Jardunaldiak :: Lurraldea-antolaketa, Soziolinguistika

Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina & Geroa. III. Jardunaldiak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko apirilaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko maiatzaren 10a

Lurralde-antolakuntzaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harreman kezkagarria mahaigaineratu genuen 2014ko Lurraldea eta Hizkuntza I. jardunaldietan  (Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea), hirigintza-proiektuen Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) izeneko tresna baten beharra agertuz.

2015eko Lurraldea eta Hizkuntza 2. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak) ELE tresna horren lehen bertsioa aurkeztu genuen.

Eta, oraingoan, gaiaren lanketa akademikoari jarraipen logikoa emanez, ELE tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu nahi dugu LuHi3 jardunaldietan, esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnaren txertaketa legal posiblea iradokiz.

 

UEUrekin elkarlanean antolatzaile:

Irakasleak

Helburuak

  • Euskararen arnasgune geografikoen tipologia zehaztea
  • Hirigintzaren Eragin Linguistikoaren Ebaluazioen esperientzia zehatzen berri izatea
  • Hirigintzaren eragin linguistiko kaltegarria apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartzea
  • Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren txertaketa legalaz hausnartzea

Metodologia

Hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak garatuko dira.

Nori zuzendua

Jardunaldia hizkuntzalaritzaren inguruko adituei zuzentzen zaie bereziki: soziolinguistei, euskara-teknikariei, eta, oro har, euskara indarberritzeko interesa duten guztiei. Halaber, hainbat diziplina arteko gaia izaki, beste zenbait aditurentzat ere interesekoa izango da: geografoentzat, arkitektoentzat, hirigileentzat eta legelarientzat, batik bat.

Egitaraua

2016-05-12

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Harrera eta dokumentazioaren banaketa

09:00-09:30

Jardunaldiari sarrera

Ikusi hemen atal honen bideoa: Sarrera.

09:30-10:30

Gaitasunaren bilakaera udalerri euskaldunetan, non-zer, faktoreen itsasoan.

Ikusi hemen atal honen bideoa.

10:30-11:00

Orioko HAPOaren ELEa

Ikusi hemen atal honen bideoa.

11:00-11:30

Lekarozko proiektuaren ELEa

Ikusi hemen atal honen bideoa.

11:30-12:00

Kafe etena

12:00-13:30

Mahai ingurua. Ereduak eta urrats berriak.

Ikusi hemen atal honen bideoa.

13:30-15:00

Bazkari arina

15:00-16:00

Neurri zuzentzaileak

Ikusi hemen atal honen bideoa.

16:00-16:30

Txertatze legala

Ikusi hemen atal honen bideoa.

16:30-17:00

Ondorioak

Ikusi hemen atal honen bideoa.

Matrikulaziorako argibideak

1. MATRIKULA doan da baina jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

Izena emateko argibideak:

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

.

2. BAZKARIA: maiatzaren 12an guztiok batera bazkaltzeko aukera egongo da, argibideak:

  • Aurretik izena eman behar da, matrikula egiterakoan eman izena bazkarian ere.
  • Alergia edo intolerantziaren bat baduzu, matrikula orrian adierazi.
  • Bazkaria 'lunch' moduan izango da, pintxoez osatuta (5 pintxo, postrea eta kafea). Prezioa 15,00€ dira.

Bestela, aretoaren inguruan badago bazkaltzeko tokirik: I.M. Barriola Zentroa, Gelategiaren azpian kafetegia dago, bazkariak eta otartekoak ematen dituzte.

Oharrak

Jardunaldiko partaideak kontaktuan jarraitzeko helburuarekin, partaideen zerrenda (izen abizenak eta emaila) banatuko da lehen egunean dokumentazioarekin batera.

Zure izena eta emaila dokumentazio horretan EZ baduzu AGERTZEA nahi, matrikula egiterakoan oharretan adierazi mesedez.

Babesleak

Etiketak

jardunaldia, euskara, arnasguneak, zuzenbidea, legedia, desazkundea, parte hartzea, hirigintza, lurralderatzea, eragin linguistikoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.