Udako Ikastaroak :: Historia

ETAren V. Biltzarra eta ziklo armatu iraultzailearen hasiera.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 19a

Izena emateko epea amaitu da baina badaude plazak, interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan: i.iciar@ueu.eus / 943 82 14 26 (Irati)

ETAren V. Biltzarra egin zenetik 50 urte betetzen dira aurten. Bertan erabaki zen ziklo armatu iraultzaile bat praktikara eramatea, erabat aldatuz garaiko koordenada sozial eta politikoak Euskal Herrian.

Errelatoaren ideia bolo-bolo dabilen honetan, are eta egiaren gordetzearen asmoa, etab. guk ikuspuntu historiko bat eskaini nahi dugu. Horretarako, bi ardatz markatuko ditugu: batetik, auzi kronologikoa eta testuingurua, hots, fenomeno bakoitza bere garaian ulertu eta azaltzearen beharra. Horretarako, ikuspuntu ezberdin eta osagarrietatik hurbiltzeko asmoa azpimarratu nahi dugu. Bestetik, norbanakoen kontakizun eta esperientziaren garrantzia, ikuspuntu pertsonalek fenomenoen ulerkera osatzeko duten garrantzia azpimarratuz.

Asmoa, beraz, ez da irakurketa hertsiki politikoak edo moralak mahaigaineratzea, baizik eta fenomeno garrantzitsu baten ulerkerari ekarpena egitea, katedrak banatzeko edota egia absolutuak gordetzeko obsesiotik urrun.

Irakasleak

  • Arantza Arruti

    Burgoseko Prozesuan epaitua.

  • Jose Ramon Beloki

    Kazetaria, EAJko parlamentaria izandakoa.

  • Filipe Bidart

    IKko militantea izandakoa.

  • Eneko Bidegain Aire

    Doktorea. HUHEZIko irakaslea. UEUkidea.

  • Jose Manuel Bujanda Arizmendi

    EAJko kidea, 1977ko amnistiara arte ETA(pm)ean ibilitakoa.

  • Kristiane Etxaluz

    Militante abertzalea.

  • Gorka Etxebarria Dueñas

    Historian lizentziatua, UPV/EHUko doktoregaia. UEUko Historia Sailburua.

  • Emilio Lopez Adan

    Medikua eta euskal idazlea.

  • Onintza Odriozola Irizar

    Euskal Herriko Unibertsitatea.

Helburuak

  • ETAren V. Biltzarra eta bere garrantzia, testuinguru historiko zehatzean ulertzea
  • Genero ikuspuntua txertatzea gaiaren ulerkeran
  • Ipar Euskal Herriko esperientziak jasotzea bortxaren erabilera politikoaren inguruan
  • Norbanako ezberdinen kontakizunak eta esperientziak jasotzea

Metodologia

Hitzaldi laburrak edota bi pertsonako mahai-inguruak izango dira, ahalik eta ikuspuntu ezberdin eta anitzenak batuz ikastarora. Hitz hartzeen ostean galdera-eztabaida tarte bat egongo da.

Nori zuzendua

ETAren ziklo armatuaren hasierara ikuspuntu historiko batetik hurbiltzeko interesa duen orori.

Egitaraua

2017-06-27

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Biolentziaren hautua eta ispilu-jokoa 1960ko hamarkadako Europan.

09:30-11:00

ETA V - ETA militarra - ETA. Estrategia armatua 1967-1995: irautea eta hausturak.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

ETA, biolentziaren hautua eta genero ikuspegia.

15:00-16:00

Dokumentala: Génération des autonomistes Basques

16:00-17:00

ETAren agerpena, biolentziaren hautua eta Ipar Euskal Herria.

2017-06-28

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Mahai-ingurua: Biolentziaren hautuaren agerpena eta bizipen pertsonal militanteak (I)

Gonbidatuak:

  • Kristiane Etxaluz, militante abertzalea.
  • Arantza Arruti, Burgoseko Prozesuan epaitua.

Moderatzailea: Gorka Etxebarria

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Mahai-ingurua: Biolentziaren hautuaren agerpena eta bizipen pertsonal militanteak (II)

Gonbidatuak:

  • Jose Manuel Bujanda, EAJko kidea, 1977ko amnistiara arte ETA(pm)ean ibilitakoa.
  • Jose Ramon Beloki, kazetaria, EAJko parlamentaria izandakoa.

Moderatzailea: Gorka Etxebarria

17:00-18:00

Ibilbide gidatua Iruñean zehar.

Ikastarora egokitutako ibilbidea prestatu dute Labritours-ekoek. Gidaria: Gaizka Aranguren.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, iruñea, euskak herria, borroka armatua, biolentzia iraultzailea, 1967, esperientzia armatua

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 682079

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.