Jardunaldiak :: Soziologia

Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian.

  • Hasiera-data: 2015(e)ko ekainaren 25a
  • Amaiera-data: 2015(e)ko ekainaren 26a
  • Tokia: Iruñea - Katakrak liburudenda
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/katakrak-liburudenda/
  • Ordutegia: Osteguna-Ostirala. Ostegunean, 9:00-13:30/15:00-17:00 eta Ostiralean 9:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko ekainaren 15a

‘Herria, nazioa, estatua... eta euskararekin zer?’ gaia lantzea du xede Jakin Fundazioak eta UEUk lankidetzan antolatu duten ikastaro honek. Azkenaldian, Katalunia eta Eskoziako burujabetza prozesuen eraginez, gurean indarra hartu duen eztabaida da, eta diskurtso berriak azaldu dira, nola euskalgintzan nola akademiaren eremuan. Horregatik, ikusi dugu beharrezko eztabaida eraikitzaile bati leku egitea. Galdera zahar-berri ugari planteatu dira: hala nola, zertaz ari gara euskal estatuaz ari garenean? Naziogintza eta estatugintza euskaratik igaro behar al dira? Euskara eta abertzaletasuna apaldu beharrean al daude independentziaren alde egingo duen subjektu politiko zabal bat eratzeko? Hala balitz, abertzaletasuna eta euskara binomio klasikoa bukatu dela esan liteke? Euskarak zer leku behar duen izan burujabetza politikoaren prozesuan, edozein dela prozesu horren forma eta eskuduntza maila? Nola berritu behar du euskarak eta euskaltasunak bere iruditeria kolektiboa gero eta hegemonikoago izan dadin?

Honetaz guztiaz hausnartzeko, bi egunez, gai honetan aditu eta aritu diren hamahiru lagun bilduko ditugu Iruñeko Katakrak liburudendan. Joxe Azurmendi EHUKo filosofia katedradun eta saiakeragileak emango du sarrera hitzaldi nagusia. Ondoren, Alaitz Aizpuru, Mario Zubiaga, Koldo Izagirre, Xan Aire, Jule Goikoetxea, Julen Arexolaleiba, Joxe Manuel Odriozola, Eduardo Apodaka, Gaizka Aranguren, Idurre Eskisabel, Andoni Olariaga eta Iñaki Martinez de Luna ariko dira.

Ikusi hemen ekitaldian ateratako argazkiak, bideoak eta hedabideen jarraipena hemen: Euskara estatugintza eta naziogintzaren erdian.

 

Irakasleak

  • Xan Aire Hasquet

    Kazetaria.

  • Alaitz Aizpuru Joaristi

    Filosofian lizentziatua. 56ko belaunaldia deitu ohi denean aditua. Bereziki Txillardegiren eta Joxe Azurmendiren pentsamendua landu du. UEUkidea.

  • Eduardo Apodaka Ostaikoetxea

    Filosofian lizentziatua, Soziologian doktorea eta UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea. UEUkidea.

  • Gaizka Aranguren Urroz

    Informazio Zientzietan lizentziatu, Europar Ikasketetan Diplomatu eta Zientzia Politikoetan doktore ikasketak egindakoa da. Ikus-entzunezko zein idatzizko komunikabide desberdinetan aritu da ardura maila desberdinetan (EITB, Canal 4, Egunkaria...), enpresa kudeaketari ekin zion arte. Albaitaritza S.A.ko kudeatzaile, Nabarralde S.L.-ko sortzaile, Euskokultur Fundazioko kudeatzaile... Egun, Labrit Multimedia S.L.ko zuzendari da, 2009. Urtean sortu zuen Ondare ez-materiala eta komunikaziogintza uztartzen duen enpresa.

    Unibertsitatea.net atarian  elkarrizketa.

  • Julen Arexolaleiba Biteri
  • Joxe Azurmendi Otaegi

    Filosofian doktorea eta UPV/EHUko irakaslea. UEUkidea.

  • Alberto Barandiaran Amillano

    Hekimen. Kazetaria eta idazlea. Berriako kidea.

  • Andoni Eizagirre Eizagirre
  • Idurre Eskisabel Larrañaga

    Kazetaritzan lizentziatua, UPV/EHUko irakaslea.

  • Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba

    EHUko irakaslea eta UEUkidea.

  • Joxe Manuel Odriozola Lizarribar
  • Andoni Olariaga Azkarate

    Filosofian lizentziatua eta EHUko doktoregaia. UEUkidea.

  • Mario Zubiaga Garate

    Politika Zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea. UEUkidea.

    @zuribia

Edukiak

Ekainaren 25ean, osteguna

Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian.

  • 8:30-9:00 - Harrera eta material banaketa.
  • 9:00-9:15 - Aurkezpena. Iñaki Alegria, UEUko zuzendaria, eta Lorea Agirre, Jakineko zuzendaria.
  • 9:30-10:30 - Sarrera hitzaldia. Joxe Azurmendi.
  • 10:30-10:45 - Galderen tartea.

Nondik gatoz?

  • 10:45-11:15 - Hitzaldia. Alaitz Aizpuru.

11:15-11:30 - Atsedenaldia.

Non gaude?

  • 11:30-12:00 - Hitzaldia. Mario Zubiaga.
  • 12:00-12:30 - Hitzaldia. Koldo Izagirre.
  • 12:30-13:00 - Hitzaldia. Xan Aire.
  • 13:00-13:30 - Galderen tartea.

13:30-15:00 Bazkaria.

  • 15:00-17:00 - Mahai ingurua. Partaideak: Jule Goikoetxea, Julen Arexolaleiba, Mario Zubiaga eta Joxe Manuel Odriozola. Moderatzailea: Andoni Eizagirre.

 

Ekainaren 26a, ostirala

Euskararen iruditeria eta diskurtsoa berritzen. Euskal munduaren bersormena.

  • 9:15-9:30 - Aurkezpena.
  • 9:30-10:00 - Hitzaldia. Eduardo Apodaka.
  • 10:00-10:30 - Hitzaldia. Gaizka Aranguren.
  • 10:30-11:00 - Hitzaldia. Idurre Eskisabel.
  • 11:00-11:30 - Galderen tartea.

11:15-11:30 - Atsedenaldia.

  • 11:30-13:00 - Mahai ingurua. Partaideak: Andoni Olariaga, Idurre Eskisabel eta Iñaki Martinez de Luna. Moderatzailea: Alberto Barandiaran.
  • 13:00-13:30 - Galderen tartea.

13:30-14:00 - Irakurketa dramatizatua: Metrokoadroka kolektiboa. Oier Guillan eta Amaia Corral.

Matrikulaziorako argibideak

Jardunaldiaren matrikula doan da, baina ezinbestekoa da izena ematea.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikula egiaztagiria da.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

OHARRA: jardunaldia doan da, izena ematerakoan ez egin kasu ordainketari buruzko argibideei, automatikoki sortzen dira-eta.

Oharrak

Bazkaria matrikularen bare dago. Alergia edo intolerantziaren bat baduzu, jakinarazi antolatzaileei mesedez (i.iciar@ueu.eus).

Etiketak

jardunaldia, udako ikastaroak, Iruñea, Jakin aldizkaria

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.