Jardunaldiak :: Albaitaritza, Dietetika, Erizaintza, Farmazia, Fisioterapia, Medikuntza, Osasuna, Psikiatria

Osasun-zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2014(e)ko martxoaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko maiatzaren 28a

Duela lau urte (2010), bizi-zientzietan ikertzen genuen euskaldun asko batu ginen UEUko egoitza akademikoan (Eibarko Markeskoan), ikerketa-taldeen ikerketa-lerroak aurkezteko. 2010eko topaketa horien helburu nagusiak hauek izan ziren: ikerkuntza euskaraz egiten zela azalaraztea eta ikerlari euskaldunak elkar ezagutzea. Guztira, 160 lan-sinatzaile, 35 zentro/sailetako 69 parte-hartzaile eta 28 ahozko aurkezpen egin ziren.

Lehenengo topaketa haietan, maiztasun batekin topaketak errepikatzeko aukera proposatu zen, ikertzaile euskaldunen arteko harremanak sendotzeko eta ikerketa-lerroen jarraipena egiteko helburuekin. Horregatik, aurten (2014), osasun-zientzietako ikertzaileen bigarren topaketak egingo ditugu eta, helburuak bi izango dira: duela 4 urte parte hartu zuten taldeen ikerketa-lerroak zertan dabiltzan aztertzea eta osasun-zientzietako ikerketa-talde berriak erakartzea. Era berean, osasun-zientzietan diharduten ikerlari euskaldunen sarea sortuko dugu.

 

Batzorde antolatzailea:  Nora Fernandez, Izaskun Elezgarai, Koldo Callado, Angel Bidaurrazaga, Ekaitz Agirregoitia, UEUko Osasun Saileko kideak.

 

Jardunaldirako ikerketa-lanak aurkezteko epea ireki da, epea maiatzaren 9a arte dago irekita, argibideak hemen: Ikerketa-lanak aurkezteko dokumentua.

Irakasleak

  • Mireia Agirre Diez
  • Ekaitz Agirregoitia Marcos
  • Rafael Aldabe
  • Tomas Aragón Amonarriz
  • Olatz Arteaga Cabeza
  • Eder Baltziskueta
  • Maider Beitia San Vicente
  • Nerea Bilbao Aldaiturriaga
  • Izaskun Elezgarai Gabantxo
  • Felix Elortza Basterrika

    CIC bioGUNE ikerketa zentroko ikerlaria.

  • Nestor Etxebarria Loizate

    Zientzia kimikoetan dokotrea. UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea.

  • Nora Fernandez Jimenez

    Biologian lizentziatua. Doktoratu aurreko ikertzailea Gurutzetako Ospitalean.

  • Nerea Fontecha urcelay
  • Amaia Jauregi Miguel
  • Nerea Mandaluniz Astigarraga
  • Joxe Mari Manterola Martija
  • Iraia Muñoa Hoyos
  • Miren Josu Omaetxebarria Ibarra
  • Naiara Ozamiz Etxebarria
  • Miren Revuelta Aranberri
  • Rafael Sarria Arostegi
  • Ane Wyssenbach Ibarra
  • Igone Zabala Unzalu
  • Nerea Zabaleta Lasarte
  • Jon Zarate Sesma

Helburuak

  • Osasun-zientzietako ikertzaile euskaldunen lerro zientifikoak aurkeztea.
  • Ikerlari euskaldunen harreman-sarea sendotzea.
  • Ikerketa euskaraz egitea bultzatzea.
  • Osasun-zientzietan euskarazko produkzioa sustatzea.

Edukiak

Topaketei hasiera emateko, hitzaldi gonbidatu bat izango dugu. Ondoren, eta 3 ataletan banatuta (bi goizez eta bat arratsaldez), ikertzaileek proposatutako ikerketa-lanak aurkeztuko dira. Topaketei bukaera emateko, osasun-zientzietako ikertzaileak saretzeko bitarteko bat aurkeztuko da.

 

 

Metodologia

Topaketetan, ikertzaileen arteko harremanak bultzatzea bilatuko da eta, horretarako, garrantzi berezia emango zaio metodologiari:

  • Ahozko aurkezpenetan, hizlari eta entzuleen arteko elkarrizketa posible izatea.
  • Poster sesioa kafe etenarekin batera egingo da, harremanak errazteko.
  • Bazkaria (lunch), espazio bakarrean eta zutik egingo da, harremanak bultzatzeko.
  • Bukaeran, parte hartzaileek galdetegi bat erantzun beharko dute, topaketen alde positiboak eta negatiboak azalarazteko.

Nori zuzendua

  • Osasun-zientzien arloko ikertzaile orori.
  • Laborategietako barne-ikasle, doktoregai edo teknikariei.
  • Ikertzaile profesionalei eta unibertsitateko irakasleei.

