Jardunaldiak :: Matematika
2013an antolatu genuen UEUko Matematika sailetik Matematikari Euskaldunen I. Topaketa eta aurten II.a egitea pentsatu dugu. Matematikari euskaldunak asko gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. II. Topaketako helburua da elkarren berri izatea eta esperientziak partekatzea.
Ikusi hemen Elisabete Alberdik eta Naiara Arrizabalagak Elhuyar aldizkarian idatzitako artikulua: Matematikari euskaldunen bigarren topaketa.
Elkarren berri izateko, esperientziak partekatzeko eta gure arteko sarea antolatzen jarraitzeko helburuaz dator bigarren topaketa.
Hitzaldi nagusi bat, komunikazio saioak eta papiroflexia tailerrak osatuko dute jardunaldia.
Matematikak atsegin dituen orori, Matematiken Gradua ikasten daudenei edo ikasitakoei, Matematikekin zerikusia duen master edo tesia egiten daudenei edo egin dutenei.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:30-10:00 |
Dokumentazioa jasotzea. |
|
10:00-11:00 |
Hitzaldi nagusia: ''Prozesu optimizaziorako zenbait estrategia matematiko formal zein heuristikoak.'' |
|
11:00-12:00 |
Komunikazioen I. saioa.
|
|
12:00-12:30 |
Atsedena. |
|
12:30-13:30 |
Komunikazioen II. saioa.
|
|
13:30-15:00 |
Bazkaria. |
|
15:00-16:30 |
Komunikazioen III. saioa.
|
|
16:30-18:00 |
Papiroflexia tailerra.
|
|