Jardunaldiak :: Ekonomia, Soziologia, Baratzezaintza, Nekazaritza

Elikadura Burujabetza eta Agroekologia ikertzen. Ba ote dago Elikadura Burujabetzan eta Agroekologian euskal ikertzaile sare bat sortzerik?

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko ekainaren 15a

Euskal Herrian ez gara gutxi Agroekologiari eta Elikadura Burujabetzari loturiko gaietan ikertzen gabiltzan pertsona, talde, elkarte edota eragileak. Diziplina askotatik ibili ere. Elkarren artean konexioak egon badaude, baina lotura estuagoak falta dira, elkar hobeto ezagutzea eta kolaborazio esparruak sortzea edo indartzea.

Zein gaietan ari gara ikertzen eta sakontzen? Posible ote da arlo garrantzitsu honen bueltan ikerketen mapa on bat egin eta ikerlariak artikulatzea?

Helburuak

Helburuak bi ardatz nagusiren inguruan biltzen dira:

  • Batetik, arloaren bueltako ikerlariok bildu eta ikerketa ezberdinak labur aurkeztea
  • Eta bestetik, elkarrekin gogoetatu zeintzuk izan daitezkeen etorkizunean kolaboratzeko bideak eta ikerlariak saretzeko aukerak.

Edukiak

9:00-9:30 HARRERA

9:30-11:00 SAIO OROKORRA

ARETO NAGUSIAN

9:30 Euskal nazioarteko lankidetzaren eragina elikadura burujabetza agendaren gainean: EHNE-Bizkaiaren kasua.

 Gonzalo Fernández (HEGOA Institutoa)

9:40 Euskal Herriko Udaletatik Elikadura Burujabetza Eraikitzen.

Silvia Piris. Bizilur Elkartea eta Etxalde Mugimendua

9:50 Ideia bati bizia emanez: Elikadura Burujabetzako esperientzia ekonomikoetan, bideragarritasun integraleko prozesuetarako tresna praktikoa.

Assumpta Ayerdi, Olaia Larruskain, Asier Arcos, Isa Alvarez. Emaus eta EHNE-Bizkaia

10:00 EHKOlektiboa, agroekologiaren lanketan.

Aloña Bereau. EHKOlektiboa

10:10 Komertzializazio agroekologikoaren adierazle sistema: Nola banatzen ditugu gure elikagaiak?.

Mirene Begiristain. UPV-EHU

10:20 Azokak, tokiko garapenean giltzarri.

Ainhoa Zabala Arretxe

10:30 Tokiko nekazarien azoken eragin ekonomiko eta sozialaren azterketa Gipuzkoako lurraldearen elikadura estrategia baten eremuan.

Eduardo Malagón eta Mirene Begiristain. UPV-EHU

10:40 Elikadura Burujabetzaren Sustapena EAEko Ikastetxe Publikoetako Jangela Zerbitzuaren Bidez

Artitzar Erauskin Tolosa. UPV-EHU

10:50 Merkataritza liberalizazio politiken ondorioak nekazaritzan: elikadura ziurgabetasuna eta gosea.

Efren Areskurrinaga Mirandona UPV-EHU

 

11:00 kafe etena

 

11:30-13:45 SAIO PARALELOAK

ARETO NAGUSIAN

11:30 Lorearen metodologia Bizkaian. Iraunkortasunerako adierazleak.

Julen Azkoaga

11:40 Bideragarria al da kruziferoen laborantza otsaila eta ekaina artean kantauri isurialdean?

Elena Sauco, Iban Sabalza, Iker Goikoetxea (Karabeleko etxaldea)

11:50 Landa ekoizpenerako lurren egokitasuna identifikatzeko metodologia. Hastapena.

Leire Milikua Larramendi 

12:00 ELIKADURA BURUJABETZA: ELIKAGAIEN ZIENTZIA GONBIDATUA?

Olaia Martínez González eta Iñaki Etaio Alonso. UPV-EHU

12:10 TKNIMEAL eta BIOTKNIFISH

Aritz Lekuona eta Jon Salmeron. Ekonek, S.L. eta Tknika.

12:25 Lurraren emankortasuna Ximaurpila Elkartea.

Andrea Rodriguez Goñi

12:35 Bertoko latxa ardi eta haragitako behi sistemen iraunkorasunerako elikadura aukera berritzaileak.

Nerea Mandaluniz. NEIKER-Tecnalia

12:45 LURBIDE. Azkoitia elikadura burujabetzaren bidean: nekazaritza ekologikoan enplegu iraunkorra sortzen.

Pedro Alberdi. Lurbide

12:55 Debagoiena Eraldatzen eta EreindaJan Elkartea.

Onintze Guridi. Bagara Herringintzan koop.

13:10 SORALUZE ELIKADURA BURUJABETZARANTZ.

Irati Trebiño

13:20 "NORK ELIKATZEN DU DONOSTIA?- Nekazaritza elikagai sektorearen diagnosia.".

