Jardunaldiak :: Politika, Soziologia
Ikusi hemen jardunaldian grabatutako bideo-kronika.
Geopolitikaren ikuspegitik azken urteetan ematen ari den aldaketa izugarria da. AEB-en hegemonia kolokan dago aspaldi eta hau ez galtzearren egindako esku-hartzeak ondorio latzak izan ditu: Estatu Islamikoa edo Altxamendu faxista Ukrainian besteak beste.
Gaur egungo munduaren funtzionamenduari so, kontzeptu jakin batzuk lantzea dugu nahia, inperialismoa bereziki eta kapitalismo neoliberala besteak beste. Hau guztia oinarri, munduan ematen diren gatazka eta prozesu ezberdinak ulertzeko gakoak landu nahi ditugu. Kontinenteka, Europan emandako “koloreetako iraultzak” deritzotenak, Ukainiari bereziki erreparatuz. Amerika Latinako prozesu bolivartarra zein Jatorrizko Herrien ahalduntzea; arreta berezia gobernu postneoliberaletan eta ALBA-TCP moduko integrazio prozesuetan ipiniz. Azkenik Mundu Arabiarra eta Palestinaren garrantzia, “udaberri arabiarraren” ondorioen azterketa eginez.
Jardunaldi hau UEUk eta Askapena taldeak elkarlanean antolatu dute.
Eskuratu hemen jardunaldiko eskuorria.
Ikusi hemen Unai Vazquezi egindako elkarrizketa eta bideoa.
Ingeles eta Euskal Filologian lizentziatua. Egun Armentia ikastolan irakaslea da. Askapeneko militantea, Palestinan brigadista eta Estatu Sionistaren kontrako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren (BDZ) mugimenduko kidea da.
Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzailea da, Leioako Gizarte eta komunikazio Zientziak fakultatean, Zientzia Politikoak Sailean. Azkeneko arlo honetan Doktorea da. “Parte Hartuz” ikerketa taldean hartzen du parte. UEUko kidea da.
webgunea: http://asierblas.com/
Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua. Kultur proiektuen zuzendaritzan masterra. Euskaltzaleen Topaguneko teknikaria.
Ikus entzunezko Komunikazioa eta Kazetaritzako ikasketak burutu zituen Leioko unibertsitatean. Bere militantzia politikoari ikastetxean ekin zion ikasle mugimenduan eta ondoren Ikasle Abertzaleak antolakundean jarraitu.Gaur egun Askapena erakuden internazionalistan kokatzen da.
Twitter: @aidegatxo
Gizarte Langile eta Soziologoa, Nazioarteko Ikasketetan Masterra eta doktoregai. Egun UPV/EHU-ko irakaslea. Ikerketa taldeak: GEALC-LAKIT eta Hegoa Institutuko “kooperazio kritikoa eta Gizarte Mugimenduak”. Unibertsitatetik kanpo, “Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea” GITE-IPES eta “Askapena”-ko kidea da.
Academia.edu: https://easynet.academia.edu/UnaiBarakaldo
Orokorrean klase magistralak izango da oinarria, power point, irudi zein bideokin lagunduta adibide gisa. Hala ere, tarteka, beste motako dinamika parte hartzaileak egingo dira idei nagusiak barneratze aldera. Horretaz gain, aurkezpen guztietan tarte bat utziko da galderak egiteko edo eztabaida burutzeko.
Mundua, nazioarteko harreman eta sistema kapitalista patriarkal-neoliberal honen funtzionamenduan interesa duen edonorrentzat. Ez dago adituei zuzenduta eta gaiak oinarritik landuko dira, gakoei erreparatuz. Hizlarien artean, adituak zein arituak ditugu, alegia irakasleak zein militante internazionalistak.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Harrera |
|
09:30-10:00 |
Agurra
|
|
10:00-11:30 |
Inperialismoa atzo eta gaur |
|
11:30-12:00 |
Atsedenaldia |
|
12:00-13:30 |
"Nuestra América". Amets baten eraikitzearen aukera eta mehatxuak |
|
13:30-15:00 |
BazkariaBertan izango da eta matrikularen prezioan sartzen da. |
|
15:00-16:30 |
Mundu Arabiarra eta Palestina. Udaberritik negu gorrira |
|
16:30-17:00 |
Atsedenaldia |
|
17:00-18:30 |
Europa: Guda hotzetik glaziazio berrira |
Askapenako kideak