Jardunaldiak :: Ingeniaritza , Industriak

Energia eta sare elektrikoak Euskal Herriko ikuspegitik

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko uztailaren 3a

Ingurumenean, gizartean eta ekonomian duen eragin handiaren ondorioz, energiaren gaiak garrantzi handia du azken urteotan. Energia mota desberdinen artean, gehien hazten doana, besteak beste kalitate handienetakoa delako erabilpen/manipulazio aldetik, energia elektrikoa da.

Jardunaldi hauek gai hori jorratu nahi dute, Euskal Herriaren ikuspegitik bereziki. Gaur egungo egoera, proiektuak, aktoreak aztertzeaz gain, etorkizuneko aldaketak eta aukerei buruz hausnartu nahi da.

Irakasleak

Helburuak

  • Energia elektrikoak Euskal Herrian. Egoera ezagutzea: ekoizpena eta kontsumoa. Sentsibilizaziorako bideak ezagutzea.
  • Elektrizitatearen merkatua zein den ezagutzea.
  • Energia elektirkoaren ikerketaren alorrean garatzen ari diren ikasketa eta proiektuak ezagutzea.

Metodologia

Jardunaldiak bi egunetarako prestatu bazegoen ere, egun bakarrera karri dugu, edukiei ikuspegi dinamikoagoa emanez.

Hitzaldiez gain garrantzi berezia izango dute kafe orduetan ESTIAn zehar antolatutako bisita gidatuek. Aukera ezin hobea izango da Ingenieritza Eskola honetan martxan dauden proiektuak ezagutzeko.

Nori zuzendua

  • Energia elektrikoari lotutako ezagutza-eremuetan ari diren profesionalei.
  • Energiaren kontsumoan arduratuta dauden herritarrei.
  • Ingurugiroaren arloko profesionalei.
  • Ingenieritzako ikasleei.

Egitaraua

2016-07-06

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Harrera eta dokumentazioaren banaketa

09:00-09:15

Agurra eta jardunaldien aurkezpena

Jean Michel Larrasquet. ESTIA.

09:15-09:50

Energia elektrikoa eta klima aldaketa: globaletik lokalera

Allande Errezarret. Bizi! mugimendua.

Aurkezpena hemen.

09:50-10:25

Euskal Herriko elektrizitate ekoizpen eta kontsumo datuak

Imanol Esnaola. Gaindegia.

10:25-11:00

Elektrizitatearen kontsumoa apaltzeko sentsibilizizazioa

Itsaso Olaizola eta Amaia Otazo. Ekogunea.

Aurkezpena hemen.

11:00-11:30

Kafe etena

11:30-12:00

GreenPlay proiektua

Iban Lizarralde. ESTIA Ikasi.

12:00-12:30

"Control in Smartgrids and distributed generation" Masterraren aurkezpena, eta sare elektriko adimentsuen inguruko ikerketa proeiktu baten aurkezpena

Haritza Camblong. UPV/EHU

Aurkezpena hemen.

12:30-13:00

Ibai-errekak elkartearen aktibitatearen aurkezpena

Jean-Louis Hariñordoki. Ibai-Errekak elkartea.

Aurkezpena hemen.

13:00-14:30

Bazkaria.

 EneR-GEA eta PEPS ikerketa eta garapenerako plataformei bisita egiteko aukera.

14:30-15:30

I-Ener eta Goienerren aurkezpena eta solasaldia: Iparraldeko eta Hegoaldeko egoeraren konparaketa; zein dira harremanetarako aukerak?

Bixente Uhalde. I-Ener.

Joseba Etxebarria. Goiener.

15:30-16:30

Solasaldia: sare elektrikoetako zerbitzu berriak

Unai Castro. Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua.

Aurkezpena, hemen.

Leire Arrizubieta, Jema/I-Sare.

Aurkezpena, hemen.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Matrikula prezioaren barne dago atsedeneko kafea eta bazkaria.

Egun bakarrean izango denez, matrikula-prezioa ere doitu dugu eta 20€koa izango da (aurretik ordaindu dutenei diferentzia itzuliko zaie).

Babesleak

Etiketak

Baiona, ikastaroak, energia, elektrizitatea, Euskal Herria

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.