Udako Ikastaroak :: Literatura

Euskal Literatur Kritika eta Genero Ikerketak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 19a

Ikastaro honek literatura-ikertzaileak, literatura-irakasleak, literatura-eragileak edo literaturazaleak Literatur Teoria Feminista eta Literatur Kritika Feministara hurbiltzea du helburu nagusi, betiere euskal literaturaren esparruan egin diren ekarpenak gogoan izanda. Bide horretan, hiru zutabe nagusi izango ditu ikastaroak:

Lehenik, Literatur Teoria Feministaren korronteak eta joerak aurkeztuko dira, eta aldi berean, euskal literaturaren esparruan Literatur Kritika Feministak eginiko urratsen berri emango da.

Bigarrenik, euskal literatur esparruaren alderdi zenbait Literatur Kritika Feministaren ikuspegitik aztertuko dira: bitartekaritza (literatura kritika prentsan), egiletza, tematikak, testuaren errepresentazioak...

Hirugarrenik, idazleen esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu, haien lekukotzak mahai-inguru batean entzunez.

 

Ikastaroaren koordinatzaileak: Iratxe Retolaza eta Amaia Serrano.

Irakasleak

  • Amaia Alvarez Uria

    Literaturan doktorea eta UPV/EHUko irakaslea.

  • Katixa Dolhare Zaldunbide

    Idazlea. Literaturan doktorea. Bordeleko Unibertsitateko ikertzailea.

  • Ibon Egaña Etxeberria

    Literaturan doktorea. UPV/EHUko irakaslea. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea. UEUkidea.

  • Iratxe Esparza Martin

    Literaturan doktorea. EHUko irakaslea. Gara egunkariko kolaboratzailea.

  • Oier Guillan Bermudez

    Idazlea. Kazetaria. Metrokoadroka kolektiboko kidea.

  • Laura Mintegi Lakarra

    Idazlea, UPV/EHUko irakaslea, UEUkidea.

  • Iratxe Retolaza Gutierrez

    UEUko Literatura saileko sailburua. Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea.

    unibertsitatea.net atarian duzue irakasleei egindako elkarrizketa.

  • Eider Rodriguez Martin

    Literaturan doktorea. EHUko irakaslea. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea.

  • Amaia Serrano Mariezkurrena

    UEUko Literatura saileko sailburua. Magisteritzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea.

  • Arantza Urretabizkaia Bejarano

    Idazlea, kazetaria, Historian lizentziaduna.

Helburuak

Ikastaro honek bi helburu nagusi ditu:

  1. Ikaslea literatur teoria feministaren korronteetara gerturatzea.
  2. Euskal literaturara hurbiltzeko begirada kritiko feminista garatzea, horretarako ikastaroan zehar eskainiko diren irakurketa baliabideak eskuratuz.

Metodologia

Hiru saio mota egongo dira ikastaro honetan: batetik, Literatura Teoria Feministaren joerez jabetuko gara, betiere adibide jakin batzuk oinarritzat hartuz; bestetik, euskal literatur esparruko hainbat alderdi (testua, sortzailea, harrera, bitartekaritza…) eta hainbat kasu zehatz aztertuko ditugu Literatura Kritika Feministaren argitan. Azkenik, idazle zenbaiten esperientzien berri izango dugu.

Nori zuzendua

Literatura-ikertzaileak, literatura-irakasleak, literatura-eragileak, literaturazaleak eta kritika feministan interesa duen orori.

Egitaraua

2017-06-26

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Genero Ikerketetatik Literatur Teoria Feministara.

10:00-11:30

Testu lantegia: Euskal Literatura eta Literatura Kritika Feminista.

11:30-12:00

Atsedena.

12:00-13:00

Literatur testua eszenatoki gisa. Egiletza, generoa eta gorputza.

13:00-14:00

Antzerkia eta genero-eraikuntzak.

2017-06-27

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Gerra Zibila euskal eleberrian eta genero-irudikatzeak.

10:00-11:00

Identitatearen aniztasuna eta emakumezko protagonistak semiotika  feministaren eraikuntzan.

  • Iratxe Esparza Martin
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-12:30

Emakumezkoen irudikapena Joseba Sarrionandiaren 1981-2001 bitarteko  poesia eta prosa lanetan.

12:30-14:00

Mahai-ingurua: Sorkuntza literarioa eta begirada feministak.

Gonbidatuak:

  • Arantxa Urretabizkaia,
  • Laura Mintegi,
  • Oier Guillan,
  • Katixa Dolhare.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2017ko apirilaren 27ko ebazpena).

Homologazio kodea: 1768348011

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, Eibar, irakasleak, eragileak, literatur teoria feminista, literatur kritika feminista, literaturazaleak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 648154

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.