Jardunaldiak :: Soziologia
Badira honezkero hainbat hamarkada UEUk Euskal Unibertsitatea sortzeko helburu handi bezain ezinbestekoari ekin ziola. Horretarako jorratu beharreko bidearen malkartsuan ez dira beti sari handi izan erdietsitakoak, bistan dena. Baina denontzat ezaguna eta estimatua da euskal hezkuntza sistemaren aldeko lan funtsezkoan UEUk duen gidaritza, bai eta euskal arlo akademikoari UEU zaion ardatza eta zutabea.Oraingo honetan Nafarroako egitasmoari heldu nahi diogu.UEUk gure lurraldean burutu beharreko funtzioa edo atxiki beharreko erronka zehaztu nahi genuke, ziur baikara handia dela Nafarroak eta UEUk elkarri eskain diezaioketena. Nafarroak UEUri, honek ardatz duen lurraldetasunaren hanka bat.Eta UEUk Nafarroari, Euskal Unibertsitatea: Euskalduna, sendoa, heldua.Geurea.Horretarako, UEUren asmo eta helburuekin bat egin lezaketen bazkide, lagun eta eragile oro bildu nahi dugu mahai baten inguruan, ukan dezagun, mokadua eta konpainia lagun, denon solasa entzun eta ezagutzeko aukera. Ele guztiak izango dira ongi etorriak, dela iradokizuna, dela kritika, dela asmoa, kezka edo zalantza.Eskuartean daukaguna hain da-eta garrantzitsua...
Talde txikietan hasieran, gerora parte-hartzaile guztion artean lehentasunak adosteko eta ildoa markatzeko
UEUko bazkide eta euskararen eragile direnei zuzendua
1. MATRIKULA doan da baina jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
Izena emateko argibideak: