Jardunaldiak :: Lurraldea-antolaketa, Soziolinguistika
Lurralde-antolakuntzaren eta hizkuntza-dinamiken arteko harreman estu bezain ahaztuaz hausnartu genuen I. Jardunaldian (Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea I. Jardunaldiak) pasa den urtarrilean. Hirigintzaren eta euskararen arteko erlazio kezkagarri horretan gehiago sakontzeko asmoarekin antolatu dugu Lurraldea eta Hizkuntza II. jardunaldia 2015ean. Oraingoan, lurralde-antolakuntzan hizkuntza-irizpideak txertatzeko erronka eta tresna zehatzei buruz jardungo dugu. Arkitektura juridiko berri baten osaeraz hitz egiteko garaia delako; hirigintzaren alorreko erabaki itzal handikoen eragin linguistikoak aurreikusten eta bideratzen bermatuko duen testuinguru legal baten premia baitugu. Pertsonaltasun-printzipiotik lurraldetasun-printzipiora doan jauzi kualitatiboaz solastatuko gara, euskaldunen bizitoki geografikoak hauskortasun berezia duelako urbanizazio-prozesu desorekatzaileen aurrean. Euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimenei aterki juridikoa emateko oinarriak inoiz baino beharrezkoago ditugulako.
UEUrekin elkarlanean antolatzaile:
Eskuratu hemen jardunaldi honetako hitzaldiak eta aurkezpenak jasotzen dituen liburukia: LUHI2. Erronkak eta tresnak.
EHUko irakaslea.
Bai Arkitektura Bai Hirigintza SL
GFAko Hizkuntza Normalkuntzako arduraduna.
UEMAko teknikaria.
Abokatua. DOT-Desazkundea.
Kontseilua Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusia
Filologian lizentziatua, Gaindegiako koordinatzailea, UEUkidea.
Twitter: @imanolesna
Azpeitiko alkatea.
Soziolinguistika Klusterreko kidea.
Zuzenbidean eta magisteritzan lizentziatua. Kutxa Ekoguneko proiektu kudeatzailea eta hizkuntza-ekologia arduraduna. UEUkidea eta LUHI graduondoko Batzorde Akademikoko kidea.
OCB-Obra Cultural Balear.
UB - Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea.
Bai Arkitektura Bai Hirigintza SL
Zuzenbidean doktorea. UPV/EHUko irakaslea.
UB - Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea.
Hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak garatuko dira.
Jardunaldia hizkuntzalaritzaren inguruko adituei zuzentzen zaie bereziki: soziolinguistei, euskara-teknikariei, eta, oro har, euskara indarberritzeko interesa duten guztiei. Halaber, hainbat diziplina arteko gaia izaki, beste zenbait aditurentzat ere interesekoa izango da: geografoentzat, arkitektoentzat, hirigileentzat eta legelarientzat, batik bat.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Harrera eta dokumentazio banaketa. |
|
09:00-09:30 |
Jardunaldiari sarrera.
Ikusi hemen atal honen bideoa: Sarrera. |
|
09:30-11:30 |
1.blokea: sarrera.
Atal honetako bideratzailea: Miren Segurola, UEMA Ikusi atal honen bideoa: 1. blokea. |
|
11:30-12:00 |
Atsedena |
|
12:00-13:30 |
2. blokea: Lege aterkia.Mahai ingurua:
Moderatzailea: Paul Bilbao, Kontseilua. Ikusi hemen atal honen bideoa: 2. blokea. |
|
13:30-15:00 |
Bazkaltzeko etena |
|
15:00-18:00 |
3. blokea: Diziplinartea eta esperientziak.
Atal honetako bideratzailea: Unai Fernandez de Betoño, UEU Ikusi hemen atal honen bideoak: 3.blokea (1.bideoa) eta 3. blokea (2.bideoa). |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Harrera. |
|
09:00-12:00 |
4. blokea: praktika.Tailerra: Eragin linguistikoa ebaluatzeko tresna.
Ikusi hemen atal honen bideoak: 4.blokea (1.bideoa) eta 4.blokea (2.bideoa) |
|
12:00-12:30 |
Atsedena |
|
12:30-13:00 |
Jardunaldiaren amaiera eta aurrera begirakoak.Jardunaldiko Batzorde Akademikoko kideak:
Ikusi hemen atal honen bideoa: Ondorioak. |
1. MATRIKULA doan da baina jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
Izena emateko argibideak:
...
2. BAZKARIA: otsailaren 5ean guztiok batera bazkaltzeko aukera egongo da, argibideak:
Bestela, aretoaren inguruan badago bazkaltzeko tokirik: I.M. Barriola Zentroa, Gelategiaren azpian kafetegia dago, bazkariak eta otartekoak ematen dituzte.
Jardunaldiko partaideak kontaktuan jarraitzeko helburuarekin, partaideen zerrenda (izen abizenak eta emaila) banatuko da lehen egunean dokumentazioarekin batera.
Zure izena eta emaila dokumentazio horretan EZ baduzu AGERTZEA nahi, matrikula egiterakoan oharretan adierazi mesedez.