banner Buruxkak - UEUko liburutegi digitala

Jardunaldiak :: Internet

Euskal wikipediaren edizio-maratoia: auzolan-festa Euskal Wikipediaren 10. urteurrenean.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko abenduaren 6a

Jarduera hau Durangoko Azokaren gunean egingo da.

Euskal Wikipediak 10 urte beteko ditu abenduaren 6an eta urteurrena aitzakia hartuta edizio-maratoia antolatu dugu Gerediaga Elkartea, Euskal Wikipedia eta IXA taldearekin batera. Euskal Wikipediaren proiektua aurkezteko hitzaldiaren ondoren, itzulpenak automatikoki egiteko tresna azalduko da.

Ekitaldiaren zati nagusia praktika da, edizio-maratoia. Hitzaldien ondoren, egunean zehar, partaideak Wikipedian zuzenean editatzen ikasiko du, saioan bitartean tutoreak laguntzeko izango baititu.

Irakasleak

Helburuak

  • Wikipedia: Jakintza librearen entziklopedia ezagutarazi.
  • Euskal Wikipedia: 10 urteko ibilbidea aurkeztu.
  • Wikipedian editatzeko erremintak erakutsi eta erabiltzen ikasi.
  • Itzulpen automatikorako tresnak ezagutu.
  • Itzulpen automatikoa eta Euskal Wikipedia elkarlanean ikusi.
  • Euskal Wikipedia hornitu eta edukiz osatu.

Edukiak

  • Euskal Wikipedia: 10 urte jakintza librea zabaltzen.
  • Wikipedia: editatzeko argibideak.
  • Itzulpen automatikoa: zer da eta ze erreminta daude.
  • Edizio-maratoia.

Metodologia

Saio praktikoa da erabat. Bi hitzaldietan argibideak emango dira eta alde praktikoa edizio-maratoian egingo da, partaideak zuzenean Wikipedian editatzeko aukera izango baitu.

Nori zuzendua

Euskal Wikipedian parte hartzeko interesa daukan edonori zuzendua dago.

Egitaraua

2011-12-06

Ordua Edukiak Irakaslea
10:30-11:15

Hitzaldia: Euskal Wikipedia: 10 urte jakintza librea zabaltzen.

11:15-11:45

Hitzaldia: Itzulpen automatikoa eta Wikipedia elkar laguntzen.

11:45-14:30

Euskal Wikipediaren edizio-maratoia.

Euskal Wikipediaren administratzaileek eta itzulpen-automatikoan adituek tutorizatuta.

15:30-16:15

Hitzaldia: Euskal Wikipedia: 10 urte jakintza librea zabaltzen.

16:15-16:45

Hitzaldia: Itzulpen automatikoa eta Wikipedia elkar laguntzen.

16:45-19:00

Euskal Wikipediaren edizio-maratoia.

Euskal Wikipediaren administratzaileek eta itzulpen-automatikoan adituek tutorizatuta.

19:00-19:30

Amaiera ekitaldia.

Saio honetan edizio-maratoiaren datuak eta balorazioa egingo da.

Matrikulaziorako argibideak

Ez dago izen ematerik eta parte hartzea librea da, baina aretoaren aforoagatik, plazak mugatuak dira (50 pertsona).

Oharrak

Norberak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du. Aretoan mahaiak, aulkiak eta entxufe luzagarriak egongo dira. Internetera konexioa wifi bidez egingo da.

Etiketak

ueu, jardunaldia, internet, euskal wikipedia, wikipedia, wikipediako edizioa, jakintza librea, entziklopedia librea, itzulpen automatikoa, itzulpen-tresnak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 669517

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.