Jardunaldiak :: Hezkuntza

IkerGazte: Nazioarteko ikerkuntza euskaraz

  • Hasiera-data: 2015(e)ko maiatzaren 13a
  • Amaiera-data: 2015(e)ko maiatzaren 15a
  • Tokia: Durango-Landako Erakustazoka
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/durangoko-azoka/
  • Ordutegia: asteazkena, osteguna, ostirala. 9:00-18:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 24.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 0.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2015(e)ko martxoaren 16a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2015(e)ko maiatzaren 8a

Asko gara ikerkuntzan dihardugunok eta asko gara eguneroko lan hori euskaraz egiten dugunok. Hemen, puntako ikerkuntza egiten dugu alor guztietan: giza zientzietan, gizarte-zientzietan, zientzia zehatzetan, teknologia eta arkitekturan edota osasunean.

Urteak daramatzagu UEUn arloz arloko profesional eta ikertzaileen bilkurak antolatzen, eta oraingo honetan jauzi garrantzitsu bat eman eta arlo guztietako ikertzaile euskaldunentzako bilgunea osatu nahi dugu. UEUren izaera bateratzaile eta integratzaileari zein UEUk euskararekiko duen konpromisoari eutsirik, IkerGazte 2015 ikertzaile euskaldunen lehen kongresua izango da 2015eko maiatzaren 13, 14 eta 15ean. Ikertzaile gazteen aldetik azken urteotan izan den hazkundea dela-eta, haiek bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea da xede nagusia. Gazte diogunean ibilbide zientifikoaz ari gara; tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresua.

Informazio guztia eta eguneratua IkerGazte webgunean topatuko duzu.

Irakasleak

  • Antton Alberdi Estibaritz

    Biologian doktorea, EHUko ikerlaria eta UEUkidea.

  • Ander Altuna Gabiola

    Euskal Filologian lizentziatua. UEUko argitalpenen hizkuntza-zuzentzailea. UEUkidea.

  • Karmele Artetxe Sanchez

    Historialarian doktorea. Dokumentazio gaietan aditua da eta  euskal komunitate zientifikoaren inguruko doktorego-tesiaren egilea.

    2011tik UEUko Zuzendaria da.

  • Joserra Diez Lopez

    Biologian doktorea, EHUko irakaslea. Ikerlaria: ibaien funtzionamendu ekologikoa eta errestaurazioa, baita ingurumen hezkuntza eta haren didaktikan ere. UEUkidea.

  • Felix Elortza Basterrika

    CIC bioGUNE ikerketa zentroko ikerlaria.

  • Jule Goikoetxea Mentxaka

    Politika zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakaslea.

    @JuleGoi

  • Anjeles Iztueta Azkue
  • Beñar Kortabarria Olabarria

    Teknopolis saioa.

  • Itziar Laka Mugarza

    EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko katedraduna, eta Gogo Elebiduna ikerketa-taldearen zuzendaria. Bere ikerketak hizkuntzalaritza teorikoa eta psiko/neurolinguistikako metodo esperimentalak uztartzen ditu, hizkuntzaren irudikapen eta prozesamendu neurala argitzeko, batik bat sintaxia eta elebitasunaren inguruan

  • Xabier Landabidea Urresti

    Aisia eta Giza Potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ikertzaile elkartua. UEUko Komunikazio sailburua.

    Twitter: @txerren

  • Ibon Manterola Garate

    Hizkuntzalaritzan doktorea, UPV/EHUko irakaslea.

  • Leire Milikua Larramendi

    Arkitektoa. Agroekologian Unibertsitate Espezialista. UEUkidea. Aldiri Arkitektura Eta Abar aldizkariko erredakzio kontseiluko kidea.

  • Xabier Paya Ruiz

    Bertsolaria, itzultzailea eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea.

  • Iñaki Peña Legazkue
  • Gorka Salces Alcalde

    UPV/EHUtik Doktorea, Errota Digitala elkarteko kidea eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

    Twitter: @gorkasalces

  • Maialen Sistiaga Poveda

    Biologian doktorea Kutxa Ekogune-ko hezkuntza teknikaria. @ekogunea.

  • Maider Uriarte Idiazabal
  • Bego Zubia Gallastegi
  • Arkaitz Zubiaga Mendialdua

    Informatikan ingeniaria. Lengoaia naturalen prozesamendua eta informazioa eskuratzearen gaien inguruan doktoretza ikasketak burutzen ari da.

Helburuak

  1. Ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna handitzea.
  2. Ikerlarien arteko harremanak sendotzea.
  3. Euskarazko zientzia produkzioa areagotzea.

