Jardunaldiak :: Arkitektura, Eraikuntza

Arkitekturan, euskaraz? Arkitektura eta hirigintzaren lan-munduan euskararen egoera, mehatxuak eta erronkak eztabaidatzeko topaketa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko ekainaren 19a

Arkitektura, hirigintza zein arkitektura-ikasketekin zer ikusirik duen edozein lanbidetako profesionalei deialdi bat luzatu nahi zaie, mundu profesionala eta euskararen inguruko hausnarketa kolektibo bat sustatze aldera. Elkarrekin biltzeko ordua da, eskarmentuak elkar banatzeko, eta beharrezkoak diren baliabideak identifikatzeko.

Arkitektura euskaraz ikasi genuenon lehenengo belaunaldia mundu profesionalaren lubakietan, administrazioko zirrikituetan eta akademiako labirintoetan murgilduta dago jada. Arkitekturan alfabetatuak izan ez diren belaunaldiak ere, egon badaude, bai eta ustez euskararekiko atxikimendua erakusten duten botere publikoak ere.

Hortaz, non dago arazoa? Arkitekturan, euskaraz! Edo...ez? Ba al dago baliabiderik proiekto bat euskaraz burutzeko?

Jardunaldi hau UEUren Arkitektura Sailaren ekimena da. Dinamizatzailea Ibai Gandiaga izango da.

Irakaslea

Helburuak

  • Euskarazko arkitekturaren diagnotikoa egitea.
  • Euskaraz arkitektura garatzeko baliabideak eta gakoak ezagutzea eta konpartitzea.
  • Arkitekto euskaldunen ahotsa sendotzea eta plazaratzea.

Edukiak

  • Lan-munduan, euskararen egoera.
  • Proiekto bat burutzeko euskaraz dauden.
  • Euskararen erabilera esparruak lan-jarioan: bezeroekin, estudioan, administraritzarekin komunikazioan, obran..
  • Euskarazko arkitekturaren diagnotikoa.

Metodologia

Ikastaroan erabiliko den metodologia guztiz praktikoa izango da eta talde hausnarketan oinarrituta egongo da. Parte hartzaileak asanbladan zein talde txikietan lan egingo dute, gaiaren inguruko hausnarketa eta baliabideak partekatuz.

Nori zuzendua

Arkitektura, hirigintza zein arkitektura-ikasketekin zer ikusirik duen edozein lanbidetako profesionalei (arkitekto teknikoak, eraikitzaileak, topografoak, ingeniariak...) zuzendutako jarduera da.

Matrikulaziorako argibideak

Jardunaldia doanekoa da baina izena ematea ezinbestekoa da.

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

Eibar, ikastaroak, jardunaldiak, euskara, lan-mundua, eraikuntza, arkitektoak, eraikitzaileak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.