Jardunaldiak :: Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza, Informatika

Teknologia itzultzailearen lagun. Noiz eta nola? Jardunaldia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko ekainaren 20a

Itzulpengintza eta teknologiaren arteko konbergentzia oso azkar gertatzen ari da. Garapen teknologikoek hizkuntzen industrien lan merkatua handiagotu eta produktu berriak sortu dituzte. Egungo eskaerari erantzun ahal izateko, ordenagailuz lagundutako itzulpenean, software-ren edota web orrien lokalizazioan trebatutako profesionalak prestatu behar dira.

Graduondoko oso bat ematen dugu urtean zehar gai hau on-line lantzeko. Baina oraingoan, egun bakar bateko saio honekin, jende gehiagoren artean aztertu nahi dugu zein kasutan eta nola erabil daitekeen teknologia itzulpengintzan laguntzeko.

Jardunaldi hauetan tresna teknologikoek lan egiteko prozesuan eta itzultzaileen prestakuntzan duten inpaktua aztertuko da.

Irakasleak

  • Nora Aranberri Monasterio

    Itzulpengintzan doktorea, UPV/EHUko IXA taldeko ikerlaria Lengoaia eta Sistema Informatikoak Sailean. Ikerlerro nagusia: ezagutza linguistikoaren garapena eta integrazioa itzulpen automatikoko sistemetarako, eta hauen ebaluazioa.

    unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.

  • Josu Aztiria Urtaran

    Elhuyar eta UEUko kidea.

  • Josu Barambones Zubiria

    Itzulpengintza eta interpretazioan doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea.

  • Ritxi Lizartza Urrestarazu

    Euskal Filologian lizentziatua. Itzulpengintzan aditua. UEUko kidea.

  • Ane López Díez

    Itzultzaile autonomoa, lokalizazioan espezializatua.

Helburuak

Gaur egungo komunikazio gizarteak planteatzen duen egoerari erantzunez jardunaldiok ondoko bi helburuak dituzte:

  • Egungo itzulpen industrian erabiltzen diren tresna teknologikoen berri izatea.
  • Arloko enpresetan dauden prestakuntza beharrak ezagutzea.

Metodologia

Hitzaldiak eta aurkezpenak tartekatuko dira.

Nori zuzendua

  • Itzulpengintza eta Interpretazioko, zien hizkuntzalarizako graduatu berriei.
  • Itzulpengintzan aritzen diren profesionalei
  • tzulpengintzarako baliagarri diren teknologien berri  izan nahi dutenei

Egitaraua

2016-06-22
Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Harrera eta dokumentazioaren banaketa

09:00-09:15

Jardunaldien aurkezpena

09:15-10:15

Laguntza teknologikoa itzulpen-enpresaren jarduera estandarrean

Ritxi Lizartza. Maramara taldea.

10:15-11:15

Euskal post-edizioa, zertan dabil?

Nora Aranberri. Ixa taldeko (UPV/EHU) eta UEUko kidea.

Aurkezpena, hemen.

11:15-11:45

Kafea

11:45-12:45

Euskal lokalizatzaileen gaitasunak eta trebetasunak

Ane Lopez. Itzultzaile eta lokalizatzailea.

Aurkezpena, hemen.

12:45-13:30

Lan merkatuaren eskakizunak. Itzultzaileen prestakuntza beharrak.

Josu Barambones. EHUko irakaslea eta Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoaren zuzendaria.

Aurkezpena, hemen.

13:30-15:00

Bazkari arina

15:00-16:30

Mahai ingurua: Teknologiaren ekarpena gure enpresetan

Hori-Hori, Bakun, Mara-Mara, UZEI eta Elhuyar.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Jardunaldi hauek Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoan dute bere jatorria. Graduondokoaren edukiak osatu eta elkarlanerako bide berriak ireki nahi ditu.