Jardunaldiak :: Lurraldea-antolaketa

Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea. I. Jardunaldiak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko abenduaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2014(e)ko urtarrilaren 14a

Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ELE/Arnasguneak hedatuz izeneko proiektuari ekin diote elkarrekin. Proiektua lantzeko eta gizarteratzeko jardunaldi hau antolatu da UEUrekin lankidetzan.

Hizkuntzaren eta egoera sozio-kulturalaren arteko harremana duela zenbait urte azaleratzen hasi zen soziolinguistikaren jaiotzarekin. Hizkuntzalaritzaren ikuspegi sozialago horri geografiaren garrantzia ere gehitu zion geolinguistikaren jakintza-alor berri samarrak. Hala ere, gutxi hitz egiten da oraindik ere lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duten eraginaz. “Lurraldea eta hizkuntza. Hizkuntza eta lurraldea (I. jardunaldiak)” jardunaldietan hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanaz hausnartuko da. Bereziki, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa jazotzen den guneei dagokienez. Izan ere, eragin linguistiko arras ezberdina du hiri handi batean mila etxebizitza berri eraikitzeak edo euskararen arnasgune den herri txiki batean berrehun etxe berri egiteak. Lurralde-antolakuntzaren eta hirigintzaren ohiko egitarauan hizkuntzaren gaineko ikuspegiak ere bere lekua eduki beharko lukeelakoan antolatzen da jardunaldia. Kultura-ondarea ez baitute eraikinek eta naturak soilik osatzen.

 

Antolatzaileak:

 

Eskuratu hemen jardunaldiaren liburukia (hitzaldiak, aurkezpenak, ondorioak): LUHI Lurraldea eta hizkuntza.

Irakasleak

  • Dabid Anaut Peña

    Idazlea eta euskara teknikaria.

  • Ziortza Bilbao Agirre
  • Jose Ignacio Cubero Marcos

    Zuzenbideak doktorea, UPV/EHUko Zuzenbide Administratiboko irakaslea.

  • Jakoba Errekondo Saltsamendi

    Nekazaritzan aditua. Bizi Baratzea proiektuko kidea.

    @bizibaratzea

  • Xabier Mikel Errekondo Saltsamendi
  • Beñat Etchebest
  • Ugaitz Iturbe Hermoso de Mendoza

    GFAko Tokiko Garapena

  • Iker Salaberria Urkizu

    Kontseiluko koordinatzailea.

  • Koldo Telleria Andueza

    Arkitektoa.

Helburuak

  • Geografia eta hizkuntzaren arteko harreman estuaz hausnartzea.
  • Lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak euskararen hiztun-komunitatearengan duen eragin zuzenaz ohartaraztea.
  • Eragin hori kontuan har dadin hartu beharreko neurriez hausnartzea, bai kalteak murrizteko bai onurak indartzeko.

Edukiak

Urtarrilak 16, osteguna.

8:30-9:00 - Harrera eta dokumentazio banaketa.

9:00-9:30 - Aurkezpena. (Bideoa)

  • Zigor Etxeburua, GFAko Euskara Zuzendaria.
  • Paul Bilbao, Kontseiluko Udazkari Nagusia,
  • Maren Belastegi, UEMAko Lehendakaria.
  • Unai Fernandez de Betoño, UEU, Batzorde Akademikoko kidea.

9:30-12:00 - 1. Lurralde-antolaketa: oinarrizko printzipioak eta ikuspegi desberdinak. (Bideoa)

  • Lurralde antolamendua. Legelariaren ikuspegia. Natxo Cubero, Zuzenbidean doktorea, UPV/EHUko irakaslea. (Aurkezpena)
  • Lurraldea hizkuntzetatik. Bizipen eta kudeaketa moduak. Koldo Telleria, Arkitektoa, UPV/EHUko irakaslea. (Aurkezpena)
  • Mahai ingurua. Moderatzailea: Unai Fernandez de Betoño, Arkitekto doktorea, UEUkidea. (Aurkezpena)

12:00-12:15 - Atsedena.

12:15-14:15 - 2. Arnasguneak euskararen herrian: arriskuak. (Bideoa)

  • Zuberoako esperientzia. Beñat Etchebest. Etxalde Elkarteko kidea.
  • Busturiako esperientzia. Ziortza Bilbao, Kultura, kirola, hezkuntza eta euskara zinegotzia.
  • Zubietako esperientzia. Xabier Mikel Errekondo. Espainiako Gorteetako diputatua. (Aurkezpena)
  • Zeraingo esperientzia. Jakoba Errekondo. Paisajista. Zerain Dezagun Fundazioko arduraduna.
  • Moderatzailea: Dabid Anaut, Filologoa, euskara teknikaria.

14:15-15:30 - Bazkaria (izena eman behar da)

15:30-17:30 - 3. Arnasguneen garapena Euskal Herritik kanpo. (Bideoa)

  • Aland Uharteak. Elisabeth Nauclér, Zuzenbidean lizentziatua, Finlandiako Parlamentuko kidea. (Aurkezpena)
  • Gales. Meirion Llyvelyn Davies. Hizkuntza-eragilea. (Aurkezpena)
  • Flandria. Wilfried Vandaele,  Informazio eta komunikazio-zientzietan masterra, Flandriako Parlamentuko kidea. (Aurkezpena) (Testua ingelesez)
  • Moderatzailea: Paul Bilbao, Kontseiluko Idazkari Nagusia.

 

Urtarrilak 17, ostirala.

9:00-9:30 - Harrera.

9:30-12:30 - 4. Lurralde-antolaketa eta gizarte erantzukizuna. (Bideoa)

  • Lurraldearen garapena eta euskara. Zigor Etxeburua, Euskararako Zuzendari Nagusia eta Ugaitz Iturbe, Lurralde Garapeneko Zuzendaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia.  (Testua) (Aurkezpena)
  • Arnasguneak euskararen normalizazio-prozesuan. Iker Salaberria, Kontseiluko koordinatzailea (Aurkezpena) eta Miren Segurola, UEMAko koordinatzailea. (Aurkezpena)

11:15-11:45 - Atsedena.

12:30-13:00 5. Ondorioak eta etorkizunerako erronkak. (Bideoa)

 

Eskuratu hemen jardunaldiaren egitaraua pdf-an: Lurraldea eta Hizkuntza egitaraua.

Eskuratu hemen jardunaldiko hitzaldien laburpenak: Lurraldea eta Hizkuntz laburpenak.

Metodologia

Hitzaldiak eta mahai-inguruak garatuko dira.

Nori zuzendua

Jardunaldia hizkuntzalaritzaren inguruko adituei zuzentzen zaie bereziki: soziolinguistei, euskara-teknikariei, eta, oro har, euskara indarberritzeko interesa duten guztiei. Halaber, hainbat diziplina arteko gaia izaki, beste zenbait aditurentzat ere interesekoa izango da: geografoentzat, arkitektoentzat, hirigileentzat eta legelarientzat.

Matrikulaziorako argibideak

1. Matrikula doan da baina jardunaldian parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

Izena emateko argibideak:

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

2. Bazkaria: guztiok batera bazkaltzeko aukera egongo da, argibideak:

  • Aurretik izena eman behar da, idatzi helbide honetara i.iciar@ueu.org edo deitu 943 82 14 26 (Irati).
  • Bazkariaren prezioa 15€ dira eta aurretik ordaindu behar dira kontu korronte honetan: 2095-5035-07-1061480405 (kutxabank). Izen abizenak adierazi ordainagirian.

Babesleak

Etiketak

hizkuntza, hizkuntzak, hizkuntza ekologia, hizkuntza plangintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.