Jardunaldiak :: Informatika, Internet

Teknologiekin ere euskaraz

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 2.00 ordu

Proposatzen dugun solasaldia abenduaren 2an izango da, euskararen egunaren bezperan, eta Donostiako Euskara Patronatuak bultzatutako "nik ere euskaraz" ekimenaren barne kokatzen da.

Solasaldian gure egunerokotasunean barneratu ditugun hainbat kontzepturen bueltan arituko gara: Internet, komunitatea, IKTak, sare sozialak.... Izan ere, tresna teknologikoak gure bizitzako hainbat eremutan erabiltzen ari garen honetan, euskararen erabilpena sustatzeko eta bere presentzia areagotzeko hainbat ekimen bultzatu dira.

Ekimen horien inguruko hausnarketa egin nahi dugu, aktibismoaren ikuspuntutik, euskara Interneten areagotzeko aukerak aztertuz eta laguntzeko aukerak zabalduz.

Solasaldirako gonbidatuak:

Irakasleak

Helburuak

Helburu nagusi bi planteatzen ditugu:

  • Euskara Interneten areagotzeko aukerak aztertzea
  • Euskara Interneten zabaltzeko denon laguntza behar dela azpimarratzea

Eta horretarako, ezinbestekoa izango dugu:

  • Euskaraz burutzen diren Interneteko proiektuak ezagutzea: bere jatorria, eraketa, sustapena, bultzatzea...

Metodologia

Solasaldi informala izango da.

Gai proposatzaile edo bideratzaile bat egongo da, Iñaki Alegria. Proiektu ezberdinak bultzatu edo kudeatzen duten arduradunak euren esperientzia partituko dute parte hartzaileekin, eta horietatik abiatuz, aukera berrietaz, erronketaz, eta beharrezko laguntzaz, besteak beste, hausnartu ahal izango dugu.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

Parte hartzea libre izango da.

Babesleak

Etiketak

hitzaldia, euskararen eguna, teknologiak, euskara, aktibismoa, doka

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.