Jardunaldiak :: Historia, Antropologia, Soziologia

Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko urriaren 12a

Bakea eraiki behar dugu. Baina, nola? Zer motatako bakea? Egia, justizia eta erreparaziorik gabe, benetako bakea lortu daiteke?

Jardunaldiak bakea du ardatz, eta bakea eraikitzeko iragana, nazioartea eta norbanakoen esperientziak ditu 3 lan-eremu nagusi.

  • Denok ados gaude iraganaren kontakizuna garrantzitsua dela bakea lortzeko. Baina, zer kontakizun mota? Zein helburu dituzte kontakizunak? Mina azaltzeko balio dute edo/eta gizarte baketsua eta demokratikoa eraikitzeko ere?
  • Munduan bake prozesu pila ari dira izaten orain? Ezagutzen ditugu? Zer ikasi dezakegu haietaz?
  • Emakumeen berezitasunak. Errepresio berdina jaso dute? Zein ezaugarri dituzte beraien kontakizunak?

Prozesu hau ondo egiteko gure betaurrekoen bi lenteak hauek izan behar dira: demokrazia eta giza eskubideak. Baina ondo ezagutzen ditugu?

Azkenik, ezin ahaztu ditzakegu gazteak. Gazteak ezinbestekoak dira bake prozesuan. Baina iragana ezagutu gabe, nola ulertuko dituzte orainaren klabeak? Eta inplikatzen ez badira, nola izango dira etorkizunaren jabe?

Antolakuntza

Jardunaldi hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiako Udalaren laguntzaz antolatu dira.

 

Hemen duzue jardunaldiaren nondik norakoak eta Jon Maiaren bertsoak jasotzen dituen laburpen bideoa.

Eskerrik asko guztioi.

Irakasleak

  • Amaia Alvarez Berastegi

    Justizia trantsizionalean eta giza eskubideetan doktorea (Ulster-eko unibertsitatea)

  • Josu Chueca Intxusta

    EHUko Historia Garaikideko Saileko irakaslea. UEUkidea.

  • Iñaki Egaña

    Euskal herriko historialaria eta idazlea.

    Euskal Memoria Fundazioko presidentea.

  • Aintzane Ezenarro Egurbide

    GOGORA INSTITUTUA. Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria.

  • Eva Maria Garcia Magriñá

    Ikertzailea. Tortura proiektuko lantaldeko kidea.

  • Bertha Gaztelumendi Caballero

    Kazetaria, 'Mariposas en el hierro' dokumentalaren zuzendaria eta bakerako eta gatazka ebazteko aditua da.

  • Lourdes Herrasti Erlogorri

    Geografia eta Historiako lizentziatua. Irakaskuntza ertaineko irakaslea. Osteoarkeologian espezializatua.

  • Josu Ibargutxi San Pedro

    Frankismoaren krimenen aurkako auzirako euskal plataformaren bozeramailea. Frankismo garaiko preso-ohia.

  • Xuban Intxausti Intxausti

    Ikusentzunezko komunikazioan eta antzerkian aritua.

    "In Dialogue" dokumentalaren zuzendaria.

    Donostia 2016ko Europa Transit proiektuaren zuzendaria.

  • Goiatz Labandibar Arbelaitz

    Kazetaritzan lizentziatua. Oarsoaldeko Hitzako kazetari ohia. Oiartzungo udaleko komunikazio arloko langilea.

  • Jon Mirena Landa Gorostiza

    Zigor Zuzenbideko Katedraduna (akreditatua)

    UPV/EHU Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren Zuzendaria

  • Julia Monge Sarabia

    Feminista eta Intxorta 1937 kultur elkarteko kidea

  • Itziar Salegi Urbieta

    Mikel Salegiren arreba.

    Naturopata eta psikoterapeuta.

