Jardunaldiak :: Ekonomia, Soziologia

Beste ekonomia bat sustatzeko unibertsitate eredu eraldatzaileak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko ekainaren 28a

Jardunaldi hau UEU eta Emaús Gizarte Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.

Emaús Gizarte Fundazioak Unibertsitate-Komunitatean Ekonomia Solidarioko kontzeptu eta praktikak sustatu nahi ditu, honekin batera unibertsitate-eredu berri baten eraikuntzari ekarpena eginez. Unibertsitate-eredu berri hauek ekonomia alternatibo eta solidarioa sustatu behar eta ahal dezaketela uste dugu, campus mailan egiten diren hezkuntza prozesu formal eta ez formalak bateratuz. Intzidentzia prozesu honetan 5 urte daramatzagu EHU, MU, Deustuko Unibertsitatean eta UEUn. Proiektu honen emaitzak eta prozesuak ekarriko ditugu udako ikastarora:

  • Curriculumean Ekonomia Solidarioa barneratzea gizarte-mugimendu eta ekonomia solidarioko elkarteen parte hartzea sustatuz.
  • Campus mailan dauden mugimendu eta prozesu eraldatzaileekin aliantza eta elkarlana sustatu beste ekonomia eredu bat eraikitzeko.
  • Latinoamerikan ekonomia solidarioa sustatzen dauden unibertsitate-eredu eraldatzaileak ezagutu.
  • Unibertsitateka lana eta unibertsitateen arteko lana gai honetan.

Eskuratu hemen jardunaldiaren eskuorria.

Irakasleak

  • Saioa Arando Lasagabaster
  • Naroa Elortza Gorrotxategi
  • Olaia Larruskain Mandiola

    Emaús Gizarte Fundazioa, Hezkuntza eta Inzidentzia saila. Ikastaroko dinamizatzailea.

  • Irene Molero Gurrutxaga
  • Andoni Zulaika Arriaga
  • Mikel Zurbano Irizar

    Doktorea ekonomia zientzietan. UPV/EHUko irakaslea.

Helburuak

  • Ekonomia Solidarioa sustatzeko campus mailan hezkuntza-prozesu formal eta ez formalak martxan jartzen dituzten unibertsitate-eredu eraldatzaileak ezagutzea (bertakoak eta Latinoamerikan), eta hauen praktikak gure inguruan martxan jartzeko aukeraren inguruan eztabaida. Praktika onak eta hauen ezaugarriak aztertu.
  • Nola bateratu gizarte-mugimenduen/gobernuz kanpoko elkarteen gizarte-eraldaketa helburuak eta unibertsitateak gizartea eraldatzeko izan dezakeen ahalmena.
  • Nola indartu campus mailan eraldaketa eta ekonomia solidarioa sustatu nahi duten ikasle eta gizarte elkarteak.

Edukiak

  • Beste ekonomia bat sustatzeko unibertsitate-eredu eraldatzaileak. Esperientzia eta emaitzak aurkeztu
  • Mahai ingurua kasuak eta esperientziak azaltzeko, eztabaidarekin.
  • Unibertsitate bakoitzean egin daitekeen intzidentzia eta eraldaketa ildoa.
  • Unibertsitateen artean gai honetarako egin daitekeen elkarlana.
  • Nola bideratu daitezkeen kurtsotik ateratako ekarpenak.

Metodologia

  • Emaúsek izandako esperientzien eta Latinoamerikako praktika onak eta bertakoak aurkeztu
  • Mahaingurua: Beste Ekonomia bat sustatzeko unibertsitatean egin daitezkeen ekimenak. Aukerak eta zailtasunak
  • Sortzen diren proposamen eta ideiak praktikan jartzeko estrategia posibleak

Nori zuzendua

  • Unibertsitea: irakasleak/ikasleak/ikasle-mugimenduak
  • Gizarte mugimenduak, gobernuz kanpoko elkarteak, ekonomia solidariokoa elkarte eta enpresak

Egitaraua

2015-07-03

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Harrera

09:30-09:45

Aurkezpena

  • Iñaki Alegria Loinaz. UEUko Zuzendaria.
  • Olaia Larruskain Mandiola. Emaús Gizarte Fundazioa 
09:45-11:30

Esperientziak ezagutuz: Unibertsitate kritikoago bat, Beste Ekonomia eta Gizarte eredu bat sustatzeko.

  • Mikel Zurbano Irizar
  • Saioa Arando Lasagabaster
  • Naroa Elortza Gorrotxategi
  • Olaia Larruskain Mandiola
  • Irene Molero Gurrutxaga
  • Andoni Zulaika Arriaga
11:30-12:00

Atsedena

12:00-13:30

Mahaingurua eta galderak: Unibertsitatea izan al daiteke eragile eraldatzailea Beste Ekonomia eta Gizarte eredu bat sustatzeko?

  • Klaseetan, ikerkuntzan, Campus mailako ekintzetan, Praktika eta Gradu/Master bukaerako proiektuetan… prozesu eraldatzaileak nola hasi eta indartu
  • Ikasle mugimenduaren papera eta garrantzia
  • Unibertsitate desberdinen arteko elkarlana egitea posible al da Beste Ekonomia eta Gizarte eredu bat sustatzeko?
13:30-15:00

Bertako produktuekin zizka-mizka eta atsedentxoa

15:00-16:30

Tailerra. Unibertsitatean eraldaketa sustatzeko proposamenak eta ideia praktikoak, Beste Ekonomia eta Gizarte eredu baterantz.

  • Lan bateratu bat egin al dezakegu Irakasle - Ikertzaile – Ikasle - Gobernuz Kanpoko Erakunde - Gizarte Mugimenduek
  • Zer behar da harreman eta elkarlan hau artikulatzeko?

 

16:30-17:30

Tailerra. Ekintza eraldatzaile bati ekingo al diogu? Artikulazio bideen definizio praktikoa, Beste Ekonomia eta Gizarte eredu baterantz.

  • Ekintzak proposatu, antolaketa garatu eta martxan jartzeko bideak irudikatu.
17:30-18:00

Ikaspenak eta Agurra

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Ikastaro hau EMAUS Fundazioaren garapenerako proiektu baten barne dago, proiektu horrek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza jaso du.

Etiketak

jardunaldia, udako ikastaroak, Eibar, EMAUS

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.