Jardunaldiak :: Ekonomia
2019ko UEUren Udako Ikastaroetan, EHUren GEZKI Institutuak, UEUrekin eta Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, “Ikastolak eta Kooperatibismoa (I. Topaketa)” izeneko saioa antolatu zuen, Eibarren. Bi urte igaro dira eta orduan zabaldutako ildoari heldu nahi diogu berriz ere: “Euskalgintza eta Ekonomia Soziala” izeneko topaketak antolatu nahi ditugu aurten, GEZKIren eta UEUren arteko elkarlanari Euskalgintzaren Kontseiluaren parte hartzea gehituz eta #ElkarEkin leloari jarraipena emanez.
Topaketa honen bitartez, Euskararen eta euskal kulturaren aldeko herri-mugimenduen esperientzia aztertuko dugu, Ekonomia Sozialaren ikuspegitik. Euskalgintzako erakundeak publiko-pribatu dikotomiatik harago kokatzen diren subjektuak dira. Izaera komunitario nabaria dute, partehartzailea eta beraz, Ekonomia Sozialaren kontzeptuarekin bat egin dezakete. Topaketa honen azken helburua, erakundeon bilgunea izateaz gain, Euskalgintzak egun dituen erronkak mahai gainean jarri eta erronka horiei irtenbidea bilatzeko ekonomia sozialaren praktika ezberdinek eman ditzaketen aukerak aztertzea da.
Antolatzaileak: Enekoitz Etxezarreta (GEZKI), Iker Salaberria (Kontseilua) eta Unai del Burgo (UEU).
Elhuyarreko kidea.
Lanaren eta Gizarte Sgurantzaren Zuzenbideko irakaslea UPV/EHUn. UEUkidea.
Argiako Zuzendaria.
Irakaslea, ikertzailea eta doktorea ekonomia sozialean. GEZKIko kidea.
Herrigintza eta euskalgintzako militantea eta kooperatibista.
Talaios Kooperatiban lanean, Olatukoop. Twitter: @birasuegi
Kontseiluko koordinatzailea.
Topaketa honek 3 zati edo bloke nagusi izango ditu: aurkezpena eta kontzeptuen lanketa, esperientzian azterketa eta bukatzeko, Euskalgintzako erronkei buruzko eztabaida.
Aditu eta arituen hitzaldi eta azalpenen bitartez, moderatzaileek lagunduta. Entzuleen partehartzea ere bultzatuko da, galdera eta iradokizunak jasoz.
Bereziki Euskalgintzako erakundeetako kideentzat zuzenduta, baita gaian interesa duen edonorentzat ere.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:30-10:30 |
Aurkezpena eta kontzeptuen lanketa.09.30-10:00. Topaketen aurkezpena.
10:00-10:15. Ekonomia sozialaren norabidea euskalgintzaren bidegurutzetan
10:15-10:30. Hirugarren olatu kooperatiboaz: 70. hamarkadako iraultza kulturala Euskal Herrian
>>>Ikusi saio honen bideoa.
|
|
10:30-12:00 |
Elkarrizketak: Ekonomia sozialeko antolaketa moduak euskalgintzako jarduera ezberdinetan.
Moderatzailea: Unai del Burgo (UEU, GEZKI)
.
>>>Ikusi saio honen bideoa.
|
|
12:00-12:30 |
Atsedena. |
|
12:30-14:30 |
Mahai ingurua: Ekonomia sozialeko estrategiak euskalgintzaren erronkei aurre egiteko.Partaideak:
Gaiak eta moderatzaileak:
>>>Ikusi saio honen bideoa.
|
|
14:30-15:00 |
Itxiera.Ondorioen azalpena, marrazkiz eta bertsoz, Txakur Gorria Kooperatibaren bitartez. >>>Ikusi saio honen bideoa. |
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.