banner Buruxkak - UEUko liburutegi digitala

Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Arkitektura

Hazi, Hezi, Eraiki (II): Haurrak espazio-sortzaile.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 19a

Iaz Hazi-hezi-eraiki ikastaroa eman zen Eibarren; haurrak, hezkuntza eta espazio eraikien artean sortutako dinamikei buruzko hausnarrerako espazioa. Bertan ikusi zen gaiak interes asko eta anitzak pizten dituela inguruan. 2016an begirada nagusia arkitekturatik etorri zen, zenbait arkitektok haurrekin garatzen dituzten ekimenen (parte-hartze prozesuak, hezkuntza espaziala…) berri eman zigutelarik. Oraingoan, hori osatzera gatoz hezkuntza eragileei espazio nagusia eskainita, pedagogiatik gai honen inguruan Euskal Herrian lantzen ari diren zenbait ekimenen berri izateko. Gainera, pedagogiaren arkitekturari buruzko hausnarketa egiteko aukera izango da.

Irakasleak

  • Inhar Agirrezabal Saenz de Santamaria

    Arkitektoa. IEB-UDL-IBN Bioeraikuntza Masterra, EKIANeko kide. UEUkidea. UEUko Arkitektura sailburua.

  • Amaia Alberdi Sarrionandia

    Hezitzailea.

  • Aitor Etxarte Berezibar

    Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria.

  • Eukene Fernandez

    Hezitzailea. Solagune.

  • Anartz Ormaza Ugalde

    Arkitektoa. Lurralde Kudeaketa eta Antolamenduan Unibertsitatea Espezialista (UPV/EHU). UEUkidea, UEUko Arkitektura sailburua.

  • Laura Ruiz Uriarte

    Hezitzailea. Urtxintxa Eskola.

  • Irati Seijo Diez

    Pedagogoa. Egia Hezitzailea proiektua.

Helburuak

  • Aurreko saioa osatu eta bidean sakontzea.
  • Euskal Herrian hezkuntza espazialaren inguruan egiten diren zenbait ekimen berri izatea.
  • Pedagogiaren arkitekturari buruz hausnartzea.

Edukiak

Ekainak 26

HAZI, HEZI, ERAIKI: haurrak espazio sortzaile HERRIAN.

09:00-09:30 - Ikastaroaren aurkezpena. Gaiaren sarrera. Inhar Agirrezabala, Anartz Ormaza

09:14-10:45 - Umeak eragile eta sortzaile herrian. Solasgune: Haurren Hiria Sarea eta Herrigune proiektua. Eukene Fernandez. Hezitzailea.

10:45-12:00 - Egia hezitzaile proiektua. Irati Seijo. Pedagogoa. Tabakalera.

12:00-12:30 - Atsedena

12:30-13.45 - Haurren parte-hartzea eraikitako proiektuetan: Berritxu eta Tertangako jolasguneen kasua. Laura Ruiz eta Aritz Lili. Hezitzailea. Urtxintxa Eskola.

14:00-15:00 - Mahai-ingurua

 

Ekainak 27

HAZI, HEZI, ERAIKI: haurrak espazio sortzaile ESKOLAN.

09:00-10:30 - Eskola eta sorkuntza: Hezkuntza sistemaren erronkak. Aitor Etxarte Berezibar. Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria.

10:30-12:00 - Pedagogiaren arkitektura.

12:00-12:30 - Atsedena

12:30-14:00 - Arte hezkuntza eta espazioa,  eskolan. Amaia Alberdi. Hezitzailea.

14:00-15:00 - Mahai-ingurua

Metodologia

Gaiarekin lotura duten dinamika ezberdinak mahai gainean jarriko dira txoko ezberdinetatik ekarrita, helduleku ezberdinak proposatuta: diseinu parte hartzaile dinamikak, espazioarekin lotura duten proiektu pedagogikoak, hiri-hezitzaileak, eskolak,... Adibide zehatzak pedagogiaren ikuspegitik azalduko dira; ondoren, arkitektura edota hirigintza parametrotatik oreka bilatuko da eta hausnarketa ondorioak kolektiboki landuko dira.

Goizean zehar zenbait hitzaldi izango dira, gaika. Bakoitzaren ondoren honen gaineko eztabaida eta galderak egiteko aukera izango da, eta egunaren azken partean, mahai ingurua antolatuko da, ideia ezberdinak komunean jartzeko, eta hausnarketa kolektiboa sustatzeko.

Nori zuzendua

Hezitzaileak, pedagogoak, arkitektoak, gaian interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, iruñea, hezkuntza, arkitektura, parte-hartzea, hezkuntza espaziala, pedagogiaren arkitektura

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 668304

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.