Ion Uranga eta Joy Carey

13:30 ELIKADURA BURUJABETZA ETA AGROEKOLOGIA LARRABETZUKO ESKOLA JANTOKIAN.

Uxue Arbe

13:40 Bidazi eta Bidasoaldeko azoka parte hartzailea: muga-gaindiko herritar sarea.

Oier Fuentes. Bidazi.

 

IKASGELAn

11:30 Elikadura burujabetza ondasun komunen ikuspuntutik: kontzeptuen ezaugarritzea eta Europan gaur egun martxan dauden ekimenen azterketa enpirikoa.

Ekhi Atutxa. UPV-EHU, Civersity ikerketa taldea

11:40 (Auto)ikerketa agroekologikoa: limiteak eta potentzialtasunak.

Marc Badal Pijuan

11:50 Euskal gazteak eta lurra: ortua, gizartegintza alternatiborako gako.

Joseba Azkarraga Etxagibel, Amaia Nicholson, Annette Desmarais

12:00 Hazi eta nekazal-barietateen inguruko jakintza, erabilera, praktika eta giza harremanei buruzko ikerketa etnografikoa.

Marta Barba Gassó.

12:10 Baserriaren bilakaera eta etorkizuna Usurbilgo emakumeen bizipen eta ahotsetan

Leire Urkidi. Ekopol. UPV-EHU

12:20 Lurrera itzultzeko hezi: EHNE-Bizkaiako hezkuntza agroekologikoaren eragina 2000 - 2015 urte tartean.

Patxi Juaristi, Joseba Azkarraga eta Annette Desmarais

12:30 ELIKADURA BURUJABETZAREN ERAIKUNTZA ARABAKO LAUTADAN – NEKAZARIEN ESKUTIK.

Joseba Fernandez de Landa Aguirre

12:40 Ikerketa Ekintza Parte Hartzailea Trantsizio Agroekologikoan.

MJ.IMAZ, I.VIRTO, M.KORMENZANA

12:50 Ekintza Parte hartzaile Ikerketa bitartez Basherri Sarearen trantsizio agroekologiko sozialerantz hurbilketa.

Aintzira Oñederra Aramendi

13:00 ELIKADURA SISTEMA JASANGARRIAREN ALDEKO MANIFESTOA GASTEIZEN.

Uxue Arbe

13:10 Arratiko Zentzunek: Lokalki ekoiztu eta kontsumitzearen garrantzia 6 zentzumenetatik lantzeko herri laborategia

Amaia Quesada Diez, Eider Aldape Martin, Irune Jiménez González, Izaskun Urbaneta Ocejo, Mar Garrote

 

13:50-15:00 BAZKARIA

15:00-17:30 ARRATSALDEKO MINTEGIA.

  • Bateratze solasaldia
  • Galdeketa taldetan
  • Galdeketaren ondorioak konpartitzea

Metodologia

Bilkuraren helburuak zeintzuk diren kontutan izanik, arreta berezia eskaini diogu bai eskaintza akademikoari bai eta tarteko atseden tarteei ere.

Horrela, bilkuraren helburua goizean nor-zertan dabilen ezagutzera fokalizatuko da, aurkezpen eta galdera-erantzunen bitartez.

Arratsaldean aldiz, hausnarketarako tartea izango da, sarearen egituraketa, proiektuen uztarketa, etorkizunerako ildoak... landuz.

Kafea eta luntxa egongo da, atsende tarteetan modu infrmalean elkar-ezagutzak beste era batera jorratzeko.

Nori zuzendua

“Ikerketa” hitzak zentzu zabala izan dezake.

Jardunaldi hauetara bildu nahi ditugu bereziki elikadura burujabetza edota Agroekologia lan ardatz iraunkor dutenak, edo izan nahi dutenak (halere, kontuan hartuko dira arloan ikerketa puntualen bidez sartu-irtenak egin dituztenak ere). Izan ere, topagune hau lehen pauso gisa ulertzen dugu, lehen hurbilpen bat nor zertan gabiltzan identifikatzeko, eta hortik aurrera kolaborazio esparruak irekitzeko; baita ikerlariok saretzeko bideak aztertzeko ere.

Nola ulertzen dugu Agroekologia eta honi loturiko ikerketa? Ikerketaren ahalduntze ikuspegia dugu oinarri, helburu dugu elikadura burujabetzaren aldeko praxiak boteretzea, eta ikerketa egitasmoak sektoreko eragileekin —baserritarrekin eta hauen erakundeekin— pentsatu, konpartitu eta garatzeko asmoarekin egiten dugu bat. Agroekologia zientzia da, teknika sorta gisa ere uler liteke, baina gizarte alternatiba ere bada. Ekoizpen alternatibo gisa ulertzen dugu batetik, alternatiba politiko gisa bestetik.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

  • Matrikularen barne sartzen da egitarau akademikoa, eguneko kafea eta eguerdiko luntxa.
  • Komunikazio egilea matrikulatu egin beharko da

Etiketak

jardunaldia, udako ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.