Helburuak

Jardunaldi hauek bakea eraikitzeko prozesuan sakondu nahi dute, gizartea eraldatzeko proposamenak lantzeko oinarriak jarriz. Horretarako, ondoko gaien inguruko hausnarketa kolektiboa egingo da:

  1. Indarkeria vs Demokrazia eta Bakea Euskal Herrian. Iragana, oraina eta etorkizuna
  2. Emakumeak. Emakumeen aurkako errepresioaren berezitasunak
  3. Egia, Justizia, Erreparazioa eta Berriro Ez Errepikatzeko Bermea. Iragana, oraina eta etorkizuna
  4. Kontakizuna: Bake eta adiskidetze prozesuan dituen funtzioak. Sendaketa pertsonal eta kolektiboari laguntzen dion kontakizunaren ezaugarriak. Bakea lortzeko laguntzen duten kontakizunak. Emakumeen kontakizunen alderdi zehatzak
  5. Gatazkak eta Munduko Bake Prozesuak. Gatazkak izan dituzten herrietan esperientzi desberdinak ezagutu eta bere bizikidetasunaren eraikuntzari ekiteko modua aztertu. Zer ikasi dezakegu?

Metodologia

Jardunaldian 3 eratako jarduerak burutuko dira:

  • hitzaldiak, galdera-erantzuneratarako tartearekin
  • mahai inguruak, iritzi eta kontakizunak trukatzeko aukerarekin
  • taldekako hausnarketa, egunean zehar jasotako edukiak taldean eztabaidatu eta kontrastatzeko aukerarekin.

Horrez gain, jardunaldiek harremanei garrantzi berezia eskaini nahi diete, horretarako kafe eta bazkarirako tarteetaz baliatuz.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen edonori.

Historialari, antropologo, soziologo eta kazetariak interesdunen artean egotea aurre ikusten dugu.

Gazteak erakarri nahi ditugu, gazteak ezinbestekoak direlako bake prozesuan. Iragana ezagutuz, oraina interpretatu eta etorkizuna eraikitzeko.

Egitaraua

2016-10-14

Ordua Edukiak Irakaslea
08:45-09:15

Harrera eta dokumentazioaren banaketa

09:15-09:30

Agurra eta jardunaldien aurkezpena

Ikusi hemen

09:30-10:15

1936ko guda zibiletik aurrerako giza eskubideen urraketa sistematikoa

Hizlariak:

  • JON MIRENA LANDA GOROSTIZA. UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko Katedraduna. UPV/EHU Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren Zuzendaria. Zuzenbidean doktorea.

Aurkezlea: JOSU IBARGUTXI SAMPEDRO. Frankismo garaiko preso ohia. Frankismoaren krimenen aurkako auzirako euskal plataformaren bozeramailea.

Ikusi hemen

10:15-11:00

Diktadura frankista, trantsizioa eta demokrazia

Hizlariak:

  • JOSU CHUECA INTXUSTA. UPV/EHUko Historia Garaikidea Saileko irakasle eta ikertzailea. Historia Garaikidean doktorea.

Aurkezlea:SABINO ORMAZABAL ELOLA. Argituz giza eskubideen aldeko elkarte eta Demagun Hausnarketarako Taldeko kidea

Ikusi hemen

11:00-11:30

Atsedena eta kafe etena

11:30-13:30

1936-2016 emakumeengan izandako errepresioaren berezitasunak

Hizlariak:

  • LOURDES HERRASTI ERLOGORRI. Geografia eta Historian lizentziatua. Aranzadi Zientzia elkarteko ikertzailea. Osteoarkeologian espezializatua.
  • BERTHA GAZTELUMENDI CABALLERO. Kazetaria eta dokumentalista. Bake-ikasketak eta gatazka konponketarako masterra. Bradford unibertsitatea.
  • EVA GARCIA MAGRIÑÁ. Tortura proiektuko lantaldeko kidea. Ikertzailea.

Moderatzailea: JON MAIA SORIA. Bertsolaria, abeslaria, idazlea eta dokumentalista.

13:30-15:00

Bazkaria

15:00-15:30

Justizia erreparatzailea eta adiskidetzea Ipar Irlandan. Iraganaren kontakizuna bakegintzako tresna gisa.

Hizlariak:

  • AMAIA ALVAREZ BERASTEGI. Kazetaritzan lizentziatua. Justizia trantsizionalean eta giza eskubideetan doktorea (Ulster-eko unibertsitatea)

Aurkezlea:EGUZKI URTEAGA ASEGUINOLAZA. Historia eta Soziologian lizentziatua. Soziologian doktorea. UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza saileko irakasle eta ikertzailea.

Ikusi hemen

15:30-16:30

"IN DIALOGUE" dokumentala. Irlandako gatazkan protagonista izan diren arteko elkarrizketa.

