banner Buruxkak - UEUko liburutegi digitala

Udako Ikastaroak :: Soziologia

Gazteak: parte-hartze politikotik boteretzera?

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 19a

Izena emateko epea amaitu da baina badaude plazak, interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan: i.iciar@ueu.eus / 943 82 14 26 (Irati)

Hainbat izan dira horrelako ikastaro bat proposatzearen arrazoiak:

Arlo ezberdinetako gazteriaren parte-hartzea eztabaidagai dago hainbat eremutan (akademian, instituzioetan, herri mugimenduan...) eta gaur gaurkoz gazteriak duen potentzial teoriko-praktikoa askatzetik urrun gaudela sumatzen dugu. Hurbilpen-ariketa bat egitea da geure asmoa. Gazteriak EH-n izan duen bilakaera historikoa erreferentzi gisa harturik, gaur egun hartzen duen forma argitzea eta aztertzea dugu xedea. Gazteriak egungo testuinguruan dituen hainbat ezaugarri eta subjektu gisa dituen potentzial eta arriskuak mahaigaineratu nahiko genituzke. Gazteria subjektu anitzek osotzen dutela eta interes ezberdinak dituela jakitun, problematika komunek barnebiltzen dituztela gogoetatu nahiko genuke, eta, bide horretan, botereak eta boteretzeak izan dezakeen paperaz hausnartu nahiko genuke.

  Ikastaro hau GITE-IPES elkartearekin lankidetzan antolatu da.

Irakasleak

  • Ibon Meñika Orue-Etxebarria

    Gizarte integrazioan Goi mailako Lanbide Heziketa ikasketak eginak. GITE-IPES elkarteko kidea.

  • Unai Palenzuela Argote

    Soziologia ikasketak burutzen. Gazte mugimenduko kidea.

  • Endika Perez Gomez

    Goi mailako Lanbide heziketa ikasketak eginak. EH-ko Eskubideen Kartako kidea.

  • Irati Sienra ZengotitaBengoa

    Zuzenbide ikasketak eginak. Ipar-Hegoa fundazioko kidea.

Helburuak

  • Gazteriaren parte-hartze politikoan eragiten duten balizko botere harremanak gertutik ezagutzea.
  • Heldu eta gazteen arteko balizko harremanaren inguruko eztabaida mugimendu sozialen baitan zabaltzen laguntzea.
  • Jasotako gogoeta eta analisiek balizko botere harremanetan inplikaturiko agenteei lagungarria izatea egoera ezberdinen kudeaketan.

Edukiak

  • Gazteriaren inguruko analisi orokorra: Kategoria sozial gisa izan duen bilakaera historikoa eta Euskal Herrian izandako garapena; eta gaur egun EH-n hartzen duen forma argitzea. Gazteriak kategoria sozial gisa pairatzen dituen zapalkuntzak aztertzea; gazteriaren hainbat ezaugarri eta subjektu gisa dituen potentzial eta arriskuak mahaigaineratzea.
  • Gazteen parte-hartzetik boteretze aukerak aztertzea: gazteria zapalkuntza kolektiboak pairatzen duen subjektua izanik, berau garatu eta askatzeko aztertzea zer nolako ezaugarriak izango zituen balizko boteretze prozesuak.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Gazte mugimenduan aritzen den gazte orori, ikerketa diziplina ugarietan dabilen ikerlaria (izan ikasle, izan ikerketa arautuan dabilena, izan elkarte anitzetatik-instituzionalak, herri elkarte...-gazteria ikerketa gisa lantzen duen edonorentzat, eta interesa izan dezakeen norbanako guztientzat .

Egitaraua

2017-06-28

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:15

Ikastaroaren aurkezpena, helburuak eta metodologia.

09:15-11:00

1.Teorikoa.

Ikus-entzunezko labur batekin lagundua izango da (Topatu.eus-eko lagunak egina). Ondoren irakasle lanetan ibilitakoak, gaiarekiko egindako hausnarketa eta ondorioztaturiko hipotesien konpartitze ariketa bat egingo dute (60min, ppt batekin lagundua):

  • Gazteria kategoria sozial gisa. Bilakaera, ezaugarriak, problematikak...
  • Gazteriaren parte-hartzea bizitza sozial, politiko, ekonomiko, akademiko...etab.ean
  • Gazteriaren potentzial eta arriskuen ezaugarriak aintzat harturik, balizko boteretzearen (indibidual eta kolektiboa) prozedura eta ezaugarriak.
  • Galderak, eztabaida, ekarpenak (45 min)
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-14:15

2.Praktikoa

-Ariketen aurkezpena : zergatik eta zertarako? (10min)

-Hiru ariketa burutuko genituzke lan-talde txikitan:

a) Zerk egiten gaitu gazte eta zerk bereizten gaitu gainerako sektoreetatik aztertuko dugu (40min):

- Post-itt.etan norberak bere iritzia plazaratu eta ondoren taldean komentatu panelean itsatsi ahala.

b) Baieztapen ariketak (40min):

- Baieztapen batzuk idatziz izango ditugu (gazteriaren balizko problematikei loturikoak) eta horrekiko iritzi eta alternatibak bilatuko ditugu talde lanean.

c) Gazteon Boteretzea beharrezkoa da? Posible da? (40min).

- Definizio konpartittua egiteko ariketa.

- Praktikan non, nola eta norekin identifuikatze ariketa.

14:15-14:45

3. Ondorioak konpartitu eta hausnarketa/ondorioak jasotzea.

14:45-15:00

4. Ikastaroaren ebaluaketa.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, iruñea, gazteak, gazteria, kategoria soziala, parte hartzea

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 668304

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.