Jardunaldiak :: Artea , Bideoa, Ikuskizunak, Antropologia, Komunikabideak, Soziologia

HDEH2021: Humanitate Digitalak Euskal Herritik. Posthumanismoaz, Posthumanismoez.

  • Hasiera-data: 2022(e)ko urtarrilaren 24a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko otsailaren 24a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Online. Online
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko urtarrilaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko urtarrilaren 23a

UEUk 2019an Humanitate Digitalen sustapenean hasitako ibilbidean beste aurrera pausu bat da  urtarrilaren 24an irekiko den Humanitate Digitalak Euskal Herritik jardunaldia. 2019an “Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana” eta  2020an  Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte jardunaldiak antolatu ondoren ekitaldi honetan gaia "Humanitate Digitalak Euskal Herritik. Posthumanismoaz, Posthumanismoez." izango da. Edizio honetan eskaintza eta topagunea digitala eta asinkronoa izango da, gaiaren lanketa beste aukera berri batzuetatik esploratzeko asmoz. Lau ardatzen inguruan proposatuko den erakusketa digitalean parte hartzaileek Humanitate Digitalen inguruko baliabide eta edukiak jasoko dituzte eta haien inguruan hausnartzeko aukera izango dute.

Ekimen hau Errenteriako udalak babesten du, Humanitate Digitalen lerroaren baitan.

Babeslea: Errenteriako udala

Edukiak

Honako gai hauek aurkeztuko dira:

  • Arrasateko Loaren Letania, Olatz Otaloraren eskutik.
  • Adimen Artifiziala, Ander Arriandiaren eskutik.
  • Gorputza, diskurtsoa, eraikuntza, Itoitz Rodrigoren eskutik.
  • Etrokizunaren Irakurketa(k), Gorka Julio, Goizalde Landabaso eta Xabier Landabidearen eskutik.

Metodologia

Jardunaldi asinkronoa izango da. Erakusketa digital formatora ekarrita, parte hartzaileek proposatutako eduki-ekoizpenak ikusteko aukera izango  dute, bai eta horiei loturiko material osagarria.

Elkarrekintza online izango da Moodle plataformak eskaintzen dituen baliabideen bitartez.

Matrikulaziorako argibideak

Egunean bertan (urtarrilaren 24an) eta erakusketa irekita dagoen bitartean (hilabeteko iraupena izango du) ingurune digitalera sartzeko aukera izango da hemen iragarriko den estekaren bitartez.

Ingurune digitalera sartzen den orok parte hartze ziurtagiria jasoko du.