Jardunaldiak :: Geografia, Lurraldea-antolaketa, Arrantza, Baratzezaintza, Basogintza, Biologia eta Natur Zientziak, Botanika, Ekologia

NZ2TOPA! Natur Zientzien 2. Topaketa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Bazkaria: 15.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko urriaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko azaroaren 25a

Izen ematea urriaren 5ean irekiko da, adi egon!!

UEUren Natur Zientzien sailak antolatuta, Natur Zientzien II. Topaketa ospatuko da 2015eko azaroaren 28an eta 29an, Donostian.

Topaketak Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko jaio ziren. Bere lehen edizioa 2013an burutu zen, alorreko kide asko erakarriz. Aurreko edizioaren nondik norakoak hemen topako dituzu.

Ikusi hemen topaketari buruzko informazio osagarria: elkarrizketak, bideoak... naturzientzientopaketa.eus

Topaketak norberak egiten duen lana gainerakoei azaltzeko eta ingurukoek egiten duten lana ezagutzeko aukera emango duen plaza izango dira. Horretarako, Euskal Herriko naturan eta zientzian eragin zuzena duten hainbat gairen inguruko hitzaldiak izango dira; taldeek, elkarteek eta erakundeek egiten duten lanaren berri eman ahal izango dute posterren bitartez; euskara eta zientzia uztartzen ditugunean sortzen zaizkigun galderen inguruan gogoeta egingo dugu mahai-inguru bat osatuz; azkenik, elkar hobeto ezagutzeko eta landutako gaiei buruz aritzeko talde-bazkari eder batekin amaituko dugu topaketa.

Eskuratu hemen Natur Zientzien II topaketako hitzaldi eta komunikazioetako laburpenak: NZ2TOPA! liburuxka

 

Ezaugarriak:

  • Lekua: Eureka! Zientzia Museoa (Miramon, Donostia)
  • Egunak: 2015eko azaroaren 28a (larunbata) eta 29a (igandea)
  • Ordutegia: larunbatean 9:00-20:00 eta igandean 9:00-14:00

 

Natur Zientzien Topaketa 2013

Ikusi hemen Elhuyar Aldizkarian Topaketaren lehen edizioari buruz argitaratutakoa: Natur Zientzien I. topaketa: naturazaleen elkargunea.

 

Irakasleak

  • Martxel Aizpurua Agirre

    Biologoa eta erlezaina. Eusko Label eztigilea izan da urtetan. Arkamurka Natur Elkartea.

  • Ortzi Akizu Gardoki
  • Kepa Altonaga Sustatxa
  • Urko Aristi Urdampilleta
  • Miren Askasibar Bereziartua

    Biologoa, Paisaia S.L. enpresako kidea.

  • Haritz Azurmendi Lopetegi
  • Joserra Diez Lopez

    Biologian doktorea, EHUko irakaslea. Ikerlaria: ibaien funtzionamendu ekologikoa eta errestaurazioa, baita ingurumen hezkuntza eta haren didaktikan ere. UEUkidea.

  • Lur Epelde Sierra
  • Jakoba Errekondo Saltsamendi

    Nekazaritzan aditua. Bizi Baratzea proiektuko kidea.

    @bizibaratzea

  • Ion Garin Barrio

    Biologo lizentziatua, Aranzadiko Herpetologia saileko ikerlaria.

  • Aitor Laza Martinez
  • Maria Dolores Martinez Lopez d Dicastillo
  • Garikoitz Rios Urbaneta
  • Jon Toña Diaz
  • Jesus Mari Txurruka Argarate
  • Leire Urkidi Azkarraga
  • Miren Bego Urrutia Barandika
  • Bego Zubia Gallastegi

Helburuak

Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendea elkartzea, elkar ezagutzeko, eztabaidatzeko eta elkarrekiteko helburuarekin.

Edukiak

Hitzaldiak

Bi hitzaldi sorta izango dira:

  • Lurzorua, gizartearen euskarri
  • Energia eta etorkizuna

Tailerrak edo eztabaida saioak 4 izango dira:

  • Natura eta kirola
  • Hezeguneen errestaurazioa
  • Paisaiaren eraldaketa
  • Otsoa eta abeltzaintza

Mahai-ingurua

Zientziak komunikabideetan duen eta jokatu beharko lukeen paperaren inguruan eztabaidatzeko aukera izango dugu guztiok lau gonbidatu berezirekin batera.

PaleoUEU

UEUko natur zientzien sailaren hastapenez eta Euskal Herriko natur zientzien ikasketaren bilakaeraz arituko dira hiru gazte.

Ikusi hemen topaketari buruzko informazio osagarria: elkarrizketak, bideoak... naturzientzientopaketa.eus

Metodologia

Topaketen helburuari eutsirik, 4 motatako jarduerak izango dira:

  • Hitzaldi gonbidatuak. Egunari hasiera emateko hainbat hizlarik proposatutako gaien inguruko azalpena emango dute.
  • Tailerrak. Gai zehatzen inguruko lanketa talde txikietan (izena eman beharko da topaketetan matrikula gauzatzerakoan)
  • Posterrak. Norbere taldeko ikerketa, azterketa edo lan-eremua azaltzeko. Posterrak aurkezteko epea ireki zen.
  • Mahai ingurua. Egun, euskarak duen balioaz, presentziaz, beharraz, jarduteko.
  • Kafe etenak, luntxa, bazkaria. Elkarrekin hitz egiteko, elkar ezagutzeko, modu informalean elkarren arteko zubiak eraikitzeko aproposak.

