Jardunaldiak :: Soziolinguistika, Ingeniaritza eta teknologia aeronautikoa

HDEH2022: Teknologia eta gizartea. Panglosa problematizatzen hackathoia.

  • Data: 2022(e)ko azaroaren 24a
  • Tokia: Errenteria - Badalab egoitza-BadaPlaza espazioa
  • Nola heldu: https://labur.eus/badalab
  • Ordutegia: Osteguna. 10:00-18:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko urriaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko azaroaren 22a

Formatu, eduki eta norabideekin esperimentatzeko formula izan da orain arte Humanitate Digitalak Euskal Herritik deitu dugun urteroko gertakizuna.

Pandemiak presentzialtasun fisikoa zeharo baldintzatuta, 2020an inauguratu genuen HDEH2020: Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte urruneko ikastaro formatuarekin eta 2021an HDEH2021: Posthumanismoaz, Posthumanismoez (post)jardunaldi erabat digital eta asinkronoa zabaldu genuen.

2022an berriro ere jardunaldiari buelta bat eman nahi diogu, fisikotasunera bueltatuz. Horretarako Hackathoi edo lan saio kolaboratiborako topaketa forma emango diogu, hacker tradiziotik edanez baina Humanitate Digitalen izpirituari jarraituz herritargo zabalagoari luzatuz parte hartzeko gonbidapena.

HDGunearen lehen hackathoi honetarako Antoni Olivé irakasle eta idazleak proposatutako Panglós-aren kontzeptua problematizatzea proposatzen dugu, teknologia eta gizartearen binomioari hizkuntza “automatikoen” aukera eta arriskuen begiradatik ekiteko.

Hackathoiaren planteamendua teknologia, berrikuntza eta komunitatearen erpinak elkar-harremanean pentsatu, problematizatu eta gureganatzea da, hiru ibilbide ezberdindu baina osagarritatik.

Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute Badalabek, Errenteriako udalak eta UEUk.

Edukiak

IBILBIDEAK

Qui vol el Panglòs eleberrian egileak ideia sinple baina boteretsu bat planteatzen du: eta edozein hizkuntza berehala eta hizlariaren ahotsean itzultzeko gailu bat asmatuko bagenu? Zeinek lirateke honen inplikazioak? Jatorrizko eleberria katalunez eta katalanaren inguruan pentsatuta dagoen arren haren ideia zentralak Euskal Herriko errealitate ekonomiko, soziolinguistiko eta fikzionalera ekarri nahi ditugu, gaia komunitarioki problematizatu eta espekulatiboki birpentsatzeko.

Hackathoiko parte-hartzaile bakoitzari proposatutako ibilbide bat aukeratzea eskatuko diogu:

Panglosaren ekonomia sortzen

  • Auzi nagusia: Eraldaketa teknologiko eta ekonomikoa
  • Gakoak: garapen ekonomikoa, merkatua, beharrak, eskaria, eskaintza, produkzioa, banaketa, berrikuntza teknologikoa, teknologia libreak, tokikotasuna, globaltasuna, eraldaketa, komunitatea, ekonomia sozial eraldatzailea.
  • Dinamizatzailea: TEKS sarea

Soziopanglostika

  • Auzi nagusia: Eraldaketak hiztun komunitatean
  • Gakoak: Euskara, erdarak, hizkuntza gutxituak eta hegemonikoak, hiztun komunitatea, hizkuntza praktikak, estandarra, euskalkiak, zuka, hika, berorika, erabilera, motibazioa, ikasketa, kale neurketak, Telebista, Irratia, Zinema, Internet.
  • Dinamizatzailea: Badalab

Eguneroko bizitza Panglosarekin

  • Auzi nagusiak: Etorkizunaren eraldaketa
  • Gakoak: Etorkizuneko euskara, etorkizuneko euskaldunak, etorkizuneko Euskal Herria, narratiba, literatura, fantasia, espekulazioa, utopia, distopia, ukronia, solarpunka, zerumuga berriak.
  • Dinamizatzailea: Tipi

 

GAKO KOMUNAK

  • Ez da prestaketa berezirik behar ibilbide batean parte hartzeko. Ez dira lan saio baztertzaileak izango, integratzaileak baino. Ibilbide bakoitzak foko bat proposatuko du Panglos-aren ideiaren inguruan Euskal Herritik pentsatzeko.
  • Helburua beste talde eta parte-hartzaileentzat ulergarri eta erabilgarri/kitzikagarrietara iristea da.
  • Presaz ibili baino lasai hitz egin eta pentsatu ahal izateko saioak antolatu dira.

 

Egitaraua

2022-11-24
Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-10:15

Harrera eta dokumentazio banaketa.

10:15-10:30

Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena.

  • Kepa Sarasola (UEU)
  • Errenteriako udala
  • Goiatz Oiartzabal (Badalab)
  • Xabier Landabidea (HDGunea)
10:30-12:00

HITZALDIA: El panglòs en una societat en conflicte lingüístic: problema o solució?

12:00-12:30

Atsedenaldia.

12:30-14:00

IBILBIDEA: Panglosaren ekonomia sortzen (TEKS)

14:00-15:00

Bazkalordua.

Talde bazkaria.

15:00-16:30

IBILBIDEA: Eguneroko bizitza Panglosarekin (Tipi)

16:30-18:00

IBILBIDEA: Soziopanglostika (Badalab)

18:00-18:30

Itxiera eta hurrengo pausuak.

  • HDGunea eta Ibilbideetako Dinamizatzaileak.
19:00-20:00

SAIO OSAGARRIA: ''Baninduaien Kantatzera: folk-teknologiko emanaldia'' Antuxunarekin

Saio irekia eta doakoa.

Badalab-en egoitzan.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: i.iciar@ueu.eus, 943821426 (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
BAZKARIA
  • Matrikula-prezioaren barne dago azaroaren 24ko talde bazkaria.

Etiketak

jardunaldia