Jardunaldiak :: Filosofia, Historia, Hezkuntza, Soziologia

Akademiatik herrigintzara, herrigintzatik akademiara.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko ekainaren 25a

«... Iniziatiba eta ekintzailetasunaren balioak goian ezarri behar ditugu. Baina, noski, hau egin behar dugu garapen eramangarriaren betebeharrak defenditzen, bai gure lurralde propioetan eta baita kanpoko komunitateekiko, tolerantzia, errespetu, elkarkidetza, elkar-laguntze eta harrera bezalako baloreak goretsiz. Partikularzki behar genuke gure aberaste prozesuak eraman munduko beste eskualdeak bipildu gabe, ingurumena zainduz eta kategoria sozial batzuk esplotatu gabe!» —Jean-Michel Larrasket.

Zientziak indar handia hartu du azken garaietan, eta are gehiago Pandemiaren garai honetan. Egin eta egiten dituen ekarpenak ukaezinak dira, baina hala ere ahots kritikoak ere ugaritzen ari dira: ez ote da ari, etika alde batera utzita, gehiegi makurtzen interes ekonomiko pribatuetara, multinazionaletako helburuetara? Beste batzuen ustetan zientziak elitismoak jota dago. Euskalgintzatik, ekologismotik, feminismotik, udalgintzatik, kooperaziotik... halako iritziak iristen dira.

Euskal Herrian, seguruena oso berandu arte unibertsitatea ez dugulako izan, herrigintzatik gertu(ago) egon diren instituzio batzuk izan ditugu arlo horretan. Eusko Ikaskuntza, Aranzadi, Jakin, IPES, Elhuyar, UEU, Errekaldeko herri-unibertsitatea, Nabarralde, Orreaga Fundazioa, Eusko Kultur… dira horietako batzuk. Ahalegin berri batzuk ere badaude (Mintzola, EWKE, Sciencekaitza...). Are gehiago, Herritarren Zientzia izena duen fenomenoa ere dugu gure aurrean.

Askoren ustez ikerkuntza-proiektuak definitzean eta ebaluatzean herrigintza, etika, jasangarritasuna etab. ez da behar bezala kontuan hartzen, eta horrek etsipena sortzen du hainbat erakunde, ikerkuntza-talde, ikerlari eta gizarte-ekintzailerengan. Eragile askok aipatzen duten gaitz bat dago: nazioartean argitaratzea bihurtu da helburu ia bakarra. Horren aurrean hainbat iniziatiba abiatu dira. Horietako bat San Frantziskoko DORA adierazpena (sfdora.org) dugu, non Akademian gertatzen diren egiturazko ezberdintasunak aipatzen diren.

Bestetik eta aurrekoarekin lotuta, argitaratze kopuruaren arabera neurtzen denez ikerlari baten jarduera, emakumeak gutxiagotasunezko baldintzatan kokatzen ditu sistema honek, une batetik aurrera, ezin dutelarik gizonezkoen parean ‘lehiatu’. Afera honi ikusgarritasuna emateko xedearekin sortu dira AKADEME, E-MAKUMEAK (UPV/EHU), INSPIRA-STEAM (DEUSTU) edota AMEDNA-NEEZE (Nafarroa) bezalako ekimenak..

Jardunaldi honetan horren inguruko galdera batzuei erantzuten saiatuko gara:

  • Zientzia elitismoak eta kapitalismoak jota dago? Baiezkoan, zuzen daiteke?
  • Posiblea da herrigintza/herri-erakundeak eta akademia hurbiltzea? Nola?
  • Zein paper eta etorkizun eduki behar dute zientziaren inguruko herri-ekimenek?
  • Ze leku dauka euskarak akademian?
  • Eta emakumeak, XXI mendean zein da beraien egoera?

Horretarako zientzian, herrigintzan edota herri-erakundetan aditu eta arituek haien iritzia emango dute, gero parte hartzaileekin batera denok eztabaida dezagun.

Egitaraua

2021-06-25
Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-09:45

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:45-10:00

Hasiera.

  • Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria.
  • Ines Castiella, UEUko Talde Eragileko kidea.
>>> Ikusi atal honen bideoa
10:00-10:40

Hitzaldia: Herrigintzak eta unibertsitate sistemak.

  • Ekai Txapartegi, UPV/EHUko filosofia irakaslea eta UEUko kidea.
>>> Ikusi atal honen bideoa
10:40-11:45

Mahai-ingurua: Hasierako Unibertsitate-Akademiaren posizionamendua eta gaurdainoko bilakaera.

  • Sagrario Aleman, Iruñeko Arturo Campion Euskaltegiko zuzendaria. Euskaltzaina, Nafarroako Ordezkaria eta Jagon Saileko burua.
  • Paxkal Indo, SEASKAko lehendakari ohia eta Euskal Herriko Garapen Kontseiluko presidentea.
  • Elixabete Garmendia, Argia aldizkariko zuzendari ohia eta kazetaria hainbat Euskal Hedabidetan.
  • Jon Sarasua, Garabide elkarteko zuzendaritzako kidea. MUko irakaslea, Bertsolaria.

Moderatzailea: Ines Castiella Imaz, UEUko kidea.

>>> Ikusi atal honen bideoa

11:45-12:15

Atsedena.

12:15-12:55

Hitzaldia: Ezina ekinez egina.

  • Lore Erriondo, Pedagogian doktorea, UPV/EHUko irakaslea, UEUkidea.
>>> Ikusi atal honen bideoa
12:55-14:00

Mahai-ingurua: Gaur egungo gizartearen erronkak Akademia ''herrikoiago'' bat lortzeko.

  • Argia Olçomendi, Baionako Unibertsitatea, Euskal Ikasketetan aditua.
  • Hedoi Etxarte, Iruñeko Katakrak egitasmoaren sustatzaileetako bat. Idazlea eta hainbat euskal hedabidetan kolaboratzailea.
  • Ana Galarraga, zientzia dibulgatzailea Elhuyar Fundazioan eta komunikatzaile euskarazko hainbat hedabideetan.
  • Beñat Irasuegi, Talaios Kooperatibako sortzailea; Komunikazioan eta Teknologia Berrietan aditua; Ekintzaile soziala.

Moderatzailea: Koldo Garcia, UEUko kidea

>>> Ikusi atal honen bideoa

14:00-14:15

Agurra.

  • Ines Castiella eta Iñaki Alegria, UEUkideak.
>>> Ikusi atal honen bideoa

Matrikulaziorako argibideak

Matrikula doan da baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.