Jardunaldiak :: Ekonomia, Soziologia, Biologia eta Natur Zientziak, Kimika

Hondakinen kudeaketa eta tratamendua. Proiektuak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko uztailaren 6a

Azken 4 urtetako esperientziak jarraituz, Udako Ikastaroetan Hondakinen inguruko mintegia antolatu dugu.

Zalantzarik gabe azken garai hauetan hondakinen gaia gero eta garrantzi handiagoa lortzen joan da. Izan ere, IHOBEK egindako inbentario baten arabera 1980an 849.000 tona hiri-hondakin sortu omen zituzten EAEko herritarrek. Azkeneko datu ofizialek diote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 1.345.000 tona hiri-hondakin sortu dugula, eta Nafarroan 409.000 tona.

Baina gaia bere lekuan ipinteko, 2012ko munduko erradiografia eskaini beharko genuke, eboluzio garaikidea nolabait esatearren; datu megamakroskopikoetan oinarrituta, hots, hazkunde esponentzialak (biztanleria, energia, zaborra, plastikoak, lehengai ez organikoak, metalak, ….) ezagutzera eman behar dugu. Aldaketa guzti guztietan hondakinak sortzen direnez, honi buruzko ideia orokor batzuk plazaratu beharko dira. Zer dira hondakinak ? Zelan aurre egin sortzen ari garen hondakinen kopuru handi honi?

Galdera horiei erantzuteko antolatu genuen graduondokoa orain dela 4 urte. Hondakinen kudeaketa eta tratamendua graduondokoaren bukaerako proiektuak aurkeztuko dira, ikuspegi anitza eta berritzaile eskainiz.

Irakasleak

  • Haizea Agirre Barrena

    Hondakinen kudeaketa eta tratamendua 2014-2015

  • Mikel Anakabe Zubimendi

    Hondakinen kudeaketa eta tratamendua 2014-2015

  • Sabas Bedialauneta Gomez

    Hondakinen kudeaketa eta tratamendua 2014-2015

  • Arkaitz Bolunburu Landa

    Hondakinen kudeaketa eta tratamendua 2014-2015

  • Ane Egino Laborda

    Hondakinen kudeaketa eta tratamendua 2014-2015

  • Ainhoa Gaston Caminos

    Hondakinen kudeaketa eta tratamendua 2014-2015

  • Uxue Gonzalez Mendizabal

    Hondakinen kudeaketa eta tratamendua 2014-2015

  • Itziar Iglesias Calleja

    Hondakinen kudeaketa eta tratamendua 2014-2015

  • Olaya Mendoza Saez de Dallo

    Hondakinen kudeaketa eta tratamendua 2014-2015

  • Fernando Mijangos Ugarte

    Kimikan doktorea. UPV/EHUko irakaslea. UEUko kidea.

  • Aitor Narbaiza Amasorrain

    Hondakinen kudeaketa eta tratamendua 2014-2015

  • Amaia Ozaeta Mendikute

    Hondakinen kudeaketa eta tratamendua 2014-2015

  • Juan zubiaurre Acha

    Hondakinen kudeaketa eta tratamendua 2014-2015

Helburuak

  • Hondakinen kudeaketa eta tratamenduaren inguruko hausnarketa bultzatzea.
  • Hondakin kudeaketa eta tratamenduak azterketa eta irizpide akademikoen zabalkundea burutzea

Metodologia

BI jarduera mota proposatzen dira mintegiaren egunerako:

  • Hitzaldiak.
  • Poriektuen aurkezpena

Nori zuzendua

Hondakinen kudeaketa eta tratamenduan sakontzeko asmoa dutenei.

Egitaraua

2015-07-13

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-10:00

Comparative LCA of two approaches with different emphasis on energy or material recovery for a Municipal Solid Waste Management System in Gipuzkoa

10:00-10:30

HHen zabortegiek sortutako kutsaduraren aurrean hartu beharreko neurriak.

  • Mikel Anakabe Zubimendi
10:30-11:00

Zergatik hainbeste iskanbila Bergaran hondakinekin?

  • Ane Egino Laborda
11:00-11:30

Kaferako tartea

11:30-12:00

Plastikoak birziklagarriak dira? Eta nola birziklatzen dira

  • Uxue Gonzalez Mendizabal
12:00-12:30

Ecoembesek udalekin duen hitzarmen ekonomikoaren analisia.

  • Juan zubiaurre Acha
12:30-13:00

Hiri hondakinen bilketa sistema aldaketek garbiguneen erabileran izandako eragina Debagoienan

  • Haizea Agirre Barrena
13:00-13:30

Arrasateko hondakinen kudeaketa azken hamarkadetan zehar

  • Itziar Iglesias Calleja
13:30-14:00

Ondorioak

2015-07-14

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Materia organikoaren irtenbideak Euskal Herrian.

  • Aitor Narbaiza Amasorrain
09:30-10:00

Zure Hodakinekin 5 zentzuak/ontziak erabiliz, 6. zentzua garatu

  • Amaia Ozaeta Mendikute
10:00-10:30

Debako komertzioek sortzen dituzten hondakinen azterketa eta bilketa sistema berriaren ezarpena.

  • Sabas Bedialauneta Gomez
10:30-11:00

Lea Artibaiko hondakinen bilketa eta tratamendu jasangarriago baterantz.

  • Arkaitz Bolunburu Landa
11:00-11:30

Kaferako tartea

11:30-12:00

Merkatal guneetan, industrietan eta udal zerbitzuetan ze hondakin motak sortzen dira?

  • Olaya Mendoza Saez de Dallo
12:00-12:30

Hondakinak eta plastikoak. Plastikoak hondakin

  • Ainhoa Gaston Caminos
12:30-13:00

Balorazioak

13:00-13:30

Amaierako ekitaldia: Kalifikazioak eta oharrak. Diplomen banaketa. Talde argazkia.Talde bazkaria.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Babesleak

Etiketak

Eibar, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.