Udako Ikastaroak :: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
Izena emateko epea amaitu da baina badaude plazak, interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan: i.iciar@ueu.eus / 943 82 14 26 (Irati)
Euskal Herrian, familia eremuari dagokionez, lege bereziak aldarrikatu ditu legegile autonomikoak Nafarroan eta Euskal Erkidego Autonomikoan, dela ezkondu gabeko bikoteen, dela umeen zaintza edo jagoletzaren gaineko auziak konpontzeko. Lau lege, horietako batzuk Konstituzio Auzitegiak inausiak, gure egungo familien ohiturak eta operadore juridikoen portaerak moldatzen ari direnak.
Ikastaro honetan, familia zuzenbideko lege autonomiko horien edukia aztertzeaz gain, bien arteko alderaketa bat ere burutuko dugu; izan ere, ikusiko dugunez, materia berdinez jarduten badute ere, euren aukerak arras desberdinak baitira. Zein erantzun eman dio euskal gizarteak araudia berriari? Erregulazio aukera desberdin hauen aurrean gizarteak emandako erantzunez ere arituko gara, agerian utziz zeintzuk diren materia honetan errealitatean dauden beharrak, eta zein arloetan egiten duten legeek huts.
Nafarroan eta Euskal Erkidego Autonomoan legegileek egin dituzten hautuak agerian jarri eta alderatu nahi genituzke, UEUko iazko saioan abiatu genuen Euskal Zuzenbide Zibilaren gaineko azterketa konparatuari segida emanez. Azterketa honek, ezinbestean, garrantzia izan dezan nahi genuke legedien proiekzio sozialera begira; batez ere kontuan izanda bikotekide, guraso eta seme-alaben interesak babestea dela helburu nagusi, eta horiek babesteko legeek ahalik eta erantzun osotuena izatea komeni dela.
FEDHAVek (Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa) unibertsitateko ikasleentzat 20 BEKA emango ditu (ikusi argibideak oharretan).
Zuzenbide Zibileko irakasle titularra, UPV/EHU. UEUkidea.
UPV/EHUko Zuzenbide zibileko irakaslea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerbitzu Juridikoen Zuzendaria.
UPV/EHUko Zuzenbide Zibileko irakaslea.
Deustuko Unibertsitateko Soziologia Ikertzailea.
Abokatua, familia zuzenbidean aditua.
UPV/EHUko Zuzenbideko ikaslea.
Abokatua. Iruñea.
Historian doktorea eta Zuzenbidearen Historian irakasleNafarroako Unibertsitate Publikoan. UEUkidea.
Ikastaro teoriko-praktikoa da.
Ikastaro hau interesekoa da Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan egun zabaltzen ari diren familiaren zuzenbidearen azken tendentziak jorratzeko interesa duen ikasle, irakasle eta profesionalarentzat, dela ikuspegi juridiko batetik, dela ikuspegi soziologiko batetik gaia osotasunean aztertzeko.
Zuzenduta dago,
unibertsitateko ikasleei: zuzenbidea, historia, soziologia, antropologia, eta antzeko jakintza arlokoak bereziki;
profesionalei: abokatuak, notarioak, erregistratzaileak, epaileak, eta abar.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:15-09:30 |
Aurkezpena. |
|
09:30-10:00 |
Jagoletza partekatua: lehentasunezko irizpide egokia? |
|
10:00-10:30 |
Egitatezko bikoteak: Konstituzio mailako ikuspegia. |
|
10:30-11:00 |
Eztabaidarako tartea |
|
11:00-11:30 |
Atsedenaldia. |
|
11:30-12:00 |
Babesik gabeko umeen zaintza Nafarroan. |
|
12:00-12:30 |
Krisi ekonomikoak familian eta umeen zaintzan izan duen eragina. |
|
12:30-13:00 |
Eztabaidarako tartea |
|
13:00-15:00 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:00-15:30 |
Komunikazioa: Partekatutako zaintza, Nafarroako zuzenbidearen ikuspegia. |
|
FEDHAVek emandako beka eskatzeko, ezinbestekoa da unibertsitateko ikaslea zarela adierazten duen agiriren bat (matrikula gordekina, adibidz) aurkeztea eta matrikula ordainduta izatea.
Beka eskatzeko, jarri gurekin harremanetan: i.iciar@ueu.eus, 94 679 05 46 (Irati).