Udako Ikastaroak :: Abeltzaintza, Nekazaritza zientziak, Biokimika, Ekologia
IZEN EMATEA IREKITA, Nafarroako Unibertsitate Publikoak kudeatuko du, hona hemen ikastarorako esteka: Nola erabili biohondakinen konposta
Europar Batasunak bultzatzen duen Ekonomia zirkularraren eta aldaketa klimiatikoa mitigatzeko politikaren aplikazioaren ondorioz, biohondakinak konpostatuak lehenengo sektorean erabiltzeko mandatu irmoa dago. Hori dela eta, konposta bai nekazaritza eta bai lorezaintzan erabiltzearen beharra dago. Euskal herrian biohondakinez egindako konposten inguruko esperientzia zientifiko-tekniko zabala dago, baina ongarri hauen balizko erabiltzailetara ez da behar bezala zabaldu.
Kurtso honen bidez biohondakinekin egindako konposten inguruko esperientziak zabaldu eta horren inguruko mitoak eta uste okerrak argitu nahi dira bai nekazaritzan eta bai lorezaintzan.
Era berean, taller praktiko baten bidez, erakutsi nahi dira teknika sinple eta merkeak konpost zehatz baten ezaugarri eta erabilerak aztertzeko.
Ikastaro hau ondoko eragileekin elkarlanean antolatu da:
Nekazal Ingeniaritza Teknikoa. 'Ingurugiroaren Agrobiologia masterra' (UPV/EHU eta NUP) egiten.
Ikusi Unibertsitatea.net-en egindako elkarrizketa.
Nekazal Ingeniaritzan doktorea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakaslea.
Nekazaritza Ingeniaria. Ingurumen Agrobiologian Masterra. Doktoradutza ikaslea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP).
1- SARRERA
2- Iritzien BILKETA txartelen bidez: Zer zalantza/abantailak ditu biohondakinen konposta?
3- ZER DA eta zer ez da biohondakinen konposta ?
4- KASU PRAKTIKOAK Erabileraren adibideak
5- Hamaiketako-tallera. Bildutako IRITZIEN azterketa
6- Konpost bat nola erabili IKERTZEKO taller praktikoa
Izen ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoak kudeatuko du, hona hemen ikastarorako esteka: Nola erabili biohondakinen konposta