Edukiak

EGITARAUA

Asteazkena, maiatzak 13

  • 09:00 Harrera mahaia irekiko da
  • 09:30-10:00 Harrera ekitaldia
  • 10:00-11:00 Hitzaldi orokorra
  • 11:00-11:30 Kafea
  • 11:30-13:30 Aurkezpenak / Posterrak
  • 13:30-15:00 Bazkaria
  • 15:00-18:00 Tailerrak
  • 18:30-20:00 Saio Osagarriak

Osteguna, maiatzak 14

  • 09:00-10:00 Hitzaldi orokorra
  • 10:00-11:00 Aurkezpenak / Posterrak
  • 11:00-11:30 Kafea
  • 11:30-13:30 Aurkezpenak / Posterrak
  • 13:30-15:00 Bazkaria
  • 15:00-18:00 Tailerrak
  • 21:00 Afari berezia eta saio osagarria

Ostirala, maiatzak 15

  • 09:00-10:00 Hitzaldi orokorra
  • 10:00-11:00 Aurkezpenak / Posterrak
  • 11:00-11:30 Kafea
  • 11:30-13:30 Aurkezpenak / Posterrak
  • 13:30-14:30 Bukaerako saioa

 

TAILERRAK

Maiatzak 13

  • MAHAI INGURUA: Ikertzaile ibilbidea
  • Testuen hizkuntza-kalitatea hobetzeko TAILERRA. Ander Altuna BETETA (2015-03-30 15:30)
  • Zure lana gizarteratzeko gakoak: komunikabideak eta sare sozialak TAILERRA. Beñar Kortabarria eta Bego Zubia: BETETA

Maiatzak 14

  • Zientzia eta zientzialariaren papera independentzia eta emanzipazio prozesuetan MINTEGIA. Jule Goikoetxea: BETETA
  • Ahozko eta idatzizko komunikazioa ikerketa jardunean TAILERRA. Joxerra Garzia: BETETA
  • Sare sozialetatik erauzitako datuetan oinarritutako ikerketa TAILERRA. Arkaitz Zubiaga: BETETA
  • Euskal Herriko ikerketari buruzko hitzaldi/mintegia

 

Oharra: tailerretan izena eman behar da, jardunaldiko matrikula-orriaren bidez egingo da. Betetzen den data eta ordutik aurrera itxaron zerrenda osatuko da.

Metodologia

Programa akademikoa 4 saio motak osatuko dute: hitzaldi orokorrak, ahozko komunikazioak, posterrak eta tailerrak.

Hitzaldi orokorrak:

  • Ikerketari edo euskarazko ikerketari edo baliabide orokorrei (dokumentazioa, inbertsioak...) lotutako hitzaldiak
  • Omenaldi eta errekonozimenduak
  • Lan erreferentzialen inguruko hitzaldiak
  • ...

Ahozko aurkezpenak eta posterrak:

  • Tesiak eta tesinak (bukatuak zein bidean)
  • Bukatutako proiektuak (emaitza zehatzak dituztenak). Postdok moduan egindako proiektuak edo zentro teknologikoetan egiten direnak ere sartzen dira atal honetan.

5 jakintza arloetan banatutako aurkezpenak izango dira, paraleloan programatuko direnak, baina 2/3 poster-saio batera programatuko dira, arloen arteko komunikazioa bultzatzeko.Ahozko eta posterretako programa arlokako batzordeek erabakiko dute.

Tailerrak: Tailerrak trasnbertsalak izango dira eta jakintza-arloen arteko harremanak bultzatzeko tresna.

Nori zuzendua

  • tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri
  • ikerkuntzako azken joerak eta lanak ezagutu nahi duzun horri
  • ikerkuntzako ibilbidea hasi nahi duzun horri
  • ikerketa-taldeko ardura duzun horri
  • edozein ikertzaileri

Matrikulaziorako argibideak

Ekarpena aurkezteko matrikulatu egin behar daMatrikulazio garaian bi epe egongo dira:

  • martxoaren 16tik 31ra: prezio murriztua.
  • apirilaren 1etik maiatzaren 13ra: prezio orokorra.

Matrikulatzeko oharrak:

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, a.latatu@ueu.eus, (Ainhoa).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

 

Egun baterako matrikulatzea:

Apirilaren 24tik aurrera egun bakarrerako matrikulatzeko aukera zabalik egongo da, maiatzaren 5era bitartean. Aukera hau bakarrik maiatzaren 13rako eta maiatzaren 14rako eskainiko da eta egun horri dagokion matrikula egun horri dagokion orritik egingo da:

Eguneko matrikulazio-prezioa 120€-koa izango da.

Ondokoa sartzen da:

  • Egun horri dagokion egitarau akademikoan parte-hartzea
  • Kafea eta luntxa eta
  • Matrikula barruan sartzen diren saio osagarriak

 

 

Oharrak

  • Zuen arteko elkarlana sustatzeko asmoarekin, partaideen posta elektroniko helbideen zerrenda bat osatuko da, eta jardunaldian banatuko da. Ez baduzu nahi zure helbidea zerrenda horretan agertzea, jakinarazi iezaguzu mesedez.

Babesleak

Etiketak

kongresua, ikerkuntza, sarea, dibulgazioa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.