Jardunaldiak :: Informatika, Teknologia, Telekomunikazioa

IEB2009. Teknologia berriak, gaur eta bihar

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Bazkaria: 15.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko apirilaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko maiatzaren 7a

Aurtengo ekitaldiaren izenburua IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar izango da.

Teknologiaren kontzeptuak hainbat jakintza-arlo biltzen ditu, eta, horien artean, batez ere azken urteotan izandako garapenagatik, telekomunikazioak paper garrantzitsua betetzen du gure gizartean. Izan ere, informazioaren eta komunikazioen teknologiak (IKT) edo baliabide telematikoak gaur egun bizi garen Ezagutzaren edo Informazioaren Gizartearen oinarri dira.

Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoia da, eta honen bitartez edonork informazioa lortu, banatu eta prozesa dezake edonon, edonoiz. Internet ohikoa den gizarte honetan, ezinbestekoa bihurtu zaigu gure arteko komunikazioan, eta enpresetan baliabide estrategikoa da. Bestalde, Internet ezin da, gaur egun, elkarlana eta kooperazioa bezalako ideietatik aparte ikusi.

Oraingoan ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dugu. Batetik, arlo horretan izandako esperientzien berri ematea litzateke gure asmoa. Bestetik, ohi bezala, euskaraz garatutako softwarea aurkeztea ere nahi genuke.

Bilkuran aukera ezin hobea izango dugu teknologia kontu horien inguruko egoeraz eta etorkizunaz eztabaidatzeko.

Azken bi edizioetan bezala UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean ari gara Bilkura honen antolakuntzan.

Irakasleak

Helburuak

Etengabeko garapenean bizi den gizarte honetan, aurrerakuntza eta aldaketak gero eta arinago ematen ari dira, euskara eta euskaldunok ere egoerara moldatu eta irtenbideak ematen saiatzen gara. Jardunaldi hauetan garapen teknologikoen egoeraz hausnartu eta etorkizuneko panorama berrian gure komunikazioak duen etorkizuna aztertuko dugu.

Teknologia berriek gaur egun eta etorkizunean euskara normalizatzeko eskaintzen dituen aukerak aztertzeko ondoko helburu zehatzak finkatu ditugu:

  • Internet-ak eskaintzen dituen euskararen aldeko ekimenak ezagutzea
  • Internet eta teknologia berriak euskaraz garatzeko ematen diren aurrerapausuak ezagutzea
  • euskaraz landutako edo euskaraz erabiltzeko teknologiak euskal gizartean duen edo izan dezakeen eragina aztertzea
  • web 2.0 filosofiaren barruan euskaraz eramandako esperientziak ezagutzea

Eta zeharkako helburu bezala:

  • Jardunaldiak informatikaren alorrean lanean dihardutenen edo euskararen biziberritzearekin konprometituta daudenen topaleku eta bilgune izatea.

Edukiak

08:15-08:45 Harrera eta izen-ematea
08:45-09:00 Jardunaldien aurkezpena

 09:00-10:00 Lehenengo hitzaldi-saioa. Ikerketa eta semantika

   09:00

Euskararako hizkuntza teknologiak batuz: AnHitz proiektua.

 Igor Leturia (Elhuyar Fundazioa)

   09:30 Markatzaile sozialen hobekuntza posibleak

Arkaitz Zubiaga (UNED) eta Egoitz Gonzalez (UPV/EHU)

 10:00-11:00 Bigarren hitzaldi-saioa. Teknologia aurreratuak eta enpresa

10:00

 IP telefonia: Komunikabideen iraultza

 Jon Bonilla (Irontec)

10:30

 Mugak (geografia eta Euskal Herria kontestu teknologikoan)

 Luistxo Fernandez (CodeSyntax)

11:00-11:30 Atsedenaldia/kafea

 

11:30-13:30 Komunikazioak. Saio paraleloak (bakoitza: 20 minutu)

Esperientziak eta proiektuak Aplikazioak
  • IKASYS proiektua: Ordenagailu bidezko norberaren trebakuntza sistematikoa. Maite Gomez eta Oihan Odriozola (Ikastolen Elkartea)
  • Arraytxiki Web Lab: Txikia handi. Haritz Rodriguez (Kazetaria, Arraytxiki Web Laborategiko arduraduna, Euskaltube.com guneko sortzaile eta kudeatzailea)
  • Morfeo-EzWeb: Interneteko sarrera-orri pertsonalizatuak, software librean. Josu Azpillaga (CodeSyntax)
  • Union proiektua. Fagor Etxetresnak Koop. Elk.-an elkarreragingarritasuna ahalbideratuko duen ingurune baten sorkuntza. Jon Kepa Gerrikagoitia (Mondragon Unibertsitatea), Gorka Saratxaga (Comercio Electronico B2B2000) eta Jon Mikel Intsausti (Fagor Etxetresnak Koop. Elk.)
  • Ahotsak.com: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea. Asier Sarasua (Badihardugu Euskara Elkartea)
  • Buruxkak, UEUren liburutegi digitala. Iparrorratza Orientazio-Zerbitzua. Karmele Artetxe eta Ireide Arriolabengoa (UEU
  • Mugitu.com. Joseba Alberdi, Endika Esteibar (Softwarea Garatzeko Tresna Aurreratuak, UPV/EHU)
  • Pootle: itzulpenak web bidez egiteko aplikazioa. Julen Ruiz (Librezale taldea)
  • Zientzia eta teknologiarako hizkuntza arteko web-bilatzailea. Xabier Saralegi eta Maddalen Lopez de Lacalle (Elhuyar Fundazioa, I+G+B saila)
  • Sarean Zer? Interneteko berriak lotzeko baliabidea. Gregorio Hernandez (Eleka ingeniaritza linguistikoa)
  • Sinadura digital librea. Joseba Martos (zylk.net)Ikasplay: jolas hezitzaileak. Francisco Bodego (Ikasplay, S.L.)

13:30-15:30 Bazkaria

15:30-17:30 Gizartea, kultura eta artearen gaineko eragina

15:30 Mahai ingurua: Komunikabide idatzien etorkizuna

Eli Pombo (Argia), Iker Balentziaga (Berria/Hitza), Maite Ubiria (Gaur8/Kazeta.info)

Moderatzailea: Gorka Julio (Elurnet, UEU)

 

6:30

Artea eta teknologia berriak.

Urtzi Ibarguen (MobileSOSproject)

 

Metodologia

Aurreko bilkuretako arrakasta eutsirik, IEB2009 honetan ere 3 formato erabili ditugu:

- Hitzaldiak. Jardunaldietako gai nagusiari lotutakoak

- Komunikazioak: Esperientzia eta proiektuak eta Aplikazioak. Egun euskaraz burutzen ari diren proiektu ezberdinak ezagutzeko plataforma bihurtu da IEB2009. Horrela, paraleloan antolatutako komunikazio laburren bitartez parte hartzaileek gogoko dituzten aurkezpenetara joateko aukera dute.

- Mahai ingurua. Gaiarekin lotutako mahai inguru parte hartzailea antolatzen da, bertan iritzi trukaketa eta galdera-erantzunak egiteko aukera emanez.

Nori zuzendua

Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar.

Matrikulaziorako argibideak

  • Doaneko jardunaldiak dira baina izena eman behar da parte hartzeko.
  • Leku mugatuak daudenez bazkaria ordainketa dataren arabera onartuko da.

Babesleak

Etiketak

informatika, teknologia, IEB, Internet

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.