Udako Ikastaroak :: Glotodidaktika, Hezkuntza

Ahozkotasuna hizkuntza geletan: entzumena, mintzamena eta ahozko elkarreragina lantzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 19a

Ahozkotasuna egoki lantzea oinarrizkoa da ikasleei gaitasun komunikatiboa garatzen laguntzeko. Ikastaroa L.H, D.B.H, Batxilergo zein euskaltegietako irakasleei zuzenduta dago. Idatzian oinarritutako tradizio pedagogikoek, ahozkoaren inguruko uste okerrek eta ebaluatzeko zailtasunek ahozkoaren lanketa bigarren mailan geratzea ekarri dute. Baina erabilera bultzatzeko zein ikasleen era guztietako gaitasunak garatzeko, funtsezkoa da ahozko jarduerak egoki lantzea. Horretan sakontzea izango da ikastaro honen helburua.

Irakaslea

  • Arkaitz Zarraga Azurmendi

    Euskal Filologian Lizentziatua. HIZNET eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia graduondoak egin ditu. Hizkuntzaren didaktikari zein soziolinguistikari buruzko artikulu batzuk idatzi ditu eta Soziolinguistika Eskuliburuaren koordinatzailea izan zen. Euskaltegietan eta BAM irakasle-eskolan aritu da lanean. Egun, Basauriko Udaleko trebatzailea da. UEUn ikastaro ugari eman ditu Soziolinguistikaz zein hizkuntzaren didaktikaz.

Helburuak

  • Ahozko testuen ezaugarriak ezagutzea eta testu errealetan horiek identifikatzen trebatzea.
  • Ahozko generoak lantzeko sekuentzia didaktikoen ezaugarriak ezagutu eta aplikatzen trebatzea.
  • Entzumenari, mintzamenari eta ahozko elkarreraginari lotutako ezaugarriak aztertuta, hizkuntza geletarako estrategiak proposatzea.
  • Ezagutzak eta trebetasunak hobeto barneratzeko ariketak sailkatzen ikastea.

Edukiak

  • Ahozkotasunaren ezaugarriak.
  • Entzumena, mintzamena eta ahozko elkarreraginaren prozesuak.
  • Ahozko generoen tipologia.
  • LH eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gelan landuko diren generoen aukeraketarako irizpideak.
  • Mintzamena lantzeko sekuentzia didaktikoak.
  • Ulermen estrategiak eta baliabideak
  • Ariketen tipologia

Metodologia

Aurrez aurreko saioetan aurrezagutzetatik abiatuta, azalpen teorikoak, ariketa praktikoak eta hausnarketa tartekatuko ditugu. Azkenik ikasleek lan bat egin beharko dute on-line, irakaslearen tutoretzapean.

Nori zuzendua

LH, DBH, Batxilergo eta euskaltegietako irakasleei. Baita plangintzen munduan trebatzaile lanetan ari direnei ere.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, iruñea, hizkuntzen irakaskuntza, euskara, ahozko hizkuntza, Ahozko hizkuntza, hizkuntzen didaktika, testu generoak, diskurtsoak, glotodidaktika, ulermena, mintzamena

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 649065

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.