Jardunaldiak :: Geografia, Lurraldea-antolaketa, Arrantza, Baratzezaintza, Basogintza, Biologia eta Natur Zientziak, Botanika, Ekologia

Natur Zientzien I. Topaketa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Bazkaria: 15.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko uztailaren 29a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko azaroaren 3a

UEUren Natur Zientzien sailak antolatuta, Natur Zientzien I. Topaketa egingo da 2013ko azaroaren 9an eta 10ean, Donostian.

Topaketak Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izan nahi du; norberak egiten duen lana gainerakoei azaltzeko eta ingurukoek egiten duten lana ezagutzeko aukera emango duen plaza. Horretarako, Euskal Herriko naturan eta zientzian eragin zuzena duten hainbat gairen inguruko hitzaldiak izango dira; taldeek, elkarteek eta erakundeek egiten duten lanaren berri eman ahal izango dute posterren bitartez; euskara eta zientzia uztartzen ditugunean sortzen zaizkigun galderen inguruan gogoeta egingo dugu mahai-inguru bat osatuz; azkenik, elkar hobeto ezagutzeko eta landutako gaiei buruz aritzeko talde-bazkari eder batekin amaituko dugu topaketa.

 

Ezaugarriak:

  • Lekua: Eureka! Zientzia Museoa (Miramon, Donostia)
  • Egunak: 2013ko azaroaren 9a (larunbata) eta 10a (igandea)
  • Ordutegia: larunbatean 9:00-20:00 eta igandean 9:00-14:00

 

Ikusi hemen Elhuyar Aldizkarian Topaketari buruz argitaratutakoa: Natur Zientzien I. topaketa: naturazaleen elkargunea.

 

Helburuak

Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendea elkartzea, elkar ezagutzeko, eztabaidatzeko eta elkarrekiteko helburuarekin.

Metodologia

Topaketen helburuari eutsirik, 4 motatako jarduerak izango dira:

  • Hitzaldi gonbidatuak. Moduluka, hainbat hizlarik proposatutako gaien inguruko azalpena emango dute.
  • Posterrak. Norbere taldeko ikerketa, azterketa edo lan-eremua azaltzeko. Posterrak aurkezteko epea ireki zen.
  • Mahai ingurua. Egun, euskarak duen balioaz, presentziaz, beharraz, jarduteko.
  • Kafe etenak, luntxa, bazkaria. Elkarrekin hitz egiteko, elkar ezagutzeko, modu informalean elkarren arteko zubiak eraikitzeko aproposak.

Nori zuzendua

  • Ikerketa-taldeetako kideei
  • Unibertsitateko ikasleei
  • Natur Elkarteetako kideei
  • Naturzaleei
  • Naturaren kudeatzaileei
  • Erakundeei
  • Natur hezitzaile eta irakasleei
  • Euskal Herrian naturarekin interesatuta dagoen edonori

Egitaraua

2013-11-09

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:15

Ongi-etorria eta akreditazioa

09:15-09:30

Topaketen aurkezpena

09:30-11:00

1. hitzaldi-saioa: Egur hila: basoko biodibertsitatearen erregaia.

Denbora luzez kudeatu dira Euskal Herriko basoak egurra ateratzeko helburuarekin, egur hilaren garrantziaz jabetu gabe. Azken urteotan, ordea, geroz eta gehiago dira kudeaketa-mota hori aldatzea eskatzen dutenak, bizidun-talde askorentzat nahitaezkoa baita. Modulu honetan egur hilak basoko dibertsitatean duen garrantziaz eta kudeaketa-modu berriez arituko gara. Hitzaldiak:

  • Egur hila. Oihan bizien oinarri. Miel Mari Elosegi (Basozaina, Nafarroako Foru Gobernua, UEUkidea).
  • Basoetako entomofauna: egunrra eta zerbait gehiago. Xanti Pagola (Entomologoa, Gipuzkoako Entomologia Elkartea).
  • Egur hila: basoko onddoentzat bizia. Estibaliz Sarrionandia (Mikologoa, UPV/EHU, UEU)
  • Basoko hegaztiak eta egur hila. Susana Carcamo (Biologoa)
11:00-11:30

Atsedena

11:30-13:30

2. hitzaldi-saioa: abere-hilotzen kudeaketa Euskal Herriko mendietan.

Ugaztun handien hilotzak sare trofikoaren zati garrantzitsua dira, beharrezkoak baitira sarearen muturreko sarraraskijaleen biziraupenerako. Errealitate natural horrez gain, ordea, errealitate sozial eta ekonomiko bat ere badago. Hilotzak infekzio-fokuak ere badira; gaixotasun eta izurriteen iturri izan dira maiz eta, ondorioz, osasun-arazoak eta arazo ekonomikoak eragiten dituzte. Arazo horien erdian daude, berriz, abeltzainak, beraiek baitira legediaren gorabeherak ezarri behar dituztenak. Modulu honetan mendian utzitako hilotzek naturan duten eraginaren eta abere-hilotzen kudeaketaren inguruan jardungo da. Hitzaldiak:

  • EAEko sarraskijaleen kudeaketarako plana landuz. Iñaki Aizpuru (Biologoa, IHOBE, UEUkidea)
  • Ipar Euskal Herria: saiak eta laborariak, amodio ixtorio bat?. Iker Elosegi (EHLG, UEUkidea)
  • Aralar: kudeaketa, zaintza eta etorkizuna. Joxean Irastortza (Basozaina, GFA)
  • Putrezainak?. Iñaki Otegi (Abeltzaina)
13:30-15:30

Bazkaria.

