Jardunaldiak :: Politika, Soziologia

Munduari so: XXI. mendeko inperialismoaren hausnarketa prozesu ezberdinen gakoei erreparatuz.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko maiatzaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko ekainaren 4a

Ikusi hemen jardunaldian grabatutako bideo-kronika.

Geopolitikaren ikuspegitik azken urteetan ematen ari den aldaketa izugarria da. AEB-en hegemonia kolokan dago aspaldi eta hau ez galtzearren egindako esku-hartzeak ondorio latzak izan ditu: Estatu Islamikoa edo Altxamendu faxista Ukrainian besteak beste.

Gaur egungo munduaren funtzionamenduari so, kontzeptu jakin batzuk lantzea dugu nahia, inperialismoa bereziki eta kapitalismo neoliberala besteak beste. Hau guztia oinarri, munduan ematen diren gatazka eta prozesu ezberdinak ulertzeko gakoak landu nahi ditugu. Kontinenteka, Europan emandako “koloreetako iraultzak” deritzotenak, Ukainiari bereziki erreparatuz. Amerika Latinako prozesu bolivartarra zein Jatorrizko Herrien ahalduntzea; arreta berezia gobernu postneoliberaletan eta ALBA-TCP moduko integrazio prozesuetan ipiniz. Azkenik Mundu Arabiarra eta Palestinaren garrantzia, “udaberri arabiarraren” ondorioen azterketa eginez.

Jardunaldi hau UEUk eta Askapena taldeak elkarlanean antolatu dute.

Eskuratu hemen jardunaldiko eskuorria.

Ikusi hemen Unai Vazquezi egindako elkarrizketa eta bideoa.

Irakasleak

  • Alaitz Amundarain Oronoz

    Ingeles eta Euskal Filologian lizentziatua. Egun Armentia ikastolan irakaslea da. Askapeneko militantea, Palestinan brigadista eta Estatu Sionistaren kontrako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren (BDZ) mugimenduko kidea da.

  • Asier Blas Mendoza

    Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzailea da, Leioako Gizarte eta komunikazio Zientziak fakultatean, Zientzia Politikoak Sailean. Azkeneko arlo honetan Doktorea da. “Parte Hartuz” ikerketa taldean hartzen du parte. UEUko kidea da.

    webgunea: http://asierblas.com/

  • Itsaso Lekuona Legorburu

    Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua. Kultur proeiktuen zuzendaritzan masterra. Egun Euskara teknikari gisa lan egiten du. Aspeneko kidea da.

    Twitter: @itsasolekuona

  • Haizea Solagurenbeaskoa Alkorta

    Ikus entzunezko Komunikazioa eta Kazetaritzako ikasketak burutu zituen Leioko unibertsitatean. Bere militantzia politikoari ikastetxean ekin zion ikasle mugimenduan eta ondoren Ikasle Abertzaleak antolakundean jarraitu.Gaur egun Askapena erakuden internazionalistan kokatzen da.

    Twitter: @aidegatxo

  • Unai Vazquez Puente

    Gizarte Langile eta Soziologoa, Nazioarteko Ikasketetan Masterra eta doktoregai. Egun UPV/EHU-ko irakaslea. Ikerketa taldeak: GEALC-LAKIT eta Hegoa Institutuko “kooperazio kritikoa eta Gizarte Mugimenduak”. Unibertsitatetik kanpo, “Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea” GITE-IPES eta “Askapena”-ko kidea da.

    Academia.edu: https://easynet.academia.edu/UnaiBarakaldo

Helburuak

  • Atzoko eta gaurko inperialismoaren helburu eta tresnen hausnarketa egitea.
  • Geopolitikaren ikuspegitik, gaur egungo prozesu zein gatazka nagusien oinarri edo gakoak ulertzea.
  • Munduko nazioarteko harreman eta idar metaketen koiuntura aztertzea.

