Jardunaldiak :: Historia, Antropologia, Etnologia, Soziolinguistika

40 urtez euskal kulturan: Eugenio Arraiza gogoan.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 2.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko ekainaren 20a

Eugenio Arraiza UEUkide eta kultur bultzatzailea joan den urtean hil zela eta, haren bizitzako muin izan den Euskal Kulturaren azken 40 urteko bilakaera aztertu nahi dugu. Horretarako, Eugeniok berak buru belarri jardun zuen eta arrakastatsuak suertatu diren alorrei erreparatuko diegu: Historia (geure historiaren berreskurapena), Komunikabideak (geure arteko harremanak), eta Bertsolaritza (geure kultur sormena). Beti ere Euskal Herria Ardatz.

Baina ez dugu mugatu nahi hiru alor horietako jarduerara; partehartzaileek oro har Euskal Kulturaren bilakaeraren inguruan arreta jar dezaketen bestelako gai, aspektu edo gorabehera (sozialak, politikoak...) ekartzen ahal dituzte. Kultur eremuen bilakaeraren azterketa, izan dituzten indarguneak, ahuleziak eta gorabeherak azaleratu nahiz. Gainera, egindako bidearen balorazioa eta aurrera begira jarrita zer aukerak dauden eta zer hutsuneak sumatzen diren.

Mahai-inguru hau Eusko Kultur Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.

Helburuak

  • E. Arraizaren figura aitzakia hartuta, jendartean oihartzun handia duten eremuen bilakaera aztertzea.
  • Iruñetik edo Nafarroatik hasita, gure inguru hurbilean orohar Euskal Kulturak egin duen bideari erreparatzea.
  • Aurrera begirako indarguneak eta ahuleziez gogoeta egin.

Edukiak

Mahai-inguruan hiru hizlari eta gidari bat egongo dira:

  • Bixente Serrano (Euskokultur Fundazioa),
  • Reyes Ilintxeta (Euskalerria Irratia)
  • Lontxo Aburuza (Bertsozale Elkartea).
  • Gidaria: Kike Diez Ultzurrun.

Metodologia

Mahai-ingurua, hiru hizlari eta gidari bat.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

Mahai ingurua irekia eta doanekoa da baina aforo kontuagatik, izena eman behar da. Izena emateko idatzi mezu bat posta helbide honetara nafarroa@ueu.eus edo deitu telefono hauetara: 948 36 25 63 edo 943 82 14 26.

Babesleak

Etiketak

Iruñea, ikastaroak, jardunaldiak, kultura, nafarroa, euskalgintza, kulturgintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.