15:30-17:30

Mahai-ingurua

Egiten al da zientzia euskaraz? Egiten ahal da? Egin behar al da? Eta noraino? Zein bide egin behar du etorkizun hurbilean euskarak zientzian? Zeintzuk dira bide hori egiteko ditugun oztopoak? Zeintzuk ditugun baliabideak? Galdera hauei erantzuteko, zientziaren nazioartekotasuna euskararen sustatzearekin uztartzeko eman diren eta ematen ari diren urratsetan giltzarri izan diren lau aditu izango ditugu. Gonbidatuak:

  • Txema Pitarke (Fisikaria, nanoGUNE, UPV/EHU, UEUkidea)
  • Jose Ramon Etxebarria (Fisikaria, UPV/EHU, UEUkidea)
  • Juan Ignacio Perez Iglesias (Biologoa, UPV/EHU)
  • Eider Carton (Elhuyar)
17:30-20:00

Poster saioa.

2013-11-10

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

3. hitzaldi-saioa: ur-baliagaiak eta euren zerbitzu sistemikoak.

Ur kontinentala ezinbesteko dugun baliagaietako bat da eta, ondorioz, hau egoki kudeatzeak onura handiak ekar diezazkioke gizakiari. Onura horiek ekonomikoak, ekologikoak, sanitarioak edota aisialdikoak izan daitezke. Modulu honetan, ur-baliagaiei buruz hitz egingo da, eta gizakiarengan dituen onura ezberdinak azpimarratuko dira. Hitzaldiak:

  • Ibai-arroa, ibaia baino gehiago. Iñaki Antigüedad (Hidrogeologoa, UPV/EHU, UEUkidea)
  • Uraren ustiaketaren ondorioak ur-ekosistemetan. Iñaki Urrizalki (Biologoa).
  • Klima aldaketaren inpaktu ekonomikoak zerbitzu ekosistemikoetan: Costa Ricako adibidea eta Euskal Herriko aukerak. Elisa Sainz de Murieta (Geologoa, BC3)
  • Hezeguneen garrantzia eta Euskal Herriko kasuak. Mikel Estonba (Biologoa, UEUkidea)
  • Gipuzkoako ibaietako oztopoak iragazkortzeko burututako ekintzak. Felipe Alvarez (Gipuzkoako Foru Aldundia)
  • Zarauzko duna eta hezeguneen garrantzia eta hauek babestearen gauzatzea. Martxel Aizpurua (Biologoa, Arkamurka Natur Elkartea)

Ur baliabideak eta horien zerbitzu ekosistemiko eratorriak

11:00-11:30

Atsedena

11:30-13:00

4. hitzaldi-saioa: Itsasoa: klima-aldaketaren ubera.

Lurra eskala globalean baldintzatzen ari den fenomenoa dugu. Itsaso eta ozeanoak ez dira salbuespen eta nabarmentzen hasia da jadanik klima-aldaketaren eragina, esaterako, itsasoen azidifkazioan eta uraren tenperaturaren igoeran. Modulu honetan klima-aldaketa itsasoetan izaten ari den inpaktua jorratuko da ikuspuntu biologikotik eta ekologikotik eta etorkizunean klima aldaketari aurre egiteko garabidean diren kudeaketa tresnen inguruan gogoeta egingo da. Hitzaldiak:

  • Europa Hegoaldeko itsas ekosistema konplexuak kudeatzeko politika egokituen bila: PERSEUS proiektuaren helburua. Marta Pascual (Biologoa, BC3)
  • Aldaketa klimatikoaren eragina Bizkaiko Golkoko espezie pelagikoen ekologia trofikoa. Eneko Bachiller (Biologoa, Azti-Tecnalia)
  • Malaspina 2010 Zirkunnabigazio-espedizioa: aldaketa globala eta Itsasoko Biodibertsitatea. Iñigo Azua (Mikrobiologoa, UPV/EHU, UEUkidea)
  • Komunitate bentikoak, klimaren mende? Iñigo Muxika (Biologoa, Azti-Tecnalia)
14:00-14:00

Bazkaria.

Matrikulaziorako argibideak

1. Parte hartzeko ezinbestekoa da matrikulatzea.

  • Horretarako "Matrikulatu" botoia sakatu, erristratu eta jarraitu sistemak ematen dizkizun argibideak.
  • Izena ematerakoan arazorik izanez gero, jarri gurekin harremanetan: Irati Iciar, 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org

2. Amaierako bazkaria:

Igandean, bukaerako bazkaria burutuko da. Menua 15€ dira. Bazkarian izena emateko, matrikula-orriaren amaierako 'oharrak' atalean, parte hartu nahi duzula adierazi. Egunean bertan bazkarian izena emateko aukerarik ez da egongo.

  • Ordainketa UEUri egin behar zaio. Matrikularekin batera egin ordainketa.

3. Partaideen posta elektronikoak:

Topaketen elkarrekintza helburuarekin bat eginez, partaideen posta elektronikoen zerrenda banatuko da. Ez baduzu nahi zure helbidea zerrenda horretan agertzea, matrikula egiterakoan oharretan adierazi.

Babesleak

Etiketak

Euskal Herria, ingurumena, ikerketa, bilkura

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.