Nori zuzendua

  • Ikerketa-taldeetako kideei
  • Unibertsitateko ikasleei
  • Natur Elkarteetako kideei
  • Naturzaleei
  • Naturaren kudeatzaileei
  • Erakundeei
  • Natur hezitzaile eta irakasleei
  • Euskal Herrian naturarekin interesatuta dagoen edonori

Egitaraua

2015-11-28

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:15

Ongi etorria eta akreditazioa

09:15-09:30

Topaketen aurkezpena

09:30-11:00

Hitzaldiak: Energia eta etorkizuna

  • 09:30 - 09:50 Trantsizio energetikoa Euskal Herrian: Iraunkortasuna eta Demokrazia Energetikoa. Ortzi Akizu (UPV/EHU)
  • 09:50 - 10:10 Energia berriztagarriak: Goiener. Maria Dolores Martínez (Goiener Kooperatiba)
  • 10:10 - 10:30 Aramaioko biomasa proiektua. Ion Toña (Aramaioko Udala)
  • 10:30 - 11:00 Eztabaida irekia
  • Ortzi Akizu Gardoki
  • Maria Dolores Martinez Lopez d Dicastillo
  • Jon Toña Diaz
11:30-14:00

Eztabaida saioak: Naturaren kudeaketaren adibide praktikoak

11:30-12:30 Eztabaida taldeka

  • Espezie mehatxatuak gune antropizatuetan. Ion Garin Barrio eta Aitor Laza (Aranzadi Zientzia Elkartea)
  • Ekosistemen errestaurazioa. Joserra Díez (UPV/EHUko irakaslea)
  • Zor ekologikoa: gure bizitzak Hegoaldean dituen ingurumen eraginak. Leire Urkidi (UPV/EHUko irakaslea)
  • Landa-paisaien oraina eta etorkizuna. Miren Askasibar (Paisaia SL)

 

12:30-14:00. Eztabaida orokorra

14:00-15:30

Bazkaria

15:30-17:30

Mahai-ingurua: Zientziaren bahea komunikabideetan: beharrezkoa ote da?

  • Urko Aristi (EiTB)
  • Miren Bego Urrutia (UPV/EHU)
  • Jakoba Errekondo (Agronomoa eta paisajista, paisaia kulturalean espezialista)
  • Bego Zubia (Elhuyar Fundazioa)
  • Urko Aristi Urdampilleta
  • Jakoba Errekondo Saltsamendi
  • Miren Bego Urrutia Barandika
  • Bego Zubia Gallastegi
17:30-18:00

Kafe etena

18:00-20:00

Posterren eta proiektu-eskaintzen saioa

2015-11-29

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Ongi-etorria eta akreditazioa

09:00-10:30

Hitzaldiak: Lurzorua: gizartearen euskarria

  • 09:00 - 09:20 Lurzoru kutsatuen osasuna Euskal Herrian: gaixotasuna, diagnostikoa, terapia eta sendaketa. Lur Epelde (Neiker-Tecnalia)
  • 09:20 - 09:40 Txakolina, atzotik gaurkorako bidea. Gari Rios (Itsasmendi mahastiak)
  • 09:40 - 10:00 Lurraren osasunetik bertako ekonomia eraikitzen. Haritz Azurmendi (Ximaurpila elkartea)
  • 10:00 - 10:30 Eztabaida irekia
  • Haritz Azurmendi Lopetegi
  • Lur Epelde Sierra
  • Garikoitz Rios Urbaneta
10:30-11:00

Kafe etena

11:00-12:00

paleoUEU: Jesus Mari Txurruka, Kepa Altonaga eta Martxel Aizpurua UEUren hastapenez

12:00-13:00

BioBertso saioa

Uxue Alberdi gaijartzailearen gidaritzapean, Xabier Amuriza, Onintza Enbeita eta Julio Soto izango dira bertsotan.

14:00-16:00

Bazkaria

Matrikulaziorako argibideak

1. Parte hartzeko ezinbestekoa da matrikulatzea.

  • Horretarako "Matrikulatu" botoia sakatu (goian, izenburuaren azpian dago), erristratu eta jarraitu sistemak ematen dizkizun argibideak.
  • Izena ematerakoan arazorik izanez gero, jarri gurekin harremanetan: Irati Iciar, 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus

2. Amaierako bazkaria:

Igandean, bukaerako bazkaria burutuko da, Hernaniko Jauregi Erretegian.

  • Menua 15€ dira.
  • Aurretik eman behar da izena, matrikula egiterakoan eta egunean bertan bazkarian izena emateko aukerarik ez da egongo.
  • Ordainketa UEUri egin behar zaio, matrikula egiterakoan emango dira argibideak.

3. Partaideen posta elektronikoak:

Topaketen elkarrekintza helburuarekin bat eginez, partaideen posta elektronikoen zerrenda banatuko da. Ez baduzu nahi zure helbidea zerrenda horretan agertzea, matrikula egiterakoan oharretan adierazi.

Oharrak

 

 

Jardunaldi honek Eusko Jaurlaritzaren Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren eta  Kutxa Ekogunearen laguntza dauka.

Etiketak

Euskal Herria, ingurumena, ikerketa, bilkura

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.