Udako Ikastaroak :: Abeltzaintza, Nekazaritza, Biokimika, Ekologia

Biohondakinen konpostaren erabilera.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 20a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko maiatzaren 21a

IZEN EMATEA IREKITA,  Nafarroako Unibertsitate Publikoak kudeatuko du, hona hemen ikastarorako esteka: Nola erabili biohondakinen konposta

 

Europar Batasunak bultzatzen duen Ekonomia zirkularraren eta aldaketa klimiatikoa mitigatzeko politikaren aplikazioaren ondorioz, biohondakinak konpostatuak lehenengo sektorean erabiltzeko mandatu irmoa dago. Hori dela eta, konposta bai nekazaritza eta bai lorezaintzan erabiltzearen beharra dago. Euskal herrian biohondakinez egindako konposten inguruko esperientzia zientifiko-tekniko zabala dago, baina ongarri hauen balizko erabiltzailetara ez da behar bezala zabaldu.

Kurtso honen bidez biohondakinekin egindako konposten inguruko esperientziak zabaldu eta horren inguruko mitoak eta uste okerrak argitu nahi dira bai nekazaritzan eta bai lorezaintzan.

Era berean, taller praktiko baten bidez, erakutsi nahi dira teknika sinple eta merkeak konpost zehatz baten ezaugarri eta erabilerak aztertzeko.

Ikastaro hau ondoko eragileekin elkarlanean antolatu da:

 

Irakasleak

  • Natxo Irigoien Iriarte

    Nekazal Ingeniaritzan doktorea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakaslea.

  • Joseba Sanchez Arizmendiarrieta

    Nekazaritza Ingeniaria. Ingurumen Agrobiologian Masterra. Doktoradutza ikaslea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP).

Helburuak

  • Ikasleak ezagutzea zer abantailak dituen biohondakinez egindako konpostak.
  • Euskal Herrian biohondakinen konpostekin egin diren zenbait ikerketa zientifikoen berri izatea.
  • Biohondakinez egindako Konpostaren erabileren inguruan egon daitezeken uste okerrak eta zalantzak argitu.
  • Erakuste nola, diru ete jakintza handirik gabe, ebaluatu ahal den konpost zehatz bat.

Edukiak

1- SARRERA

2- Iritzien BILKETA txartelen bidez: Zer zalantza/abantailak ditu biohondakinen konposta?

3- ZER DA eta zer ez da biohondakinen konposta ?

  • Biohondakinen konpostaren inguruan jakin beharrekoak
  • Ezaugarrietan eragiten dituzten faktoreak

4- KASU PRAKTIKOAK Erabileraren adibideak

  • Elikagaien ongarriztapena
  • Lorezaintza

5- Hamaiketako-tallera. Bildutako IRITZIEN azterketa

6- Konpost bat nola erabili IKERTZEKO taller praktikoa

  • a. “Parke entsaio”
  • b. “Balkoi entasio”

Nori zuzendua

  • Konpostaren balizko erebiltzaileei (Baserritarrei eta Lorezaindairei) bai profesional eta bai amateur.
  • Ingurugiro-Teknikariei
  • Batxilergo irakasleei (Taller praktikoak klasean egin baitira).
  • Publiko orokorrei.
  • Landare ekoizpen inguruko oinarrizko ezagutzan edukitzea ona da baina ez behar-beharrezkoa. Edonork burutu eta aprobetxatu ahal du.

Egitaraua

2017-09-30

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-12:00

Zer da eta nola erabili biohondakinen konposta?

Talde dinamika eta kasu praktikoen azterketa.

12:00-14:00

Zuk zeuk ikertu zure konposta nola erabili.

Tailer praktikoak. Balkoi eta lorategi entseguak.

Matrikulaziorako argibideak

Izen ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoak kudeatuko du, hona hemen ikastarorako esteka: Nola erabili biohondakinen konposta


Etiketak

ikastaroak, Bera, ekonomia zirkularra, nafarroako unibertsitate publikoa, biokonpost, erabilera, konpostajea

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 649065

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.