Jardunaldiak :: Matematika

Matematikari Euskaldunen II. Topaketak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko ekainaren 19a

2013an antolatu genuen UEUko Matematika sailetik Matematikari Euskaldunen I. Topaketa eta aurten II.a egitea pentsatu dugu. Matematikari euskaldunak asko gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. II. Topaketako helburua da elkarren berri izatea eta esperientziak partekatzea.

Ikusi hemen Elisabete Alberdik eta Naiara Arrizabalagak Elhuyar aldizkarian idatzitako artikulua: Matematikari euskaldunen bigarren topaketa.

Irakasleak

  • Carlos Gorria Corres

    Matematikan doktorea, Matematika Aplikatua eta Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa saila, UPV/EHU.

  • Jose Ignacio Royo Prieto

    Matematikan doktorea, Matematika Aplikatua saila, UPV/EHU.

Helburuak

Elkarren berri izateko, esperientziak partekatzeko eta gure arteko sarea antolatzen jarraitzeko helburuaz dator bigarren topaketa.

Metodologia

Hitzaldi nagusi bat, komunikazio saioak eta papiroflexia tailerrak osatuko dute jardunaldia.

Nori zuzendua

Matematikak atsegin dituen orori, Matematiken Gradua ikasten daudenei edo ikasitakoei, Matematikekin zerikusia duen master edo tesia egiten daudenei edo egin dutenei.

Egitaraua

2016-07-01

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-10:00

Dokumentazioa jasotzea.

10:00-11:00

Hitzaldi nagusia: ''Prozesu optimizaziorako zenbait estrategia matematiko formal zein heuristikoak.''

  • Carlos Gorria, Matematikan doktorea, Matematika Aplikatua eta Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa saila, UPV/EHU. Ikusi
  • Carlos Gorria Corres
11:00-12:00

Komunikazioen I. saioa.

  • 11:00-11:15 - ''Bortizitate harizpiaren ekuazioaren eboluzioa hasierako datu izkinadunetarako.'' Patxi de la Hoz, Matematika Aplikatua eta Estatistika eta Ikerketa Operatiboa saila, UPV/EHU. Ikusi  
  • 11:15-11:30 - ''Ziurgabetasun printzipioa eta Schroedinger-en ekuazioa.'' Mikel Agirre, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM). Ikusi
  • 11:30-11:45 - ''Intoxikazioen tipologia munduko eskualde ezberdinetan.'' Lorea Martinez-indart, Epidemiologia Klinikoko Unitatea. Biocruces Osasun Ikerketa Institutua. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Ikusi
  • 11:45-12:00 - ''WOMAC eta EQ-5D arteko erlazioaren modelizazio estatistikoa.'' Laura Ansola, Ikerketa Unitatea, Basurtuko Unibertsitate Ospitalea (Osakidetza).Ikusi 
12:00-12:30

Atsedena.

12:30-13:30

Komunikazioen II. saioa.

  • 12:30-12:45 - ''Geometriaren lanketa: aljebran eta marrazketa teknikoan.'' Irantzu Alvarez, Meatze eta Herri Lanen ITUE (UPV/EHU). Ikusi
  • 12:45-13:00 - ''Software dinamikoa aljebraren irakaskuntzan nola erabili: zenbait jarraibide.'' Aitzol Lasa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP).
  • 13:00-13:15 - ''Kuasi-espeziea populazio finituetan.'' Joseba Dalmau, École Normale Supérieure (ENS).
  • 13:15-13:30 - ''Denboraren eremuan helburuetara orientatutako egokitzapena errorearen ez-ohiko adierazpenak erabilita.'' Judit Muñoz, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Ikusi
13:30-15:00

Bazkaria.

15:00-16:30

Komunikazioen III. saioa.

  • 15:00-15:15 - ''Sterm-en segidan oinarritutako Q+ren zenbait zenbakitze sistema.'' Yosu Yurramendi, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala saila, UPV/EHU. Ikusi
  • 15:15-15:30 - ''Orientazio problema.'' Gorka Kobeaga, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM). Ikusi
  • 15:30-15:45 - ''Matematikak munduko hiriburuetako txirrindulak mailegatzeko zerbitzu publikoetan.'' Josu Doncel, Institut National de Recherche en Informatique et en Automatique (INRIA). Ikusi
  • 15:45-16:00 - ''Pneumonia ez larria duten gaixoen eboluzio txarraren azterketa erregresio logistikoa erabiliz.'' Ane Loroño, Zientzia eta Teknologia fakultatea, UPV/EHU. Ikusi
  • 16:00-16:15 - ''Matematikak Etonomatematiketatik.''  Uzuri Albizu, Euskal Herriko Unibertsitatea , UPV/EHU. Ikusi
  • 16:15-16:30 - ''Matematika eta Gorputz Hezkuntzaren diziplinartekotasuna Lehen Hezkuntzako 1. zikloan''  Elena Agirre, Hezkuntza eta Kirol fakultatea, UPV/EHU. Ikusi
16:30-18:00

Papiroflexia tailerra.

  • Jose Ignacio Royo, Matematikan doktorea, Matematika Aplikatua saila, UPV/EHU.
  • Jose Ignacio Royo Prieto

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Kafe-etenak eta bazkaria matrikula prezioaren barne eskainiko dira
  • Bazkaria lunch motatakoa izango da, Markeskoan bertan.

 

 

Babesleak

Etiketak

Eibar, ikastaroak, jardunaldiak, problemen optimizazioa, prozesu heuristikoak, matematikaren didaktika, estatistika

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.