Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia, Psikopedagogia
Ikastaro honen xedea irakaskuntzan ohikoak ditugun edukiak modu eraginkor eta eraikitzailean lantzeko moduak lantzea da. Horretarako, edukiak sailkatzeko, antolatzeko, eskematizatzeko eta informazio hori modu bisualean lantzeko adibideak ikasi eta landuko dira. Gisa horretara informazioa barneratzeko, kudeatzeko eta aurkezteko beste modu batzuk esperimentatu ahal izango ditugu gure ikasleekin, baita talde-lana zein jarduera indibiduala uztartzeko metodologia garatu ere.
Exprai. Marrazkilaria eta diseinatzailea. Hainbat hedabidetan kolaboratzailea. Visual recording saioak egin izan ditu eta baita antzeko ikastaroak EAEko Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat.
Kazetaria (10 urtez) eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea (zortzi urtez). Antzeko ikastaroak eman izan ditut EAEko Bigarren Hezkuntza irakasleentzat.
Metodologiak teoria eta praktika konbinatuko ditu. Tekniken aplikazio praktikoa erakutsiko da. Geletan ariketa praktikoa egiteko jarraibideak azalduko dira. Partaideen arteko lankidetzarako Web 2.0 (blogak, webguneak...) tresnak erabiliko dira.
Irakasleei, ikasleei eta edukiak modu eraginkor eta bisualagoan lantzeko interesa duen edonori.
Ikastaroaren alde praktikoa lantzeko, komeni da partaide bakoitzak bere ordenagailua edo tableta ekartzea. Ez da ezer instalatu behar, interneteko baliabideak erabiliko dira.
Ikastaroak 15 orduko balio akademikoa izango du eta horretarako ikasleak 3 orduko lan pertsonal bat egin beharko du.