Egitaraua

2014-05-30

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:15

Harrera

09:15-09:45

Hitzaldi gonbidatua

Jon Zarate Sesma (EKAIAko zuzendaria. UPV/EHU)

"EKAIA: Goi-mailako euskarazko zientzia eta teknologiaren plaza"

  • Jon Zarate Sesma
09:45-10:00

A-1.1

Giza papilomabirusa eta minbizia

Nerea Fontecha, Miren Basaras, Elixabete Arrese, Silvia Hernáez, Daniel Andía, Valentin Esteban eta Ramon Cisterna.

  • Nerea Fontecha urcelay
09:45-11:15

Ahozko komunikazioak I

(Moderatzailea: Nora Fernandez)

10:00-10:15

A-1.2

RNA EZ KODIFIKATZAILEAK: OSTEOSARKOMAREN TOXIZITATE MARKATZAILE GENETIKO BERRIAK

Nerea Bilbao-Aldaiturriaga, Elixabet Lopez-Lopez, Ángela Gutierrez-Camino, María Pombar-Gomez, Marta Zalacaín-Diez, Ana Patiño-García, Idoia Martin-Guerrero eta Africa García-Orad

  • Nerea Bilbao Aldaiturriaga
10:15-10:30

A-1.3

Errenina-angiotentsina sistema eta minbizia: hipertentsioaren aurkako farmakoak minbiziaren tratamendurako?

Maider Beitia San Vicente, Peio Errarte Yarza, Itxaro Perez Urzelai, Lorena Blanco Criado, Usue Ariz Lópezde Castro, Ainhoa Fernández Atutxa, Jose Ignacio López Fndez de Villaverde, Begoña Sanz Echevarria eta Gorka Larrinaga Enbeita.

  • Maider Beitia San Vicente
10:30-10:45

A-1.4

a-Amino muturrean azetilazioa eta minbiziaren garapena

Leire Neri, Marta Lasa, Cristina Gazquez, Amagoia Ametzazurra, Jesus Prieto eta Rafael Aldabe.

  • Rafael Aldabe
10:45-11:00

A-1.5

Glycogen Synthase Kinase-­‐3 (GSK-­‐3)ren menpe dauden traskripzio-­‐faktoreen azterketak NFκB eta ARren arteko alderantzizko korrelazioa nabarmentzen du Prostatako minbizian

Victor M. Campa, Eder Baltziskueta, Nora Bengoa-Vergniory, Irantzu Gorroño-Etxebarria, Radosław Wesołowski, Jonathan Waxman eta Robert M. Kypta.

  • Eder Baltziskueta
11:00-11:15

A-1.6

 XBP1 mRNA-ren bidaia erretikulu endoplasmikoak dituen estresarekiko erantzun zentroetara

Tomás Aragón Amonarriz, Silvia Gómez Puerta eta Roberto Ferrero Laborda.

  • Tomas Aragón Amonarriz
11:15-12:00

Poster saioa + Kafe etena

 

(P.1) Bakterioen Diguanilato Ziklasen adierazpenak zelula eukariotoen IFN-beta sintesiarengan duen eragina

Nerea Zabaleta, Irene Gil-Fariña, Estefania Rodríguez Garcia, Marianna Di Scala, Cristina Olagüe, Cristina Solano, Iñigo Lasa, Estanislao Nistal-Villan eta Gloria González-Aseguinolaza.

 (P.2) I motako diabetearen gene hautagaien karakaterizazio funtzionala pankreako beta zelulen disfuntsioan

Amaia Jauregi-Miguel eta Izortze Santin.

(P.3) Resberatrolak Hipoxia-Iskemiak erangindako burbuin-kaltea murrizten du

Olatz Arteaga, Miren Revuelta, Haizea Montalvo, Leyre Urigüen, Enrique Hilario eta Antonia Álvarez.

(P.4) Hipoxi-iskemiaren eragina arratoien entzumen gaitasunean

Miren Revuelta, Haizea Montalvo, Olatz Arteaga, Antonia Álvarez, Enrique Hilario eta Agustín Martinez-Ibargüen.

(P.5) Umeen hemokultiboetan isolaturako bakterioak debabarreneko eskualde sanitarioan hamar urtean

Joxe Mari Manterola Martija, Jesús Alustiza Martínez, Arantzazu Arrospide Elgarresta, José Luis Díaz de Tuesta del Arco, Argiñe Vallejo Luis, Pablo Oliver Goikolea, Laura Herrero García eta Mercedes Gradín Purroy.

(P.6) Life Regen Farming- Nekazaritzarako praktika erregenetiboak, lur emankorragoak eta biodibertsitate handiagoko larreak lortzen

Nerea Mandaluniz, Josune Arranz eta Roberto Ruiz.

