Jardunaldiak :: Bibliotekonomia, Dokumentazioa

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen I. Bilkura. Lankidetza ardatz, euskara bitarteko, herritarra helburu

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.30 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko ekainaren 26a

Informazioa eta dokumentazioa kudeatzen dugun profesionalon sektoreak (liburuzainak, artxibozainak eta dokumentalistak) ez du egitura sendorik, sakabanatuta eta atomizatuta dago; ondorioz, behar handia dago alor honek bizi duen egoeraren diagnostikoa egin eta etorkizuneko lankidetza eta elkarlanerako aukeren inguruan hausnartu eta proposamenak jasotzeko. Garrantzi handikoa da, beraz, sektore osoko profesionalak elkartzea ahalik eta iritzi gehien bildu eta ahalik eta adostasunik handienarekin etorkizuneko lankidetza-aukerak diseinatzeko. Euskara izango da lankidetza honen onuradun garbi bat.

Jardunaldi hau ALDEE eta UEUren artean elkarlanean antolatu da.

Eskuratu hemen jardunaldiaren eskuorria eta egitaraua.

Irakasleak

  • Teresa Agirreazaldegi Berriozabal

    UPV/EHUko argitalpen zerbitzua

  • Eva Alberdi Zubiaurre

    Eibarko Udal Artxiboa

  • Iñaki Arrieta Baro

    Euskomedia Fundazioa

  • Amaia Arroyo Sagasta

    Hezkuntzan eta Komunikazioan doktorea. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria. UEUko kidea.

  • Jon Bagües Erriondo

    Eresbil

  • Igor Idoate Irazabal

    Markinako Udal Liburutegia

  • Maite Lopetegi Campano

    Donostiako Udal Liburutegia

  • Arantza Mariskal Balerdi

    Tabakalera Ubik sorkuntza liburutegia.

  • Ramon Martin Suquia

    Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

  • Ziortza Onaindia Bereziartua

    Iurretako Udal Liburutegia

  • Arantzazu Oregi Goñi

    Bergarako Udal Artxiboa

  • Marie Andrée Ouret

    Baionako Mediateka

  • Marian Piñeiro Fernandez

    rel="external">EHU-UPVko Carlos Santamaría bibliotekako  zuzendaria

  • Patxi Zubizarreta Dorronsoro

    Idazlea

Helburuak

  • Informazioaren eta dokumentazioaren kudeatzaileak elkartzea bilkura baten inguruan.
  • Arlo profesionalaren diagnostiko orokorra egitea: aukerak, mehatxuak, indarguneak, ahulguneak.
  • Etorkizuneko elkarlaneko aukerei buruz hausnartu eta proposamenak jasotzea.

Metodologia

Batetik, gure sektoretik kanpo dagoen pertsona batek, kasu honetan, Patxi Zubizarreta idazleak, bere ikuspegia azalduko digu gure lanbideaz eta gure profesioaren inguruan duen iritziaz.

Bestetik, bi mahai-inguru zabal antolatu nahi izan ditugu, parte-hartzaile bakoitzak modu eskematiko eta sintetikoan bere ikuspegia eman dezan, lehen mahai-inguruan, egoeraren diagnostikoa eginez eta, bigarrenean, etorkizuneko elkarlanerako aukerak aipatuz.

Bukatzeko, dinamizatzailearen egitekoa izango da, batetik, mahai-inguruetako parte-hartzaileek duten denbora mugatua errespeta dezaten eta, bestetik, entzuleen parte-hartzea sustatu, beraien iritziak eman ditzaten..

Nori zuzendua

Informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketan diharduen oro: liburuzain, artxibozain, dokumentalista...

Egitaraua

2015-07-01
Ordua Edukiak Irakaslea
08:45-09:10

Harrera

09:10-09:30

Aurkezpena

  • Iñaki Alegria Loinaz. UEUko Zuzendaria.
  • Goyo Layana. ALDEEko lehendakariordea
09:30-10:00

Nola ikusten du idazle batek informazioa kudeatzen dugun profesionalon jarduna? Nola ikusten du gure lanbidea? Nolakoa etorkizuna?

  • Patxi Zubizarreta Dorronsoro
10:00-11:30

Lehen mahai ingurua

Egoeraren azterketa eta diagnostikoa.

Partaideak:

Dinamizatzailea: Jon Bagües - Eresbil

  • Teresa Agirreazaldegi Berriozabal
  • Eva Alberdi Zubiaurre
  • Arantza Mariskal Balerdi
  • Ramon Martin Suquia
  • Ziortza Onaindia Bereziartua
  • Marian Piñeiro Fernandez
11:30-12:00

Atsedenaldia

12:00-13:30

Bigarren mahai-ingurua

Lankidetza eta elkarlanerako aukerak.

Partaideak:

Dinamizatzailea: Jon Bagües – Eresbil

  • Iñaki Arrieta Baro
  • Amaia Arroyo Sagasta
  • Igor Idoate Irazabal
  • Maite Lopetegi Campano
  • Arantzazu Oregi Goñi
  • Marie Andrée Ouret
14:00-16:30

Bazkaria

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Jardunaldia bukatu ondoren, bazkaria egingo da hizlari eta partehartzaileekin, besteak beste, inpresioak partekatu, harremanak sendotu eta etorkizuneko elkarlanei buruz hitz egiteko.

Bazkaria matrikula prezioaren barne dago.