Jardunaldiak :: Ekonomia, Ekologia

Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada? (Jakin Jardunaldia)

  • Hasiera-data: 2021(e)ko uztailaren 15a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko uztailaren 16a
  • Tokia: Usurbil-Udarregi Ikastola
  • Nola heldu: https://labur.eus/UdarregiIkastola
  • Ordutegia: Osteguna-Ostirala. 9:30-17:00 / 9:30-13:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 11.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko uztailaren 13a

Mundua krisian dugu. Larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozial bete-betean bizi gara. Kolapsatzear, diote aditu askok eta askok, nahiz eta horrela denik ez dugun sentitu. Erregai fosilen agortzea, esate batera, atarian dugu; aldaketa klimatikoaren ondorioz, lur emankorren lehortzea hasi da eta horrekin errefuxiatu klimatikoak; ur eta itsasoen maila goraka dator; bizi dugun pandemia honek naturaren ustiaketa neurrigabearekin, kutsadurarekin eta bioaniztasun galerarekin baduela zerikusirik ari gara ikusten. Zer datorkigu? Aurrerabideak aurrerabide izaten jarraitzen du? Eta zer bide dago ez bada desazkundea? Zer alternatiba ditugu abian Euskal Herrian?

Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak

  

Helburuak

  • Krisi ekologiko eta klimatikoaren gaian sakontzea.
  • Krisi sozial eta ekonomikoaren marko orokorrean kokatzea.
  • Krisi ekologikoa alorrez alor zertan den aztertzea: basoak, ura, glaziarrak…
  • Deskarbonizazioan eta ekofeminismoan sakontzea.
  • Euskal Herrian abian dauden alternatibak ezagutzera ematea.

Metodologia

Hitzaldiak, mahai-inguruak eta denen arteko foroak baliatuko dira.

Nori zuzendua

Interesa duen edonori.

Egitaraua

2021-07-15
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:30-10:00

Ongietorria eta sarrera.

  • Kepa Sarasola (UEUko zuzendaria),
  • Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo alkatea)
  • Lorea Agirre (Jakin-eko zuzendaria)
>>>Ikusi hemen saio honen bideoa
10:00-10:40

Krisi sozio-ekologikoa, ekonomiatik haratago doan gaitz sistemikoa.

  • Unai Pascual (ekonomialaria eta BC3ko ikertzaile eta Nazio Batuen Erakundearen Bioaniztasunerako eta Ekosistema Zerbitzuetarako Plataformako kidea)
>>>Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
10:40-11:10

Ur berdearen garrantzia krisi klimatikoaren aurrean.

  • Ane Zabaleta (hidrologoa eta UPV/EHUko irakaslea)
>>>Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
11:10-11:30

Atsedena.

11:30-12:00

Klima aldaketa eta kostaldeko arriskuak.

  • Elisa Sainz de Murieta (geologoa eta BC3ko ikertzailea)
>>>Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
12:00-12:30

Euskal Herriko ingurune naturalaren etorkizuna.

  • Arturo Elosegi (UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean irakasle katedraduna, Landareen Biologia eta Ekologia Sailean)
>>>Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
12:30-13:00

Mahai-ingurua eta galde-erantzunak.

13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-15:35

Zer da bizitza erdigunean jartzea? Alternatiba antipatriarkalak arakatzen ekofeminismoetatik.

  • Mirene Begiristain (ekonomilaria, agroekologian eta elikadura burujabetzan aditua eta UPV/EHUko irakaslea)
>>>Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
15:35-16:10

Larrialdi klimatiko, metamorfosi ekologiko eta justizia sozialaren haritik borrokarzen.

  • Sabine Endara eta Xabier Harluxet (Bizi! mugimenduko kideak)
>>>Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
16:10-16:40

Uraren kudeaketa Nafarroan: gatazkak eta proposamenak.

  • Belen Ausejo (Urbizi taldeko kidea)
>>>Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
16:40-17:00

Mahai-ingurua eta galde-erantzunak.

2021-07-16
Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-10:05

Klima aldaketa, glaziarren ikuspuntutik.

  • Ibai Rico (glaziologoa eta UPV/EHUko irakaslea) eta Eñaut Izagirre (glaziologoa, ikerlari doktoregaia UPV/EHUn eta ikerlari gonbidatua BC3n).
>>>Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
10:25-10:45

Esperientziak

  • Goiener
  • Usurbil, atez ate
>>>Ikusi hemen saio honen bideoa.
10:45-11:05

Atsedena.

11:05-11:45

Esperientziak

  • Jauregia Etxaldea
  • Lurgaia Fundazioa
>>>Ikusi hemen saio honen bideoa
11:45-12:30

Mahai-ingurua eta galde-erantzunak.

12:30-13:00

Bukaera ekitaldia.

  • ''Kontzertu bat bertsotan'' Eli eta Manex Pagola.
>>>Ikusi hemen saio honen bideoa

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.