Jardunaldiak :: Historia, Hezkuntza

Historialari Euskaldunen V. Topaketak. Historia euskaraz: unibertsitarioen ibilbidea

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko abenduaren 3a

20 urte pasa dira historia ikasketen lizentziatura UPV/EHUn euskaraz martxan jarri zenetik. Historia euskaraz irakastea, bultzatzea eta gizarteratzea erronka bat izan da, aldi berean zenbait oztopo eta zailtasun ezagutu dituena. Nolanahi ere, bi hamarkadan zehar hanbat unibertsitariok, ikasle zein irakasle, historia euskaraz lantzeko aukera izan dute, eta abagune aproposa da balantze bat egiteko.

Urte hauetan zehar, testu espezializatuak, hiztegi teknikoak, ikerketak poliki poliki gauzatuz jan dira. Historiaren euskarazko produkzio idatzia eta bibliografikoa kuantitatiboki eta kualitatiboki areagotu egin da. Egindako ibilbidean lorpenak zein gabeziak egon dira eta beraz, emaniko aurrerapausoen zenbatekoa zehatz ezagutu beharko genuke.

Hori dela eta, euskarazko historiaren inguruan dauden kezkak nolabait argitu eta honekiko dauden ikuspuntu ezberdinak jasotzeko asmoz, UEUko Historia Sailak, egun bateko saioan HISTORIA EUSKARAZ: UNIBERTSITARIOEN IBILBIDEA aztertzeko topaketak antolatu ditu.

Irakasleak

Helburuak

Honako hauek dira Historialari Euskaldunen V. Topaketak izeneko jardunaldi honen helburu nagusiak:

  1. Euskarazko historiaren ibilbidea ezagutzea, bereziki unibertsitate mailan.
  2. Historiaren euskarazko produkzio idatzia eta bibliografikoa kuantitatiboki eta kualitatiboki aztertzea.
  3. Euskarazko historiografiaren gaineko hausnarketa eta eztabaida bideratzea
  4. Historia euskaraz irakastea, bultzatzea eta gizartaratzeak dituen oztopo eta zailtasunak ezagutzea.
  5. Historiaren komunikazio zientifikoaren erronka berriak ezagutzea. Bilkuran zehar aukera ezin hobea izango dugu IKT edo Informazio eta Komunikaziorako Teknologia berrien inguruko egoeraz eta etorkizunaz eztabaidatzeko. Baita horrek historiaren esparruan ekarri ditzakeen aldaketa eta berrikuntzak aztertzeko ere.

 Topaketen ildo nagusiak aipatutako horiek izanik ere, historiaren arloan euskaraz jarduteak berarekin dituen bestelako gorabeherek ere aterako dira jardunaldiko mintzagaietan zehar. Historiaren inguruan gabiltzanok bildu, elkarrekin eguna eman, eta komunean ditugun arazoei erantzun eguneratu bat bilatzen saiatzea dugu, bada, helburu nagusia.

Edukiak

8:45-9:15 Harrera eta inskripzioa
9:15-10:00

Sarrera ekitaldia. EHUko eta UEUko arduradunen agurra

Manex Goihenetxe oroituz. Pruden Gartzia (Euskaltzain urgazlea eta historialaria)

Historia euskaraz:balantze eta erronkak

10:00-10:45 Hizkuntzatik Historiara. Oroitzapenak (1950-2010). Joseba Intxausti (Ohorezko euskaltzaina eta historialaria)
10:45-11:30  Historia kontatuz: euskarazko Historia ekoizpena ikuspegi kuantitatibotik. Karmele Artetxe (Historialaria eta dokumentalista)
11:30-12:00  Eztabaida irekia
12:00-12:30  Kafe-etena
12:30-13:30  Historialari euskalduna erdal historiografiaren aurrean. Jurgi Kintana (UEUko Historia sailburua)
13:30-15:30 Bazkaria

Unibertsitateko ibilbidea eta ikasleen esperientzia

15:30-17:30

Mahai-ingurua

Joseba Agirreazkuenaga (UPV/EHU, Gaurregungo Historia katedraduna)

Mikel Aizpuru (UPV/EHUko Historia irakaslea)

Jaione Agirre (Historialaria eta Arabako Arkeologia Museoko teknikaria)

Sergio Escribano (Arkeologoa eta UPV/EHUko irakaslea)

 

Metodologia

Topaketa hauetan, historia arloko irakasle, ikertzaile eta ikasle euskaldunen esperientziak jasoko dira; euskarazko historiaren ibilbidea aztertuko da; euskaraz unibertsitate mailan eskolak emateak/jasotzeak zer suposatu duen; euskarazko produkzio idatziaren gorabeherak, eta abar. Gai hauek guztiak lantzeko, eta aurreko ekitaldietako arrakasta eta harrera ona ikusita, programaren egitura aurreko edizioetan jarraitutakoaren berdintsua izatea pentsatu dugu.

Hortaz, topaketak egun betekoak izango dira eta aurtengo gai nagusia aztertzeko hitzaldiak izango dira. Guztira 4 hitzaldi ditugu goizean, eta saio bakoitzaren bukaeran eztabaidarako tarteak aurrikusi dira.

Historiak UPV/EHUn izandako ibilbidearen balantzea biribiltzeko topaketan mahai-ingurua antolatu dugu, ondoko gaiarekin: “Unibertsitateko ibilbidea eta ikasleen esperientzia”, bertan arloko ikasle, irakasle zein ikertzaile euskaldunen esperientziak jasoko dira.

Nori zuzendua

Historia ikasketetako gaur egungo ikasle eta ikasle ohiak

Unibertsitate eta ertainetako historia irakasleak

Historia arloko profesionalak

Euskarazko goi mailako formazioaren inguruan interesa dutenak

Matrikulaziorako argibideak

PREZIOAK

Ohiko prezioa 40€koa da.

UEUKide eta UPV/EHUko langileek deskontu berezia izango dute eta matrikula 30€ren truke egin ahal izango dute.

Ikasle, langabetu eta jubilatuek ere prezio berezia izango dute: 20€.

MATRIKULAZIO EPEA

Toki libreak egonez gero egunean bertan matrikulatzea prosible izango da.

Etiketak

historia, topaketak, EHU, unibertsitatea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.