Edukiak

  • Inperialismoa kontzeptu gisa. Inperialismoak, Mendebaldekoa orokorean eta AEB-koa partikularki, atzo eta gaur erabiltzen dituen tresnak: ejerzitoa, Estatu Kolpeak, NATO, TTIP...
  • Latinoamerika: ALCAren kontrako borrokatik hasita, azken hamarkada(ta)n eman diren iraultza “demokratiko”-etaraino. Proiektu ezberdien arteko talka eta sinergiak (ALBA / Mercosur / Alianza del Pacífico). Jatorrizko herrien borrokak eta ahalduntzeak. “Extractivismo” edo erauzitasun eredua sortutako talkak gobernu eta gizarte mugimenduen artean.
  • Mundu Arabiarrra: kontzeptu basikoak (Arabiarra / Musulmana / Islamista / Yihadista / ...). Uztezko “arabiar udaberria”, ondorioak eta gaurkotasuna. Palestinaren gatazka ulertzeko gakoak.
  • Europa: dependentzia eta inperial harremanak. Historiari begirada: kapitalismo zentraleko herrialdeak edota inperialak, inperiopeko herrialdeak edota ekonomikoki periferikoak, nazioarik gabeko estatuak. Gerra hotza eta bere amaierari begirada bat: NATO, Europar Batasunaren jaiotza eta ekialdeko blokea. SESB eta Jugoslaviaren desagertzea. Eta bereziki: Egungo egoera ekialde-mendebalde arteko harremanak (hego-ipar harreman klasikoen antza handia dutenak), inperialismo berria (?), gerra hotz berria(?). Galdera hauen bueltan Europar Batasuna azalduko da, koloretako iraultzak, Ukraina eta estaturik gabeko herrialdeen inguruko begirada.

Metodologia

Orokorrean klase magistralak izango da oinarria, power point, irudi zein bideokin lagunduta adibide gisa. Hala ere, tarteka, beste motako dinamika parte hartzaileak egingo dira idei nagusiak barneratze aldera. Horretaz gain, aurkezpen guztietan tarte bat utziko da galderak egiteko edo eztabaida burutzeko.

Nori zuzendua

Mundua, nazioarteko harreman eta sistema kapitalista patriarkal-neoliberal honen funtzionamenduan interesa duen edonorrentzat. Ez dago adituei zuzenduta eta gaiak oinarritik landuko dira, gakoei erreparatuz. Hizlarien artean, adituak zein arituak ditugu, alegia irakasleak zein militante internazionalistak.

Egitaraua

2015-06-06

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Harrera

09:30-10:00

Agurra

  • Ane Sarasua Aranberri. UEUko Idazkari Nagusia
  • Unai Vazquez Puente. Askapena
10:00-11:30

Inperialismoa atzo eta gaur

  • Haizea Solagurenbeaskoa Alkorta
  • Itsaso Lekuona Legorburu
11:30-12:00

Atsedenaldia

12:00-13:30

"Nuestra América". Amets baten eraikitzearen aukera eta mehatxuak

  • Unai Vazquez Puente
13:30-15:00

Bazkaria

Bertan izango da eta matrikularen prezioan sartzen da.

15:00-16:30

Mundu Arabiarra eta Palestina. Udaberritik negu gorrira

  • Alaitz Amundarain Oronoz
16:30-17:00

Atsedenaldia

17:00-18:30

Europa: Guda hotzetik glaziazio berrira

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, o.gardoki@ueu.eus (Oihana)
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Askapenako kideak

  • Bazkide prezioa izango dute, hau ordaintzeko (5€), adierazi Askapenako kidea zarela matrikula-orrian oharretan.

Oharrak

  • Kafe-etenak eta bazkaria matrikula prezioaren barne eskainiko dira.  Bazkaria lunch motakoa izango da. Janari jakin bati alergia badiozu (zeliakoak, alergiak…) , jakinarazi eta beste gauza bat prestatuko dizugu.

Etiketak

jardunaldia, udako ikastaroak, Eibar, Askapena

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.