Jardunaldiak :: Hezkuntza

IkerGazte (maiatzak 13)

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko martxoaren 16a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko maiatzaren 5a

Asko gara ikerkuntzan dihardugunok eta asko gara eguneroko lan hori euskaraz egiten dugunok. Hemen, puntako ikerkuntza egiten dugu alor guztietan: giza zientzietan, gizarte-zientzietan, zientzia zehatzetan, teknologia eta arkitekturan edota osasunean.

Urteak daramatzagu UEUn arloz arloko profesional eta ikertzaileen bilkurak antolatzen, eta oraingo honetan jauzi garrantzitsu bat eman eta arlo guztietako ikertzaile euskaldunentzako bilgunea osatu nahi dugu. UEUren izaera bateratzaile eta integratzaileari zein UEUk euskararekiko duen konpromisoari eutsirik, IkerGazte 2015 ikertzaile euskaldunen lehen kongresua izango da 2015eko maiatzaren 13, 14 eta 15ean. Ikertzaile gazteen aldetik azken urteotan izan den hazkundea dela-eta, haiek bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea da xede nagusia. Gazte diogunean ibilbide zientifikoaz ari gara; tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresua.

Informazio guztia eta eguneratua IkerGazte webgunean topatuko duzu.

Helburuak

  1. Ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna handitzea.
  2. Ikerlarien arteko harremanak sendotzea.
  3. Euskarazko zientzia produkzioa areagotzea.

Edukiak

EGITARAUA

Asteazkena, maiatzak 13

  • 08:30 Harrera-mahaia irekiko da
  • 09:00-09:30 Harrera-ekitaldia: Agurra.
  • 09:30-10:30 Hitzaldi orokorra: PZ Myers
  • 10:30-11:00 Hitzaldi orokorra: Karmele Artetxe
  • 11:00-11:30 Kafea
  • 11:30-13:30 Ahozko aurkezpenak eta Posterrak
  • 13:30-15:00Bazkaria
  • 15:00-18:00 Tailerrak

Mahai-ingurua: Ikertzaile ibilbideaModeratzailea: Xabi PayaParte-hartzaileak: Amaia Zurutuza, Joserra Diez, Iñaki Peña, Goizeder BarberenaTestuen hizkuntza-kalitatea hobetzeko TAILERRA. BETETAAnder Altuna (UEU)Zure lana gizarteratzeko gakoak: komunikabideak eta sare sozialak. BETETA Beñar Kortabarria, Bego Zubia, Alaitz Otxoa de Eribe. Elhuyar Fundazioa

 

TAILERRAK

Mahai-ingurua: Ikertzaile ibilbideaModeratzailea: Xabi PayaParte-hartzaileak: Amaia Zurutuza, Joserra Diez, Iñaki Peña, Goizeder BarberenaTestuen hizkuntza-kalitatea hobetzeko TAILERRA. BETETAAnder Altuna (UEU)Zure lana gizarteratzeko gakoak: komunikabideak eta sare sozialak. BETETA Beñar Kortabarria, Bego Zubia, Alaitz Otxoa de Eribe. Elhuyar Fundazioa

Metodologia

Programa akademikoa 4 saio motak osatuko dute: hitzaldi orokorrak, ahozko komunikazioak, posterrak eta tailerrak.

Hitzaldi orokorrak:

  • Ikerketari edo euskarazko ikerketari edo baliabide orokorrei (dokumentazioa, inbertsioak...) lotutako hitzaldiak
  • Omenaldi eta errekonozimenduak
  • Lan erreferentzialen inguruko hitzaldiak
  • ...

Ahozko aurkezpenak eta posterrak:

  • Tesiak eta tesinak (bukatuak zein bidean)
  • Bukatutako proiektuak (emaitza zehatzak dituztenak). Postdok moduan egindako proiektuak edo zentro teknologikoetan egiten direnak ere sartzen dira atal honetan.

5 jakintza arloetan banatutako aurkezpenak izango dira, paraleloan programatuko direnak, baina 2/3 poster-saio batera programatuko dira, arloen arteko komunikazioa bultzatzeko.Ahozko eta posterretako programa arlokako batzordeek erabakiko dute.

Tailerrak: Tailerrak trasnbertsalak izango dira eta jakintza-arloen arteko harremanak bultzatzeko tresna.

Nori zuzendua

  • tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri
  • ikerkuntzako azken joerak eta lanak ezagutu nahi duzun horri
  • ikerkuntzako ibilbidea hasi nahi duzun horri
  • ikerketa-taldeko ardura duzun horri
  • edozein ikertzaileri

Matrikulaziorako argibideak

Ekarpena aurkezteko matrikula osoa behar daApirilaren 20tik aurrera EGUN BAKARRERAKO matrikulazioa zabalik egongo da.

Matrikulatzeko oharrak:

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, a.latatu@ueu.eus, (Ainhoa).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Babesleak

Etiketak

kongresua, ikerkuntza, sarea, dibulgazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.