Udako Ikastaroak :: Glotodidaktika, Soziologia
Izena emateko epea amaitu da baina badaude plazak, interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan: i.iciar@ueu.eus / 943 82 14 26 (Irati)
Euskal Herria gero eta anitzagoa da. Gero eta etorkin gehiago daude eta gero eta hizkuntz gehiago hitz egiten dira gure herrialdean. Aniztasun soziokultural eta linguistiko honen eragina eguneroko bizitzan eta harremanetan nabaritzen da: eskolan, kalean, erakundeetan, politika publikoetan, enpresetan, azokan, plazan, familian, eta abar. Sortzen ari den errealitate honek hainbat galdera eragiten ditu. Nola kudeatu kultura ezberdinen arteko tentsioak eta gatazkak? Zer ikasi behar dugu batak besteengandik? Nola kudeatu asimilazioa eta elkarbizitza kulturalaren arteko tentsioak?
Era berean, euskarak norberako erronkak ditu erraza ez den testuinguru honetan. Nola bermatu euskararen zabalkuntza testuinguru honetan? Zer funtzio izan dezakete etorkinak zabalkuntza horretan? Nola hurbildu euskara etorkinei? Nola kudeatu genituen halako egoerak beste garai batzuetan? Zer politika publiko mota behar ditugu gaur egun? Eta zeintzuk ez? Zeintzuk dira gure beharrak eta premiak (euskaldun eta etorkinenak)? Zeintzuk izan behar dira euskaltzaleen jarrerak eta erronkak?
Ikastaro hau Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean antolatu da.
Iñigo Retolaza (Eibar, 1968). Parte hartze, Boterea eta Eraldaketa Sozialean Maisua (University of Sussex, Inglaterra). Topagunea Elkartearen kolaboratzailea (Zubideiak ekimena, bideoak hemen). Nazioarteko aholkularia/dinamizatzailea ondorengo arloetan: eraldaketa soziala, jokalari anitzen arteko elkarrizketak gatazka politiko eta sozial testuinguruetan, erakunde publiko eta herritarren arteko zubigintza sustatzeko prozesuak, aniztasunaren kudeaketa eta kultura-arteko elkarrizketak.
Egungo egoera kritikoa dela jakinda, hausnarketa anitz eta propositibo bat egitea nahi dugu “Nola lagun dezake euskarak bizikidetza hobetzen?” galderaren inguruan. Nola lortu hori?
Identitatea eta euskararekiko daukagun harremana
Bizikidetza kulturala/linguistikoa, euskara eta etorkinak
Gaur egungo korapiloa askatzen
Etorkizuna eraldatzen hemen eta orain
Ikastaroari buruzko egitarau osatua ikusi hemen: Euskara eta etorkinak Laborategia.
Ohiturazko ikastaro akademiko bat beharrean laborategi sortzaile bat proposatzen dugu. Laborategiaren dinamika zabalagoa eta pedagogikoagoa dela iruditzen zaigu anitza den testuinguru honetarako. Taldean dauden partehartzaile guztien esperientziak eta ikasteko erak kontutan hartuta, talde prozesu sortzaile eta inklusibo bat eragingo dugu talde dinamika berritzaile baten bitartez.
Hainbat metodologia berritzaile ezberdinak erabiliko ditugu: Prozesu Lana (Process Work), U Teoria, gorputzean oinarritutako lana, arte eta kreatibitatea, eta jendarte elkarrizketa sustatzeko metodologiak hain zuzen ere. Era batera, orain arte gai hauek hausnartzeko erabili ez diren metodologiak erabiliko ditugu. Hemen ere, prozesu berritzaile eta eraldatzaile bat eragitea nahi dugu.
Zer gertatuko lirateke ohiturako galderak
beste metodologia eta pertsona ezberdinekin
erantzuten/hausnartzen bagenituzke?
Etorkinak, euskaltzaleak, elebidunak, gazteleraz soilik aritzen direnak, aisialdiko profesionalak, hiritar soilak, ikasleak, irakasleak, euskaltegiko teknikariak eta koodinatzaileak, euskaldun berriak, euskaldun zaharrak, gizarte berritzaileak, auzo eragileak, poliziak, epaileak, udaltzainak, erakunde publikoetako euskara teknikariak eta erabaki hartzaileak, coach-ak, aholkulariak, soziologoak, antropologoak, akademikoak, gizarte hezitzaileak, soziolinguistak, gizonak, emakumeak, gazteak, helduak, etxekoandreak, langileak, etb…denak ongi etorriak dira.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-15:00 |
EUSKARA |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-15:00 |
EUSKARA |