banner graduondokoak

Jardunaldiak :: Historia

Nafarroako konkista berrikusten.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Bazkaria: 11.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko urriaren 5a

Izen emate epea zabalik egongo da urriaren 7a arte. Egunean bertan jardunaldian izena emateko aukera ere egongo da baina aurreikuspenak egiteko aurrez izena ematea eskertuko genuke.

Nafarroako independentziaren galeraren hasiera 1512an hasi zen, Nafarroako historiaren datarik garrantzitsuenetakoa, Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatu zuenekoa. Konkista eta bere ondorioak literatura ugari eta eztabaida sutsuak eragin duen gaia da. 1512ko uztailetik irailera bitartean, Albako dukeak Nafarroa konkistatu zuen. Urritik abendura bitartean, Nafarroako erresuma berreskuratzeko lehenengo ahalegina egin zen. Nafarroako tronuan berriz ere legezko errege-erreginak jartzeko 1516ko martxoan eta 1521eko maiatzetik ekainera izan ziren saiakerak bezala, 1512ko honek ere porrot egin zuen. Iritzirik zabalduenaren arabera, armek beharturik beretu zuen Gaztelak Nafarroa, batere sinesgarriak ez ziren arrazoi juridikoak erabiliz eta Julio II. aita santuaren bulda eztabaidagarriak baliatuz. Konkistaren ondoren Nafarrek ikusi zutenean Gaztelari lotzeko prozesua itzulezina zela, euren bideari ekin zioten, “nazio” kontzientzia galdu gabe.

Irakasleak

  • Patxi Abasolo Lopez

    Historia irakaslea eta 1512-2012 Nafarroa Bizirik-eko kidea.

  • Juantxo Agirre Mauleon

    Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea, Amaiur gazteluko indusketen

    zuzendaritzan dihardu. Historia eta Geografian lizentziatua. UEUkidea.

  • Floren Aoiz Monreal

    Idazlea, gazte mugimenduan nahiz politikagintzako hainbatesparrutan ibilitakoa. Ikerketa historikoari lotutako bi liburu argitaratuditu.

  • Eugenio Arraiza Rodriguez-Monte

    Politologoa, Soziologoa, Historialaria. UEU eta Eusko Kultur Elkarteko kidea.

  • Joseba Asiron Saez

    Historian doktorea eta Arte eta Historia irakaslea.

  • Roldán Jimeno Aranguren

    Historian doktorea eta Zuzenbidearen Historian irakasleNafarroako Unibertsitate Publikoan. UEUkidea.

  • Patxi Larrion Galdeano

    Historian lizentziatua, hamazazpi lan argitaratuak ditu

  • Santiago Leone Puncel

    Historian Doktorea eta irakaslea.

  • Emilio Majuelo Gil

    Historialaria eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea

  • Bixente Serrano Izko

    Garai batean politikan ibilia, Historia eta batik bat Nafarroako historiaren irakasle izana gero hamasei urtetan. Esperientzia hori oinarri, Nafarroa, historiaren hariak dibulgazio liburuaren egile.

Helburuak

Dibulgaziotik haratago, azken 30 urteotan historiografiak Nafarroako Konkistaren inguruan egin duen ekarpenaz jardun. Ikerkuntzarekin zerikusi zuzena ez duten hainbat gertakariez aritu, hala nola, Nafarroako Konkistak sortarazten dituen diskurtsoak eta literaturan izan duen isla.

Edukiak

Nafarroako konkista militarra, Konkista burutzeko Gaztelak erabiliko dituen argudio juridikoak, Arkeologia, Konkistaren inguruko historiografia, Konkista egungo ikuspegitik. Literaturan utzitako arrastoa.

Metodologia

Jardunaldia, egun bakarrekoa. Goizez adituen ekarpenak eta arratsaldez mahaingurua izango dugu. Beti ere, bai goizez bai arratsaldez eztabaidarako tartea zabalduko da.

Nori zuzendua

Historialariei, adituei, historia zaleei eta, oro har, gaian interesa duen edonori.

Egitaraua

2011-10-08

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Material banaketa eta harrera.

09:30-09:50

Aurkezpena.

09:50-10:10

Konkistaren justifikazio juridikoa.

10:10-10:30

Konkista eta arkeologia: Amaiurgo gazteluaren indusketak.

10:30-10:50

Konkista Nafarroako imajinarioan.

10:50-11:30

Eztabaida tartea.

Moderatzailea: Jurgi Kintana, historialaria eta UEUko Historia Sailburua.

11:30-12:00

Atsedena.

12:00-12:20

Arturo Campion eta Nafarroako konkista.

12:20-12:40

Nafarroako konkista literaturan.

12:40-13:00

Konkista eta memoria historikoa.

13:00-13:30

Eztabaida tartea.

Moderatzailea: Jurgi Kintana, historialaria eta UEUko Historia Sailburua.

13:30-16:00

Bazkaria.

16:00-17:30

Mahai ingurua: 'Konkista gaur egungo politikatik'.

Moderatzailea: Idoia Arrieta, historian doktorea eta UEUko kidea.

17:30-18:30

Eztabaidarako tartea.

Moderatzailea: Idoia Arrieta, historian doktorea eta UEUko kidea

18:30-18:30

Jardunaldiaren amaiera.

Matrikulaziorako argibideak

  • Jardunaldian izena ematea DOAN da, baina matrikula orria bete behar da.
  • BAZKARIAn izena eman nahi baduzu, matrikula orrian bertan, oharren atalean zehaztu. Edo bestela bidali mezu bat nafarroa@ueu.org helbidera edo deitu 948362563 telefonora.

Oharrak

Jardunaldi hau Geronimo de Uztariz Institutuarekin elkarlanean eginen da.

Erakunde laguntzaileak:

Etiketak

Iruñea, jardunaldia, Nafarroako Erresuma, Fernando Katolikoa, Albako Dukea, XVI. mendea, Nafarroako Foruak, historiografia, historia, Geronimo de Uztariz, Kukuxumusu, Jaso Ikastola, Aranzadi Zientzia Elkartea, Amaiurko gaztelua, Arturo Campion

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 660551

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.