzak bere sistema muntatuko du irakaslearen jarraibideetan oinarrituta.

Nori zuzendua

Elektronika eta programazioa gustuko duen edozein pertsonari zuzendua dago. Programazioari zein elektronikari buruzko oinarrizko ezagutzak gomendagarriak dira.

Matrikulaziorako argibideak

IKASTAROA BETE EGIN DA, itxaron zerrenda sortu dugu, eman izena eta plazaren bat libratuko balitz, zurekin harremanetan jarriko gara.

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2017ko apirilaren 27ko ebazpena).

Homologazio kodea: 1768348014

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, Eibar, hardware-librea, automatizazioa

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 682079

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.