Jardunaldiak :: Ekonomia, Soziologia
Jardunaldi hau UEU eta Emaús Gizarte Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.
Emaús Gizarte Fundazioak Unibertsitate-Komunitatean Ekonomia Solidarioko kontzeptu eta praktikak sustatu nahi ditu, honekin batera unibertsitate-eredu berri baten eraikuntzari ekarpena eginez. Unibertsitate-eredu berri hauek ekonomia alternatibo eta solidarioa sustatu behar eta ahal dezaketela uste dugu, campus mailan egiten diren hezkuntza prozesu formal eta ez formalak bateratuz. Intzidentzia prozesu honetan 5 urte daramatzagu EHU, MU, Deustuko Unibertsitatean eta UEUn. Proiektu honen emaitzak eta prozesuak ekarriko ditugu udako ikastarora:
Eskuratu hemen jardunaldiaren eskuorria.
Emaús Gizarte Fundazioa, Hezkuntza eta Inzidentzia saila. Ikastaroko dinamizatzailea.
Doktorea ekonomia zientzietan. UPV/EHUko irakaslea.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Harrera |
|
09:30-09:45 |
Aurkezpena
|
|
09:45-11:30 |
Esperientziak ezagutuz: Unibertsitate kritikoago bat, Beste Ekonomia eta Gizarte eredu bat sustatzeko.
|
|
11:30-12:00 |
Atsedena |
|
12:00-13:30 |
Mahaingurua eta galderak: Unibertsitatea izan al daiteke eragile eraldatzailea Beste Ekonomia eta Gizarte eredu bat sustatzeko?
|
|
13:30-15:00 |
Bertako produktuekin zizka-mizka eta atsedentxoa |
|
15:00-16:30 |
Tailerra. Unibertsitatean eraldaketa sustatzeko proposamenak eta ideia praktikoak, Beste Ekonomia eta Gizarte eredu baterantz.
|
|
16:30-17:30 |
Tailerra. Ekintza eraldatzaile bati ekingo al diogu? Artikulazio bideen definizio praktikoa, Beste Ekonomia eta Gizarte eredu baterantz.
|
|
17:30-18:00 |
Ikaspenak eta Agurra |
Ikastaro hau EMAUS Fundazioaren garapenerako proiektu baten barne dago, proiektu horrek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza jaso du.