Jardunaldiak :: Zoologia

Saguzarren azterketarako mintegi teoriko-praktikoa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 0.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 1a

Jardunaldi hau Saguzarren biologia eta monitorizazio-teknikei buruzko lehen ekitaldia izango da Euskal Herrian.

Saguzarrak oso mehatxatuta dagoen animalia-taldea dira, Europan hainbat Nazioarteko Hitzarmen eta Arteztarauetan aipamen berezia egiten zaie (Bernako Hitzarmena, Habitat Arteztaraua,…). Egoera horren erakusle da Euskal Erkidego Autonomoan bi mehatxu kategoria gorenekoren batean katalogatutako 15 ugaztun espezietatik 11 saguzarrak izatea.

Irakasleak

  • Joserra Aihartza Azurtza

    Biologian doktorean. UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia saileko Irakaslea. UEUkidea.

  • Iker Elosegi Onandia

    Biologoa, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea, UEUkidea.

  • Carles Flaquer Sanchez

    Biologian doktorea. Granollerseko natur zientzien museoko ikerlaria, kiropteroen ikerketa arloan.

  • Inazio Garin Atorrasagasti

    Biologian doktorea. EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia saileko Irakaslea. UEUkidea.

  • Urtzi Goiti Ugarte

    Biologian lizentziatua. EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia saileko Irakaslea. UEUkidea.

  • Egoitz Salsamendi Pagola

    Biologian lizentziatua. EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia saileko Ikerlaria. UEUkidea.

Helburuak

Saguzarrak oso mehatxatuta dagoen animalia-taldea izanik, Naturaren kudeaketan eta Lurralde-Antolamenduan aritzen diren teknikariek ezinbestean hartu behar lituzkete aintzat saguzarrak. Gainera, gero eta herritar gehiago dago gure dibertsitate biologikoaz kezkatuta eta saguzarretaz interesatuta. Animalion biologia eta jarraipen metodoei buruz dagoen ezagumendu-eza gainditzea da mintegi honen helburu nagusia. Izan ere, saguzarren gaueko jardunak, babesleku askotan ezkutatzeak eta gizakiaren belarrirako entzungaitz diren ultrasoinuen erabilerak adituen esku utzi du luzaroan espezie hauenganako ikasketa. Egun baliabide teknologiko eta ezagumendu-maila nahikoa dago ugaztun-talde honen azterketa publiko zabalaren esku uztea ahalbidetzen dituenak.

Edukiak

  • Saguzarren Sarrera.
    • Dibertsitatea eta Ekologia.
    • Kontserbazioa.
  • Populazioen Jarraipena.
    • Jarraipen Teknikak eta Ekokapena.
    • Ultrasoinuen detekzioa.
  • Saguzarren kontserbazio-ekimenen adibideak.
    • Kontserbazio ekimen eraginkor eta merkeak saguzarrekin,
    • Sarako kobak eta saguzarren balioa lurraren erabilera berriak sustatzeko
  • Ultrasoinu-detektoreekin ariketa praktikoa.
  • Ultrasoinuen analisia eta Identifikazioa: Ariketa praktikoa.
    • Soinua eta ultrasoinua. Saguzarren ultrasoinurako baliabideak.
  • Saguzar kolonia handien zentsorako metodoak.

Metodologia

Ikastaro teoriko praktikoa izango da.

  • Ekainak 6, 7, 8 eta 9: 16:00-19:00 saio teoriko praktikoak
  • Ekainak 8 eta 9: 20:00-00:00 saio praktikoa

Nori zuzendua

Jardunaldi hau saguzarren biologian sakondu nahi duen orori bideratuta dago, bereziki Natura zaintzean eskumena eta ardura duten erakundeetako teknikari eta langileei eta Naturaren kontserbazio eta zaintzan aritzen diren Gobernuz Kanpoko Erakundeetako partaideei zuzenduta.

Matrikulaziorako argibideak

Informazioa gehiago:

  • Ione Narbaiza Gallastegi
  • i.narbaiza@ueu.org
  • 943821426

Oharrak

Ekainak 8 eta ekaina 9ko afariak prezioan jasota.

Etiketak

mintegia, ikastaroak, ultra soinu, biologia, mehatxatu

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.