Jardunaldiak :: Hezkuntza, Internet

Euskarazko on-line eskaintza unibertsitatean: egoera eta erronkak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko ekainaren 8a

Jardunaldiak euskarazko on-line eskaintza izango du abiapuntu eta helburu. Izan ere, jendartearen eraldaketak, hezkuntza arloko eskaintzen eraldaketa eskatzen du. Egungo jendarteak hezkuntza-behar propioak ditu: denbora eta espazio malgutasuna, pertsonalizazioa eta interakzioa, besteak beste. Eta eskaintzak behar horiei erantzun behar die.

Hor kokatzen da unibertsitate mailako on-line eskaintza, bizi osorako ikaskuntzaren bidean ezinbestekoa bilakatu dena.

Helburuak

Jardunaldi hauek ondoko galdera erantzuteko antolatu dira:

  • Zein da unibertsitate mailako euskarazko on-line eskaintza?
  • Zein da instituzioek arlo honetan planteatzen duten apustua?
  • Zein dira euskarak eta unibertsitateek arlo honetan dituzten erronkak?

Metodologia

Jardunaldiek ikuspegi ezberdinak jaso nahi ditu eta horretarako mahai-inguru formatoa eman zaio alderdi bakoitzaren jorraketari.

Saio guztiak jardunaldiaren koordinatzaileak gidatuko ditu, Iratxe Esnaola Arribillagak, Deustuko Unibertsitateko irakasleak, Hezkuntza Doktorea eta Informatikan Ingeniaria denak.

Nori zuzendua

On line-ko hezkuntzan planteatzen diren erronka berrien inguruan interesa duen edonori.

Egitaraua

2016-06-10

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Harrera eta dokumnetazioaren banaketa

09:00-09:15

Jardunaldien aurkezpena

09:15-09:45

Euskarazko on-line eskaintza: erakundeen ikuspuntua

Erramun Osa (Euskaltzaindia), Gotzon Egia (Gipuzkoako Foru Aldundia), Javier Alonso (Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza)

ikusi hemen

09:45-11:15

Mahai-ingurua: Aurrez aurreko unibertsitateak: euskarazko on-line eskaintza

Urtza Garay (UPV/EHU), Alex Rayon (Deustuko Unibertsitatea), Edurne Galindez (Mondragon Unibertsitatea), Marko Galarza (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)

ikusi hemen

11:15-11:45

Kafe etena

11:45-12:30

Mahai-ingurua: UOCen eragina kataluniar jendartean, sortu eta 20 urteetan

Carles Sigalés Conde (UOC)

ikusi hemen

12:30-13:30

Mahai-ingurua: euskarazko on-line eskaintzaren beharra

Iñaki Akegria (UEU), Juan Jose Alvarez (UNED), Carles Sigalés (UOC)

ikusi hemen

13:30-13:45

Eskerrak eta agurra

Matrikulaziorako argibideak

Jardunaldia doanekoa da, baina aforo kontuengatik, izena ematea ezinbestekoa da.

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

Donostia, jardunaldia, online irakaskuntza, e-learning, urruneko ikaskuntza, unibertsitatea, euskara

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.