(P.7) Erretrobirus endogenoak: ostalariaren lagun ala etsai?

Maialen Sistiaga-Poveda, Koldo García-Etxebarria, Leire Moreno, Begoña M. Jugo

12:00-12:15

A-2.1

Endokannabidoideak nerbio sisteman: animalia osasuntsuak eta gaixotasun ereduak

Izaskun Elezgarai, Nagore Puente, Leire Reguero, Ianire Buceta, Ana Gutierrez, Sara Peñasco, Naiara Royo, Almudena Ramos, Juan Luis Mendizabal, Miren-Josune Canduela, Sonia Gómez-Urquijo, Rafael Sarria, Pedro Grandes.

  • Izaskun Elezgarai Gabantxo
12:00-12:30

Ahozko komunikazioak II

(Moderatzailea: Koldo Callado)

12:15-12:30

A-2.2

Endokannabinoide sistema eta estresa saguaren giltzurrun gaineko guruinean

Rafael Sarria, A. Fernandez, Izaskun Elezgarai eta Pedro Grandes.

  • Rafael Sarria Arostegi
12:30-12:45

A-2.3

Kannabinoideen analisia gaixoen odol-plasman minaren aurkako terapiaren jarraipena egin ahal izateko

Oier Aizpurua, Janire Saez, Patricia Navarro, Aresatz Usobiaga eta Nestor Etxebarria

12:45-13:00

A-2.4

Kannabinoideen efektua Oozitoen in vitro heltze-prozesuan, in vitro ugalkortasunean eta enbrioiaren garapenean

Ekaitz Agirregoitia, Angela Patricia Lopez-Cardona, Lide Totorikaguena, Alexei Sánchez-Puzo, Roberto Matorras, Alfonso Gutierrez-Adán eta Naiara Agirregoitia.

  • Ekaitz Agirregoitia Marcos
13:00-13:15

A-2.5

 Proteomika alorreko erreminta anitzen erabilera

Mikel Azkargorta, Ibon Iloro, Iraide Escobes eta Felix Elortza

  • Felix Elortza Basterrika
13:15-13:30

A-2.6

 “Discovey” proteomikatik “Targeted” proteomikara

Jabier Beaskoetxea, Kerman Aloria, Miren J. Omaetxebarria eta Jesus M Arizmendi.

  • Miren Josu Omaetxebarria Ibarra
13:30-15:00

Bazkari etena

15:00-15:15

A-3.1

 β-amiloideak  β1-Integrinaren bidez NADPH oxidasa aktibatu eta astrogliosia eragiten du

Ane Wyssenbach, Francisco Llavero, Jose Luis Zugaza, Carlos Matute eta Elena Alberdi

  • Ane Wyssenbach Ibarra
15:00-16:30

Ahozko komunikazioak III

(Moderatzailea: Izaskun Elezgarai)

15:15-15:30

A-3.2

Ikerketa funtzionalak eritasun ziliakoan

Nora Fernandez-Jimenez, Leticia Plaza-Izurieta, Amaia Jauregi-Miguel, Irati Romero-Garmendia eta José Ramón Bilbao.

  • Nora Fernandez Jimenez
15:30-15:45

A-3.3

 Sistema opioidearen bidezko gizonezkoen ugalketaren erregulazioa

Iraia Muñoa Hoyos, Haizea Estomba Iturriza, Itziar Urizar Arenaza, Marta Gianzo Citores, Jon Irazusta Astiazaran, Luis Casis Sáenz, Asier Valdivia Palacín eta Nerea Subirán Ciudad.

  • Iraia Muñoa Hoyos
15:45-16:00

A-3.4

 Poliplexoen eta lipoplexoen garapen preklinikoa erretinaren endekapena eragiten duten gaixotasun genetikoen tratamendurako

Mireia Agirre, Jon Zarate, Gustavo Puras, Edilberto Ojeda, Blanca Gascón, Sergio Durana, Maialen Arco eta José Luis Pedraz.

  • Mireia Agirre Diez
16:00-16:15

A-3.5

Nortasun nahasteak ebaluatzeko tresnak euskaraz. DSM 5-a

Naiara Ozamiz Etxebarria eta Agurtzane Ortiz Jauregi

  • Naiara Ozamiz Etxebarria
16:15-16:30

A-3.6

GARATERM proiektua: euskararen osasun alorreko erregistroen garapenerako ekarpena

Igone Zabala, Mikel Lersundi eta Itziar San Martin.

  • Igone Zabala Unzalu
16:30-17:00

Amaiera ekitaldia

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian dagoen ikonoa) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Etiketak

ikerketa, topaketak, ikertzaile euskaldunak, hitzaldiak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.