Jardunaldiak :: Informatika, Teknologia

Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 10.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko urriaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko azaroaren 16a

JARDUNALDIA BETE EGIN DA (2016-11-09, 16:00). Itxaron zerrenda irekiko dugu, eman izena baina ez egin ordainketa tokia daukazula konfirmatu arte.

UEUren Software Librearen Euskal Mintegia (I. eta II. mintegia) aitzindari izan zen software librearen garrantzia azpimarratzen Euskal Herrian. Urte askoren buruan jarraipena eman, topaketa horiek berreskuratu eta teknologiaren aritu eta adituen arteko topaketa zabalago batzuk antolatuko nahi ditugu.

Software libreaz gain, beste teknologia libreak ere kontutan hartu nahi ditugu orain: datu libreak, estandar irekiak, hardware librea, azpiegitura libreak, kontsumo eta zerbitzu teknologiko libreagoak...

Bestetik, erdigunean kokatu nahi dugu, burujabetza teknologikoaren eztabaida. Norbanakoen, komunitateen, garatzaileen eta erakundeen artean teknologia libreen garrantzia nabarmenduko duten eztabaidarako, ekintzarako espazio bat martxan jarriz eta sareak indartuz.

Eskuratu hemen jardunaldiko kartela: SETLEM kartela

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Partaideek beraien dispositiboak (mugikorra, tableta, eramangarria...) ekartzea komeni da, tailerretan parte hartzeko.

Egitaraua

2016-11-17

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Partaideei harrera eta dokumentazio banaketa.

09:30-10:00

Hasiera ekitaldia.

Partaideak:

  • Gorka Julio, Talaios. Jardunaldiaren aurkezpena.
  • Iñaki Alegria, UEUko Zuzendaria.
  • Edurne Otamendi, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzu burua.

 

Omenaldia: Iñaki Alegria eta Nestor Garay-ri, Software Librearen I. eta II. Mintegien antolatzaileak.

Ikusi ekitaldi honen bideoa: Hasiera ekitaldia.

10:00-12:00

Tailerrak

Ñu gela

  • TDD-BDD metodologien inguruko sarrera tailerra. Ekaitz Astiz Martinez, kuku.eus
  • Hitzaldian erabilitako aurkezpena

Tux gela

12:00-12:30

Talde kafea

12:30-14:30

Tailerrak

Ñu gela

  • IXA pipes hizkuntza-teknologia tresnak erabiltzen ikasteko. Rodrigo Agerri, IXA taldea.

Tux gela

  • Guifi.net: auzosare herritar, aske eta neutralari buruzko tailerra. Maider Likona, Gisa-elkartea.
  • Hitzaldian erabilitako aurkezpena.
14:30-16:00

Talde bazkaria.

16:00-19:30

Hitzaldi laburrak

Ikusi hemen atal honen grabaketa (hitzaldi bakoitzaren hasiera minutua adierazita dago): Hitzaldi laburrak

  1. Klikasi eta Mintzatu. Amaia Ocerin, Azkue Fundazioa. - Hitzaldian erabilitako aurkezpena.
  2. Python programazio-lengoaiari buruzko liburu, webgunea eta adibideak. Iñaki Alegria Loinaz, UPV-EHU, UEU. - Hitzaldian erabilitako aurkezpena.
  3. Euskararen prozesamendu automatikoa eta software librea kasu arrakastatsua: Ondarebideak. Igor Leturia eta Maddalen Lopez de Lacalle, Elhuyar. - Hitzaldian erabilitako aurkezpena.
  4. E-comerce bat sortzerakoan kontutan hartu beharko diren kode juridikoak. Ion Turrillas Sabalza, Biantik koop. - Hitzaldian erabilitako aurkezpena.
  5. CKEditor webguneetarako testu-editore librea, bere plugin ekosistema eta ''HTML5 audio'' pluginaren kasuaren azterketa. Asier Iturralde Sarasola, Iametza. - Hitzaldian erabilitako aurkezpena.
  6. Ikastolak: Web irekiak. Julen Asurmendi Etxarte, Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba. - Hitzaldian erabilitako aurkezpena.
  7. EITB Nahieran: askatu bideoak API honen bidez. Mikel Larreategi, Codesyntax. - Hitzaldian erabilitako aurkezpena.
  8. Hitz Machine makina. Manex Agirrezabal, Hitz Matchine taldea.
  9. Interprest: interpretazio-zerbitzuak eskaintzeko plataforma teknologiko irekia. Unai Gorrotxategi Sabino, Talaios koop. - Hitzaldian erabilitako web gunea.
  10. Ansible mundua gobernatzeko. Aitzol Naberan, Codesyntax. - Hitzaldian erabilitako aurkezpena.
  11. DevOps (GitLab-CI, Docker, Rancher...): garapen azpiegitura inteligenteak. Beñat Jimenez Bujanda, Talaios koop. / Baibalab.

Matrikulaziorako argibideak

JARDUNALDIA BETE EGIN DA (2016-11-09, 16:00). Itxaron zerrenda irekiko dugu, eman izena baina ez egin ordainketa tokia daukazula konfirmatu arte.

 

MATRIKULA doan da baina jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

Izena emateko argibideak:

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

 

BAZKARIA: guztiok batera bazkaltzeko aukera egongo da, argibideak:

  • Aurretik izena eman behar da, matrikula egiterakoan eman izena bazkarian ere (oharretan adierazi).
  • Alergia edo intolerantziaren bat baduzu, matrikula orrian adierazi.
  • Bazkaria 'lunch' moduan izango da, pintxoez osatuta. Prezioa: 10,00€.
  • Epea: bazkarian izena emateko azken eguna: azaroaren 14a.

Oharrak

  • Tailerretan ez da izena eman behar, baina bakoitzean gehienez 25 pertsona onartuko dira. Banaketa egunean bertan egingo da.
  • Hitzaldietara bakarrik etorri nahi baduzu, adierazi oharretan.
  • Partaideen posta elektronikoak zerrendatuta banatuko dira jardunaldian, EZ baduzu nahi zure posta zerrenda horretan agertzea, izena ematerakoan oharretan adierazi mesedez.

Babesleak

Etiketak

jardunaldiak, burujabetza teknologikoa, datu libreak, estandar irekiak, hardware librea, azpiegitura libreak, zerbitzu-teknologiko libreak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 648952

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.