Aurkezlea: XUBAN INTXAUSTI INTXAUSTI. "In Dialogue" dokumentalaren zuzendaria. Donostia 2016 Europa transit proiektuaren zuzendaria.

16:30-17:00

Atsedena

17:00-18:30

Ikuspegi internazionala. Gatazkak eta bake-prozesuak mahai ingurua

Hizlariak:

  • XUBAN INTXAUSTI INTXAUSTI. "In Dialogue" dokumentalaren zuzendaria. Donostia 2016 Europa transit proiektuaren zuzendaria.
  • SIRA ABENOZA GONZALEZ. Filosofoa eta "elkarrizketa sokratikoan" aditua. "In Dialogue" dokumentalean elkarrizketen bideratzailea.
  • AMAIA ALVAREZ BERASTEGI. Kazetaritzan lizentziatua. Justizia trantsizionalean eta giza eskubideetan doktorea (Ulster-eko unibertsitatea)

Moderatzailea: EGUZKI URTEAGA ASEGUINOLAZA. Historia eta Soziologian lizentziatua. Soziologian doktorea. UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza saileko irakasle eta ikertzailea.

Ikusi hemen

18:30-19:30

Taldekako hausnarketa eta proposamenak

Dinamizatzaileen koordinatzailea: GOIATZ LABANDIBAR ARBELAITZ. Kazetaritzan lizentziatua. Oarsoaldeko Hitzako kazetari ohia. Oiartzungo udaleko komunikazio arloko langilea.

2016-10-15

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Egia, justizia eta erreparazioaren bitartez bakea eraikitzeko prozesuaren egungo egoera. Egiazko kontakizuna vs. kontakizun ofiziala.

Hizlariak:

  • JOSU IBARGUTXI SAMPEDRO. Frankismo garaiko preso ohia. Frankismoaren krimenen aurkako auzirako euskal plataformaren bozeramailea.
  • IÑAKI EGAÑA AZPEITIA. Historialaria eta idazlea. Aranzadi Zientzia Elkartean, Gerra Zibilean hil eta desagertutakoen ikerketan aritu da. Euskal Memoria Fundazioaren presidentea.
  • AINTZANE EZENARRO EGURBIDE. GOGORA INSTITUTUA. Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria.

Moderatzailea: ALEX CARRASCOSA VACAS. Bakearen aldeko aktibista. Gernika Gogoratuz taldeko kidea. MemoriaLab ekimenaren bideratzailea.

11:00-11:30

Atsedena eta kafe etena

11:30-13:30

Emakumeen begirada. Gure egiazko kontakizun psikopolitikoak indarkeriak dituen ondorioak. Xehetasun psikoemozionalen ekarpena

Hizlariak: 

  • ITZIAR SALEGI URBIETA. Mikel Salegiren arreba, 1974. urtean Guardia Zibilaren kontrol ezkutu batean erahildakoa. Naturopata eta psikoterapeuta.
  • JULIA MONGE SARABIA. Feminista eta Intxorta 1937 kultur elkarteko kidea.

Moderatzailea:IRANTZU MENDIA AZKUE. UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintzako irakaslea eta Hegoa Institutoko kidea.

13:30-14:30

Taldekako hausnarketa eta proposamenak

Dinamizatzaileen koordinatzailea: GOIATZ LABANDIBAR ARBELAITZ. Kazetaritzan lizentziatua. Oarsoaldeko Hitzako kazetari ohia. Oiartzungo udaleko komunikazio arloko langilea.

Dokumentu honetan jaso dira bi egunetan egindako taldekako hausnarketetatik jasotako gogoetak: Bakea hausnarketak.

Matrikulaziorako argibideak

Jardunaldian parte hartzea errazteko asmoz, eta dirua arazo bat izan ez dadin, prezio berezia jarri dugu.

4 matrikula mota egongo dira:

  • Ohikoa: 40€. Matrikula, dokumentazioa, bi egunetako kafeak eta bazkaria barne.
  • Gazteak (18-30 urte bitartekoa): 20€. Matrikula, dokumentazioa, bi egunetako kafeak eta bazkaria barne.
  • UEUko bazkideak: 20€. Matrikula, dokumentazioa, bi egunetako kafeak eta bazkaria barne.
  • Azpeitiarrak: matrikula doan daukate, baina izena eman behar dute.

 

Matrikulazio argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Etiketak

bakea, memoria, erreparazioa, emakumea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.