Jardunaldiak :: Lurraldea-antolaketa, Soziolinguistika
Jardunaldia streaming bidez zuzenean emango da, hona esteka: https://youtu.be/fzEyizLanBs
.
LUHI4 jardunaldietan arnasguneen prebentzioaren ikuspegia gainditu eta lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatu genituen. Oinarri horietan sakontzera eta horiek garatu zein zehaztera datorkigu LUHI5 jardunaldia.
Nazioarteko esperientzien berri izateko, garapen soziekonomiko endogenorako ereduak ezagutzeko, arkitektoen betaurrekoak janzteko eta arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politiken ereduan sakontzeko saioa izango da oraingoa.
Izan ere, Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien aurreko edizioek zerbait agerian jarri badute, hori izan da, hizkuntza-politika egin egiten dela politika publiko guztietan, eta politika publiko guztiek badutela eraginik euskararen normalizazio prozesuan; kasu askotan, eragin kaltegarriak, gainera. Eragin hori bereziki nabaria da arnasgune euskaldunetan (euskararen lurgune geografikoak), euskaraz normaltasunez eta naturaltasunez bizi diren herriak eta auzoak izanik, politika publikoak ezartzen baitira horietan, kontuan izan gabe euskararen erabileran duten inpaktua eta, oro har, ezta hizkuntza kudeaketa ere.
Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien edizio berri hau, beraz, aurreko jardunaldietan ikasitakoa osatzera eta zehaztera dator, eginiko ibilbidean pausu bat gehiago ematera, hain zuzen. Horrek ez du eskatzen, inondik inora ere, aurreko jardunaldietan landutakoa ezagutzea, jardunaldi honetan landuko direnak ulertu ahal izateko. Halere, eginiko ibilbidearen berri izan nahi izanez geroz, hemen duzue aurreko edizioetako informazioa:
Gaian interesa daukan edonori.
Aretoak aforo mugatua dauka, gehienez 50 pertsona batuko dira (hizlari eta antolatzaileak barne). Izen ematearen dataren arabera onartuko dira partaideak.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Harrera eta dokumentazio banaketa. |
|
09:00-09:15 |
Agurra eta jardunaldiaren hasiera. |
|
09:15-10:45 |
Gaeltacht-en garapen politika. Bilakaera eta ikasgaiak.
Elkarrizketatzailea: Paul Bilbao (Kontseilua)
|
|
10:45-11:30 |
Lurgune euskaldunen garapena eskualde eskalan.
Eztabaida gidatua: Imanol Esnaola (Gaindegia)
|
|
11:30-12:00 |
Atsedena |
|
12:00-12:45 |
Arnasguneen garapen jasangarria arkitekturaren ikuspegitik.
|
|
12:45-14:15 |
Mahai ingurua: Arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politikak.Gonbidatuak:
Moderatzailea: Iker Salaberria (Kontseilua) |
|
14:15-14:30 |
Ondorioak. |
TALDEA BETE EGIN DA (20-12-18, 10:00). Itxaron zerrenda sortu da.
.
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.